Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

STORM PRO JAKA

Motxilak
1642861-5480
• Jaka hibridoa Pertex® Quantum ehunaz egina. • Transpiragarria, haize-babesa eta uraren aurka erresistentea (PFCrik gabea). • Oso arina, konprimagarria eta ebakera estukoa. • Polartec® Power Grid® ehunaz egindako forrua, izerdia xurgatu eta kanporatzen du, sortutako beroa mantenduz. • Mahukak, alboak eta bizkarraldea Shellstretch bielastikoz eginak. • Kremaileradun 3 patrika. • Xehetasun distiratsuak. Esku bakar batekin tanka bidez estu daitezkeen barrenak. • Garraiatzeko poltsa barne.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    STORM PRO JAKA

    Ternuako gizonentzako STORM PRO jaka balio anitzeko janzkia da, arina, trinkogarria, haize-babesgarria eta guztiz transpiragarria, eta jardueran zehar gorputza lehor mantentzen du. Pertex® Quantum ehunez eginda dago, eta Polartec® Power Grid® ehunez egindako forrua du. Izerdia xurgatu eta kanporatzen du, sortutako beroa mantenduz. Xehetasun distiratsuak eta garraiorako poltsa baditu, eta ezin egokiagoa da askotariko jarduerak egiteko: mendi-ibiltaritza, trekkinga, trail runninga, runninga eta fast hikinga.

    Jarduerak

    TRAIL RUNNING

    5/5

    RUNNING

    5/5

    FAST HIKING

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    2520000 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliamida

    Ehun teknikoak

    ShellstretchShellstretch ehun bielastikoa erresistentzia handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da. Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.
    Polartec Power GridPolartec® Power Grid™ ehunak izerditzean larruazala lehor mantentzeko diseinaturik daude. Serie honetako ehun guztiek puntu erako eraketa dute, bi osagai uztartuta dituzte, eta hari ezberdinak erabiltzen dira ehunaren alde bakoitzean. Honek, bi azalera ezberdin sortzen ditu. Bat, larruazaletik hezetasuna kentzeko landua dago eta bestea, berehala lehortzeko. Barnealdean dauden ehunaren harizpi luzeek izerdia larruazaletik urruntzeko kontaktu-puntuak sortzen dituzte. Harizpi horien artean irekitako aire-bideei esker, ehunak transpiragarritasuna, konpresioa eta beroa ziurtatzeko ahalmen handiena eskaintzen du pisu berean.
    Pertex QuantumPertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2022 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.