Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

SKRUM JKT M JAKA

Trekking Series
1643494-6259
Gizonentzako tarteko jaka arina eta balioaniztuna, Polartec® Power Stretch® ehunarekin eta WARMSHELL ehun birziklatuarekin egina. S.Café® tratamendua du, eta oso erresistentea da bolatxoen kontra. Bi ehunen nahasketa estrategikoak izerdia primeran kanporatzea bermatzen du, baita berehala lehortzea eta aparteko mugimendu-askatasuna izatea ere. Gainera, lepoaren barrualdea oso beroa eta erosoa da, eta kokots-babesgarria dauka, kremaileraren urradurak saihesteko. Gizonentzako jantzi jasangarri hau WARMSHELL ehunez egina dago (erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin), eta BLUESIGN® ziurtagiria dauka. Gainera, S.Café® tratamendua du, usain txarrak kontrolatzeko, hobeto lehortzeko eta UV izpietatik babesteko, bai eta uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua ere (DWR).

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    SKRUM JKT M JAKA

    Gizonentzako jaka jasangarri honek transpiragarritasuna eta mugimendu-askatasuna bermatzen dizkizu.

    Jarduerak

    ALPINE

    5/5

    SKI TOURING

    5/5

    HIKING

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    395 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 57%Poliesterra33%Poliamida 10%Elastanoa

    Ehun teknikoak

    Polartec Power Stretch ProPolartec®Power Stretch Pro™ ehunak 4 noranzko elastikotasuna du gorputza biltzeko eta oso transpiragarria da. Gorputza lehor mantentzen du izerditzean eta bero mantentzen dute soinean pisua eraman gabe. Ehunak bi aparteko azalera duen eraketa patentua du: kanpoko azalera nylonez eginda dago eta haize-babesgarria da eta urraduren kontrako babesa du; eta barneko azalera poliester bigunez eginda dago eta larruazaletik hezetasuna kentzen du, gorputza bero, lehor eta eroso mantenduz. Baldintza klimatiko aldakorrentzat aproposa, Polartec®Power Stretch Pro™ aparteko oinarrizko geruza da eta arinago diren janzkien gainean edo janzkia bero lez erabili daiteke.
    WarmshellWarmshell ehunak kalitatezko lehengaietatik abiatuz daude fabrikaturik eta teknologia aurreratua erabiliz sortuak, funtzionaltasun-maila handiena lortzeko xedez. Warmshell kategoriak beroa mantentzeko teknologia aldetiko aukera zabala eskaintzen du. Teknologietan izandako aurrerapenak zuntzetan eta akaberetan aplikatzen dira. Horrela, Warmshell kategorian aukera berriak daude etengabe erabilgarri. - Beroari bikain eusten dio, pisurik gaineratu gabe. - Berehala lehortzekoa - Transpiragarritasun handikoa - Iraunkortasun handikoa - Erraz Zaintzekoa

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.