Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Sostenibilidad e Innovación
Berrikuntza-proiektua: goi-mendiko lo-zakua

WOPEAK espedizioaren helburua honako hau zen: Gasherbrumeko gailurrak –G-I (8.068 metro) eta G-II (8.035 metro)– jarraian lotzea batzen dituen lepoan barrena, kanpamentu nagusira jaitsi gabe, estilo alpinoan eta ohiko alpetar ibilbideetara jo gabe. Horrekin batera, beste erronka bat ere sortu zen Alberto Iñurrategi eta Juan Vallejo Himalaiako egoera latzetik babestu nahi zituen Ternuako lantaldearentzat: inguruko eskakizunei erantzuten zien lo-zaku berri bat.

 Hala bada, kirolariarekin elkarlan estuan aritu ginen Alberto Iñurrategik eta Juan Vallejok atseden hartu beharreko –eta gure adiskide Iker Madozek ere darabilen– lo-zakua artisau eran sortzearren. Gure taldeari zehaztapen eta behar argiak helarazi zizkioten: 

- Ura (kondentsazioa) sortzen da gorputzak askatzen duen lurrunagatik eta kanpoko hotzarekiko aldeagatik; hori horrela, lo-zakua heze dagoenez, azpia busti egiten da, eta eraginkortasuna galtzen du horren ondorioz. Pertsona hotz dago.

- Xedea da lo-zaku arina sortzea (gehienez kilogramo bat), eta haren azpia ez bustitzea (azpia iragazgaitza izatea, alegia); horrez gain, kanpoko ehunak iragazgaiztasun ona ere izan behar du.

Oinarri hori gogoan, lo-zakua prestatzeari ekin genion, berrikuntzarekin konprometitutako gure filosofiaren barruan betiere. Hasierako proposamena egin ondoren, hainbat hobekuntza ere landu genituen; prototipoaren pisua murriztea, kanpoko ehuna Pertex Endurance ehunaz ordeztea, sarrera-neurria txikiagotzea, barneko betegarria aldatzea, barneko hegala laburtzea, material albeolarraren ordez arinago bat erabiltzea eta azpia % 10 inguru txikiagotzea, besteak beste.

Artisau-lan handiaren ondorioz, hauxe izan zen emaitza: lo-zaku arina, birziklatutako luma hidrofugoz betea, eta kirolarien beharretara egokitua, haiek izan baitziren produktua sortu eta garatzearen protagonista.

Alberto Iñurrategi: “Urte askotako esperientziak eta Ternuarekin etengabe elkarlanean aritzeak igoera horietan aurkitu ohi ditugun beharretara eta eskakizunetara egokitzen den zaku bat egiteko aukera eman digu. Lo egiteko zakua arina izan behar da. Kondentsazio handi eta izotz zuri askoko egoeratan erabiliko dugu. Hezetzen bada, lumak isolatzeko gaitasuna galdu, eta pisu handiagoa hartzen du. Horregatik, 20/20 zutabe bateko kanpoko ehuna erabili dugu (Pertex Endurance) eta barruko ehun oso arina (Pertex Quantum), luma hidrofugo birziklatu batekin batera. Hala, 1 kg pasatxoko zakua lortu dugu, muturreko baldintzatan isolamendua bermatzen diguna, pisuari kalte egin gabe.”

Juan Vallejo: “Ezaugarri horietako ibilaldi batean pisua funtsezkoa da: motxila gero eta gehiago txikitzeko gai izan, orduan eta aukera gehiago izango dugu arrakasta izateko. Ekipo oso neurtua eta arina eramaten dugu, teknologia berrienekoa, esaterako, zakuko zein buzoko luma hidrofugoa. Jantziak denda barruko hezetasun-baldintzetan zorrotik behin eta berriz atera eta sartu ondoren ere beren ezaugarriei bere horretan eusten diete, eta ez dute pisurik hartzen. Oso-oso garrantzitsua da halako ibilaldi batean, igoera guztian zehar materiala gainean eraman behar baita.”

Volver a news
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.