Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

OGDEN JAKA

Adrenalite Series
1642680-5780
Ogden jaka arina eta erosoa da. Schoeller WB-400 elastikoz fabrikaturik dago (prozesu berezi batean, estaldura oso transpiragarri batekin baturik dauden bi ehun-azalera). Estaldura horrek babes gehigarria ematen du haizearen eta uraren aurka. Ogden jakak mendi-eskian aritzen direnak gozarazteko diseinu landua eskaintzen du. Material elastikoz fabrikaturik dago, gure gorputzera ahalik eta gehien egokitu dadin. 3D erako Txano estugarria. Bularraldean kremaileradun bi patrika zabal ditu, behar izanez gero aireztapen gehigarria ematen dutenak eta eski-larruak berehala jasotzea ahalbidetzen dutenak. Elementu distiratsu ugari ditu, ikusgaitasuna hobetzeko. Eskumuturren barnealdean ehuna elastikoa da. Gainera, tankaz estutzeko barrenak ditu, beroa gal ez dadin. Oso erosoa, elastikoa eta transpiragarria da. Uraren aurka erresistentea da eta haizearen aurkako babes handia eskaintzen du, aldi berean, epeltasuna eskainiz.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    OGDEN JAKA

    Ternuako gizonentzako OGDEN jakak uraren aurkako babes transpiragarria eta haize-babesgarria du eta jardueran zehar mugikortasun handia ahalbidetzen du. Bere ehun elastikoari esker, balio anitzeko janzki hau gorputzera bikain egokitzen da eta epeltasun bikaina eskaintzen du. SchoellerWB-400 ehun elastikoz eginda, balio anitzeko janzkia da oso; mendiko eskian, fast hikingean edo trekkingean aritzeko egokia.

    Jarduerak

    SKI TOURING

    5/5

    TREKKING

    4/5

    TRAIL RUNNING

    1/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFOA PFOS Free

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    6300000 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 43%Poliesterra 34%Poliamida 16%Poliuretanoa 7%Elastanoa

    Ehun teknikoak

    Schoeller WB-400Schoeller WB-400 urte guztian erabiltzeko gaineztapen biguna da. Prozesu berezi baten bidez, transpiragarritasun handiko gaineztapen batekin uztarturiko bi ehun-azalera ditu. Erdialdeko gaineztapen horrek haizearen eta uraren aurkako babes handia bermatzen du. Modu horretan sortzen dira gaineztapen biguneko ehunak, sasoi guztietan eta edozein baldintzetan erabiltzeko. Puntu erako ehun-azalera elastikoak, ura eta haizea aldaraztekoak, zuntz sintetikoz eginak daude. Tarteko geruza gaineztapen funtzionala da. Geruza horrek isolamendua ziurtatzen du eta, horrez gain, haizearen aurkako babes handia bermatzen du, barrualdea beroa da eta aparteko transpiragarritasuna du.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.