Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Eventos
Gorbeia Suzien Ternua, lasterketa bat baino gehiago

Aspalditik zuten mendi lasterkariek urriaren lehen eguna gorriz markaturik euren egutegietan. Gorbei Suzienen edizio honek ere munduko edozein lasterketarekin ez zuen inongo inbiduiarik edukiko. Bai, entzun bezala, munduko edozeinekin. Korrikalarien zerrendari begira jarriz gero, Munduko Kopako lasterketa baten aurrean geundela esan genezake. Edozein lasterketari gustatuko litzaiokeen zerrenda zuen beste behin Gorbeia Suzienek. Aurtengoan ere, Ternuaren babesa izan duen lasterketa, festa handi batean bilakatu zen asteburuan.

Larunbata goizean, lainoak nabari ziren Arratiako bailaran kokatzen den Zeanuriko (Bizkaia) herrian. Bertan, eta bosgarren urtez, jokatzen zen Gorbeia Suzien Ternuaren lasterketa. Partehartzaileen kopurua, ikaragarria. Ia 800 korrikalari, bi ibilbideei aurre egiteko prest. Lokatza eta lainoa zain zituzten. Ibilbide luzerako (31 kilometro eta +2400 metroko desnibel positiboa) faboritoen zerrendak, ez zuen amaierarik. Alde batean, Aritz Egea, Jokin Lizeaga, Aitziber Ibarbia, Hassan Ait Chaou, Maria Zorroza, Julen Martinez de Estibariz eta Imanol Goñi Euskal Selekziotik; beste batean, Luis Alberto Hernando, Tofol Castanyer, Alfredo Gil, Zaid Ait Malek edo Ismail Razga, eta hauekin batera, Javi Dominguez edo Zigor Iturrieta bezalako axeri zaharrak. Lasterketa lehertzeko asmotan, gehienetan bezala, Aritz Egea abiatu zen. Atzetik, Hernando eta Ait Chaou. Gorbeiako tontorrerarino, hirurak batera, hurrenez hurren. Handik behera, norgehiagoka Hernandok eraman zuen, Ait Chaouren kaltetan. Helmugan, denbora bikainak. Hernandok, 3.00,20; Hassanek, 3.02,03; eta Egeak, 3.07,05.

Emakumeetan, Extremaduratik etorritako Andrea Gilek eraman zuen garaipena. Hala ere, Gorbeiatik lehena igarotzen, Maria Zorroza bizkaitarra izan genuen. Aldamin igarotzerako, ordea, Gilek aurre hartu eta abantaila nabaria atera zien beste guztiei. Ez zuen aurkaririk izan helmugaraino. Atzetik, bi euskaldun, bi lagun, Maria Zorroza eta Aitziber Ibarbia. Hiruren denborak, lasterketaren gogortasuna nabarian uzten zuten. Gilek, 3.48,52; Zorrozak, 3.58,07 eta Ibarbiak, 4.02,48.

Lasterketa herrikoian (22 kilometro eta +1340 metroko desnibel positiboa) Alfonso Fernandez eta Bianca Balzanini izan ziren garaile, 2.10,06 eta 2.45,15eko denborekin..

Igandean, eta Gorbeia Suzien festari amaiera emateko, neskamutil gazteek euren korrikalari kuttunekin korrika egiteko aukera izan zuten. Bada etorkizunik aurrera egira!

Volver a news
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.