Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

TEPEE JACKET JAKA

Whiteout Series
1642787-5897
"Tapee jaka balioanitzeko eta isolatzailea da. 2L erako Shelltec Active poliester birziklatuan fabrikaturik dago (WP 20000mm eta MVP 20000 g x m2 x 24 o) eta PFC gabeko ura aldarazteko DWR tratamenduz hornituta dago, baldintza guztietan transpiragarritasuna bermatu eta haizea nahiz ura modu iraunkorrean aldarazteko. 60 gramoko Primaloft Black Eco isolatzaile konprimagarriak epeltasun leun eta efizientea eskaintzen du, hezetasunarekin ere mantendu egiten dena. Txanoak bi posizio ditu, sokak estutzeko Cohaesive sistemaz hornitua. Gainera, Txanoak bisore laminatu bat ere badu, baldintza klimatiko kaskarretan ikusgaitasun egokia izateko. Hegalak kendu egin daitezke, eta Tepee galtzetara lotu ere bai. Aurrealdean kremaileradun 2 patrika ditu eta eskuetarako ere beste bi patrika kremaileradun ditu. Horrez gain, galtzarbeak aireztatzeko kremaileraz horniturik dago. Ukondo artikulatuak ditu eta eskumuturrak velcroz estutzekoak. Gainera, eskumuturrak hatz lodia ateratzeko zuloz horniturik daude. Azpildura sokaz estutzekoa. 2L Shelltec Active (WP20000mm eta MVP 20000 grxm2x24o), josturak erabat zigilatuak dituena. 60 gramoko Primaloft black eco isolatzailea. Hegal desmuntagarriak, Tepee galtzetara lotzeko krokaduraz horniturik. Sokak estutzeko Cohaesive sistema Txanoan. Ergonomiko femeninoa. PFC gabeko ura aldarazteko DWR. Bluesign etxeak ziurtatutako ehunak.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    TEPEE JACKET JAKA

    Ternuako emakumeentzako TEPEE eskirako jaka transpiragarria, haize-babesgarria eta iragazgaitza da eta gaitasun termiko handia du. Primaloft Black Eco isolatzaile birziklatu sintetikoarekin, jaka iraunkor hau balio anitzeko janzkia da elur-jarduerak praktikatzeko aproposa, hala nola, eskia edo snowboard bai pistan, bai pistaz kanpo. Txanoak bisore laminatua du ikusgaitasun onena izateko baldintza klimatiko gogorretan.

    Jarduerak

    BACKCOUNTRY SKI

    5/5

    SNOWBOARD FREE

    5/5

    SNOWBOARDING

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    890 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra

    Ehun teknikoak

    Primaloft black ECO insulationPrimaLoft® Black Insulation Eco isolamendu termiko erangikor baten behar guztiak betetzen ditu eta leuntasuna, trinkotasuna eta isolamendu ekologikoa eskeintzen du bolumen gabeko berehalako berotasuna izateko. Isolamendu honek eguneroko abenturei aurre egiteko behar den errendimendua eskeintzen du.
    Shelltec ActiveShelltec Active ehunak iragazgaiztasun eta transpiragarritasun handiak eskaintzen ditu, haizearen aurka babesten duen geruzaz gain (20000mm-ko ur-geruza eta 20000g x m2 x 24h-ko lurrunarekiko iragazgaiztasuna). Kanpoaldeko geruza izateko diseinatua, Shelltec Active ehuna uraren eta haizearen aurrean gertatzen den bero-galera murrizteko garatu da. Ehun hau ezin hobea da aire zabalean ariketa aerobiko bortitzak burutzeko eguraldi txarrak kanpoaldeko babes ona eskatzen duenean.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2022 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.