KUANTIK JKT W JAKA
Emakumeentzako jaka jasangarria eta balioaniztuna. Jantzi beroa, arina eta trinkogarria. Ehun birziklatuekin dago egina, eta betegarria Primaloft® Silver Eco (133 g) ehunarekin, baldintza hezeetan ere isolamendu handia emateko. Kanpoaldean ehun soila dauka, eta barruko forruan, erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterra. Jantziaren diseinu ergonomikoak eta erabilitako materialek aparteko erosotasuna eta mugimendu-askatasuna ematen dute. Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du (DWR), eta betegarriak eta ehunek BLUESIGN® ziurtagiria daukate. Gainera, gordeta eramateko poltsa bat dauka.
Jarduerak