Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Sostenibilidad e Innovación
Ternuak, jasangarritasunaren alde duen jarrera dela eta, Aire Libre aldizkariaren saria eskuratu du

Egin berri den Fitur Nazioarteko Turismo Azokan saritu gaitu Aire Libre aldizkariak, jasangarritasunaren alde dugun jarrera, eta, bereziki, gure bi ekimen aitortzeko: REDCYCLE eta «For a Plastic Free Sea».

«Aitorpena eskertu nahi diogu Aire Libre aldizkariari. Jasangarritasuna gure markaren DNAren barruan dago», adierazi zuen Edu Uribesalgo Ternuako Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariak.

1994an, jantzi polarren gure lehen bilduman, plastikozko botiletatik eratorritako poliester birziklatua erabili genuen. Gaur egun, beste material birziklatu batzuk ere erabiltzen ditugu; esaterako, artilea, kotoia, luma, PET plastikoa, trenetako moketak, kafe-hondarrak eta arrantza-sareak.

Redcycle proiektua

 2015. urtean, REDCYCLE proiektua jarri genuen abian, Gipuzkoako baxurako arrantzaleekin batera. Guztira, bazter utzitako 12 tona sare bildu genuen, eta, sare horiekin, aire zabaleko jardueretarako jantzi teknikoak egin ditugu. Hamabi tona horiei esker, aprobetxa daitekeen 9 tona poliamida birziklatu sortu dugu; hala, ez dugu kontsumitu behar izan poliamida garbia sortzeko beharko zen 18 tona petrolio, eta 40 tona CO2 eragotzi dugu.

«For a Plastic Free Sea»

Duela gutxi jarri dugun abian «For a Plastic Free Sea» ekimena, SAS (Surfers Against Sewage) taldearekin batera. Helburua da Erresuma Batuko hondartzetatik 30 tona plastiko ateratzea. Hain zuzen ere, bi asteburu emango dituzte 10.000 boluntariok herrialde osoko 350 hondartzatan lanean. Proiektu hori zuen boto eta laguntzari esker lortu dugu!

  1. /1273364-9937-1-PANTALON-UPRIGHT-PANT-W-B.jpg
    UPRIHT W PRAKAK

    Trekking Series

    119,95 €
  2. /1273365-1976-1-PANTALON-RIDE-ON-PANT-M-A.jpg
    RIDE ON M GALTZA

    Spirit Outdoors

    99,95 €
  3. /1273366-1976-1-PANTALON-RIDE-ON-PANT-W-A.jpg
    RIDE ON W GALTZA

    Spirit Outdoors

    99,95 €
Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.