Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

TWIST M PRAKA MOTZAK

Adrenalite Series
1241112-5775
Short tekniko, arin eta elastikoa, Shellstretch ehunarekin egina. Kremaileradun patrika du atzealdean, eta gerri elastiko leuna, eroso egoteko ariketa egin bitartean. Gainera, Dryshell ehunez egindako slipa dauka barnealdean, eta logotipo islatzaileak.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    TWIST M PRAKA MOTZAK

    Eraman running- eta trail-saioetan Ternua etxearen gizonentzako TWIST galtzamotzak. Teknikoak, transpiragarriak, arinak, elastikoak eta erabilera anitzekoak dira. Atzealdean duten patrikari eta gerrialde elastiko eta leunari esker, erabateko erosotasun eta funtzionaltasuna eskainiko dizkizute. Fast hiking, mendi-ibilaldi, trekking eta antzeko jardueretan ere mugikortasun bikaina emango dizute. Logotipo islatzaileak dituzte, ikusgarritasuna areagotzeko; eta, barnealdean, slipa dute.

    Jarduerak

    TRAIL RUNNING

    5/5

    RUNNING

    5/5

    FAST HIKING

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    1220000 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 86%Poliesterra 14%Elastanoa

    Ehun teknikoak

    ShellstretchShellstretch ehun bielastikoa erresistentzia handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da. Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.
    Dryshell ActivePoliester eta polipropilenozko zuntzak uztartuz, larruazalera erantsitako geruza lehorra dirudi. Horrela, jarduera aerobikoetan zehar erosotasuna mantentzen da baldintza ugaritan. Gainera, Polygene ehunari esker, usaina sorrarazten duten bakterien nahiz onddoen eraketa prebenitzen da.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.