Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

ARTILE JKT W JAKA

Commitment
Whales Spirit
1643567-9937
Tradizioa eta berrikuntza aparteko jantzi honetan batzen dira, egun hotzetan gorputzaren tenperatura mantentzeko. Ternua etxeak ardi latxaren artilea eta BLUESIGN® ziurtagiria duten material birziklatuen azken teknologia batu ditu emakumeentzako jaka honetan. Fusio horri eta diseinu dotore eta funtzionalari esker, jaka jasangarri hau produktu oso preziatua eta berezia izango da merkatuan, eta isolamendu ona, beroa eta haizearen eta uraren aurkako babesa emango dizu neguan. Aparteko errendimendua eta prestazioak, ingurumena errespetatuz. ARTILESHELL betegarria ardi latxaren artilez egina dago; hau da, erabat naturala, jasangarria eta biodegradagarria da. Gainera, hotzetik babestu, eta gorputza bero mantentzen du. Produktu honek hezetasuna kudeatzen eta kontrolatzen du, transpiragarria da eta uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du. Jaka honek izerdia xurgatu, eta kanpoko hezetasuna baztertzen du. Horrela, egoera klimatiko txarretan, erosotasuna eta prestazio bikainak ematen ditu. Hezetasuna berehala kanporatzen duenez, usain txarra eta bakterioak sortzea ekiditen du. Kanpoko ehun arin, leun eta erosoak ematen du elementuen aurkako babesa. Erabili ondoren birziklatutako poliesterrez egina dago, eta arto-azukrezko biomasaz fabrikatutako WINDSHELL mintz bat dauka. Horrela, petrolioaren eta bestelako materialen erabilera murrizten dugu. Erabat haize-babesgarria. Transpiragarria. . ). Zalantzarik gabe, jantzi eramangarria, erosoa eta iraunkorra da, eta hiri-estiloko WHALES SPIRIT bilduma berria osatzen du.
249,95 €

Bidalketak eta itzulketak doan.

Itzulketak doan 30 egunetan

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

Informazio gehiago
Ekintzak eta ezaugarriak
Ehun teknikoak
Commitment
Commitment
COMMITMENT LOGOA DARAMATEN TERNUAKO PRODUKTUAK...
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
Gehiago jakin
Janzki honetan
PFC Free
Reciclado
Bluesign Aproved Fabric
Copyright © 2021 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.