Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

NUPTSE H-DOWN W JAKA

Trekking Series
1643063-1803
Kanpoaldean MWT (Microshell Welding Technology) ehuna duen jaka teknikoa. Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua. 160 g-ko betegarri isolatzailea, Neokdun FP 800 ehunez egindakoa. PFCrik gabeko Nickwax tratamendua jaso duen luma hidrofugoa (lumaren prestazioei eusten die egoera hezeetan). Azpildutako txanoa eta eskumuturrak. Patrikak aurrealdean. Egokitu daitekeen barrena.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    NUPTSE H-DOWN W JAKA

    Goza ezazu neguko jarduerez Ternua etxearen emakumeentzako NUPTSE H-DOWN JACKET jaka teknikoarekin. Jantzi hau oso egokia da mendi-ibilaldian, trekkingean eta neguko beste jarduera batzuetan aritzeko, eta uretatik babesteko prestatua dago, PFCrik gabeko uraren kontrako tratamendua duen MWT (Microshell Welding Technology) kanpoaldeko ehunari esker. Barrualdean 160 g-ko birziklatutako Neokdun FP800 luma-betegarria du, mendian epel mantentzeko. Gainera, lumazko jaka honek PCFrik gabeko Nikwax tratamendu hidrofugoa du, lumaren ezaugarriak hezetasuna dagoenean ere ongi mantentzeko. Txanoak eta eskumuturrek ertz elastikoa dute, aurrealdean eskuetarako bi patrika ditu, eta barrena lokarri elastiko eta itxigailu bidez egokitu daiteke.

    Jarduerak

    LEISURE

    5/5

    ALPINE

    3/5

    HIKING

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    565 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 92%Poliesterra 8%Elastanoa
    • Forru Konposaketa: 92%Poliesterra 8%Elastanoa
    • Betegarri konposaketa: 90%Plumoia 10%Luma

    Ehun teknikoak

    microshell_ecoBirziklaturiko nylon haize-babesgarria da, oihal arina, oso iraunkorra eta erresistentea da. Klima txarraren aurkako babesa eskeintzen du eta tratamendu iraunkorra du ura aldarazteko PFC gabekoa eta babes gaitasun ona dute haizearen aurrean.
    NeokdunBirziklaturiko lumatxa erabilitako izara eta janzkietatik lortzen da, hau da, beren balio-bizitza osatu duten ohe-jantzi eta janzkietatik. Lumatxaren eta lumaren betegarrien balio-bizitza amaitutako produktuena baino luzeagoa izan ohi da. Hori dela eta, produktu hoien luma eta lumatxaz eginiko betegarria ateratzen da. Lumatxa sailkatu eta prozesatu egiten da garbiketa eta errendimenduari loturiko beste estandarrak betetzeko. NEOKDUN lumatxa birziklatuei prozesu berritzaile bat aplikatu behar zaie, ahalik eta garbitasun-maila eta errendimendu handiena izateko, bukatutako produktuen betegarri berri modura. Prozesuak ingurumena errespetatzen du eta ez da produktu kimiko kaltegarririk erabiltzen.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.