Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Eventos
Espektakulu bikaina Gorbeia Suzien–Ternua lasterketa

Aurtengo Gorbeia Suzien-Ternua lasterketa, gauza askorengatik gogoratua izango da. Eta denak, gauza onak izan dira. Hasteko, gizonezkoen kategorian, lehen hiru korrikalariak 33 segunduren tartearekin sartu ziren, eta emakumeetan berriz, 12 segundukoa izan zen tartea. Inoiz Gorbeia Suzieneko estuenak izan dira aurtengoak. Eta amaitzeko, bi podiumetan, bi euskaldun izan ditugu: Jokin Lizeaga eta Oihana Kortazar. Zer gehiago eska genezake?

Eguraldi bikainarekin esnatu zen Gorbeiako magala igande goizean. Eta zer esanik ez, bertan korrika jarduteko. Goizeko 7:30etan, termometroak 12 gradu markatzen zituen. Lasterkariek ez zuten aitzakiarik ibilbideak zituen 31 kilometro eta 2400 metroko desnivel positiboa sahiesteko. Izenemanda zeuden korrikalariek, argi uzten zuten lasterketan izango zen lehia. Aurpegi ezagunenen artean ziren besteak beste Zaid Ait Malek, Manu Merillas, Laura Orgué, Tofol Castanyer, Paula Cabrerizo, Alfredo Gil, Ismail Razga, Raul Cámara, eta euskaldunen artean berriz, Jokin Lizeaga, Oihana Kortazar, Aritz Egea, Maria Zorroza, Hassan Ait Chaou, Elena Calvillo, Imanol Goñi edo Imanol Larrañaga.

Lasterketari garra beste behin, Aritz Egeak jarri zion. Atzetik berriz, Castanyer, Merillas eta Jokin Lizeaga. Haseran, irteeran egoteko asmorik ez bazuen ere, behin lasterketan sartuta, agerian utzi zituen urretxuarrak, igoeratan dituen doaiak. Gorbeiako igaro bidetik, Egeak agintzen zuen castanyerrekin batera, baina oso gertuan zituzten aurkariak. Azken jeitsiera luzean ordea, atzekoek aurrea hartzea lortu zuten, eta Egeak, arazo fisiko batzuk medio, ezin izan zien segi. Azken kilometroetan sartuta, Manuel Merillas leondarra, lidergoan ipini zen eta ez zuen azken garaipena erdietsi. Helmugako bere denbora 2 ordu, 57 minutu eta segundu batekoa izan zen. 

Atzetik, eta begien aurrean zuela sartu zen Tofol Castanyer balearra, 2;57,13ko denborarekin. Eta podiumeko azken lekuan, gure Ternua lagun den Jokin Lizeaga izan genuen, 2:57,34rekin. Euskal Selekzioko kideak, oso forma onean dagoela berretsi zuen, orain egun gutxi Canfranc-eko Maratoia irabazi eta gero. Pozik agertu zen helmugan: “Pena handia izan da ez irabazi izana, baina oso pozik nago egindako lanarekin. Aurretik Merillas eta Castanyer bezalako lasterkariak izan ditudala kontutan hartuta. Gogo berezia nuen berriro ere goi mailako lasterketa batean lehiatzeko, eta zer hobe Gorbeian baino. Emaitza honek, aurrera jarraitzeko indarra emango dit.

Emakumeetan ere, borrioka azken unerarte izan genuen. 12 segunduko aldeak, dena esaten du. Helmugan, Laura Orgué izan genuen azkarrena, 3:29,26ko denborarekin, atzetik, Paula Cabrerizo madrildarra sartu zen, 3:29,38ko denborarekin. Podiuma osatzen, Oihana Kortazar mutrikuarra izan genuen, 3:33,16ko denboraz.

Esan bezala, asteburu borobila Arratiako bailaran. Gorbeia Suzien-Ternuaren antolatzaile den Gotzon Idirin, gustora azaldu zen: “Gure ametsik gozoenetan ere ez genukeen aurtengo lasterketa bezalakorik amestuko. Astroak gure alde izan ditugu, eta oso polita izan da, guk hainbeste maite dugun parajean, hainbeste lagun lasterka ikustea. Eskerrak eman nahi nizkioke benetan Ternuari eta lasterketa hau antolatzen lagundu diguzuen guztiei. Arraunean segiko dugu, 2016ko Gorbeia Suzien-Ternua lasterketari begira”.

Volver a news
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.