UPRIGHT W GALTZA
Ternua etxearen emakumeentzako UPRIGHT PANT mendiko galtzak oso erosoak dira. REDCYCLE proiektuaren baitan, euskal kostaldean bildutako arrantza-sare birziklatuen ehunaz eginak daude. Jasangarriak, arinak, sendoak eta transpiragarriak dira, eta trekkinga edo mendi-ibilaldiak egiten dituzunean, mugimendu-askatasun bikaina emango dizute. Gainera, galtza hauek PFCrik gabeko uraren kontrako tratamendua dute, jasangarritasunaren alde dugun konpromisoaren erakusgarri. Erosoagoak izan daitezen, gerrialde mistoa –gerrikoa barne–, hiru patrika kremaileradun, beste patrika bat atzealdean, aurrez eratutako belaunak eta kremailera bidez egokitu daitezkeen galtza-barrenak dituzte, bota zabalagoekin ere erabili ahal izateko.
Jarduerak