Bienvenido a Ternua

Subscribe and participate in promotions...

Ohiko Galderak

Erabiltzaileen ohiko galderak bildu eta erantzun bat ematen diegu. Zure zalantzen inguruko erantzunik aurkitzen ez baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.

Erosketak

Nola ordaindu daiteke?

Kreditu-txartela edo zordunketa-txartela erabiliz ordain dezakezu (VISA eta MASTERCARD)

Kreditu-txartela: eskaeraren zenbatekoa ez da kargatuko bidali arte.

Zordunketa-txartela: erosten den unean automatikoki gauzatzen da ordainketa.

Hautatutako ordainketa-bitartekoak eragindako edozein gastu eroslearen kontura izango da osorik.

Zer segurtasun-neurri erabiltzen du TERNUAk?

TERNUAk komertzialki eskuragarri dauden segurtasun-neurri zorrotzenak hartu ditu. Ordainketa-prozesua zerbitzari seguru baten bidez egiten da, SSL protokoloa (Secure Sockets Layer) erabiliz, eta horrela, 128 biteko kode batzuen bidez enkriptatuta bidaltzen da informazioa, informazioa erabiltzailearen ordenagailuarentzat eta webgunearentzat bakarrik ulergarri izan dadin www.ternua.com, eta hirugarrengoek irakurtzea eta manipulatzea eragozten da horrela.

Al hacer el pago de los productos mediante tarjeta de crédito, el usuario se conecta a través de la pasarela de pagos con su entidad financiera de tal forma que en ningún caso ni TERNUA ni terceros tendrán acceso a esos datos.

Erosketak online egiteko beharrezkoa da erregistratzea?

Ez. Gonbidatu gisa egin dezakezu erosketa, baina bidalketa egiteko eta, behar izanez gero, fakturatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak eman behar dizkiguzu.

Produktu guztiek BEZa dute?

Bai. Produktu bakoitzaren fitxan ageri den prezioaren barruan une bakoitzean indarrean dagoen Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) dago, baita dagozkion gainerako zergak ere.

Espainiatik kanpo ere erosi dezaket?

Egun, Espainian bakarrik erosi daiteke, hain zuzen ere Penintsulan eta Balear Uharteetan. Ez da bidalketarik egiten Kanariar Uharteetara, Ceutara, Melillara eta Andorrara.

Inguru horietan bizi den erabiltzaileren batek gure artikuluren bat erosi nahi balu, TERNUArekin harremanetan jarri beharko luke eta posta elektroniko bat bidali hona infor@ternua.com edo hurbilen dituen dendetan galdetu.

Promozio-kodeak

Eskaintza-kodeak eskaintza bakoitzarentzat argitaratutako baldintzen arabera erabiliko dira eta deskontu bakar bati aplikatuko zaizkio produktu bakar baten erosketan edo deskontu bakar bati eskaera batean, eskaintza-kodean adierazitako indarraldian zehar.

Bidalketak

Zein epe dago entregatzeko?

Eskaerak gehienez ere 3 laneguneko epearen barruan entregatuko dira, Balear Uharteetan izan ezik, epe hori gehienez 4 egunetara zabal baitaiteke.

Segurtasun-arrazoiak direla eta, TERNUAK ez du eskaerarik bidaliko posta-kutxetara, eta ez du inongo eskaerarik onartuko eskaeraren hartzailea eta bere helbidea identifikatu ezin badira.

Nola egiten da entrega?

Eskaera mezularitza-enpresak entregatuko du goizeko 9ak eta arratsaldeko 8ak bitartean astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik). Entregatzean beharrezkoa da jaso-agiria edo albarana sinatzea.

Entrega egiteko unean helbidean ez bazaude, mezularitza-enpresarekin harremanetan jarri beharko duzu entrega berriaren eguna eta ordua adosteko.

Zer kostu du bidalketak?

Bidalketa-gastuak beti 6 eurokoak dira eta doan 100 eurotik gorako eskaeretan.

Bidalketaren jarraipenik egin dezaket?

Bai, "Nire kontua" baliatuz, bidalketaren egoera kontsulta dezakezu eskaera-zenbakia idatzita.

Itzulketak

Bidalitako produktua ez dator bat eskatutakoarekin

Salbuespen gisa, jasotako produktua ez badator bat eskatutakoarekin, bidali iezaguzu posta elektroniko bat hona devoluciones@ternua.com artikulua jasotzen duzunetik gehienez ere 24 orduko epean, eskaerarekin jasotako itzulketa-albaranaren zenbakia eta itzuli nahi d(it)uzun artikulua/k adieraziz.

Oker baten ondorioz jasotako produktua erretiratu egingo da eta benetan eskatutakoa bidaliko dugu, hori guztia erabiltzailearentzat inolako kosturik gabe.

Intzidentzia hori adierazitako modu eta epeetan ez jakinarazteak eragiten dituen gastuak erabiltzailearen kontura izango dira.

Eskaera ez jasotzea

Eskaera bidali izanaren jakinarazpena igortzen denetik kontatzen hasita 10 lanegun igaro eta eskaera jaso ez baduzu, bidal ezazu posta elektroniko bat hona infor@ternua.com

Zer epe dut nire eskaera aldatzeko?

Eskaera jasotzen denetik 7 laneguneko epea duzu. Epe horren hasierako eguna entrega-albaranean izendatutakoa izango da.

Itzultzeak badu kosturik?

Ez. Itzulketa-kostu guztiak TERNUAk hartzen ditu bere gain.

Nola itzuliko dut produktu bat?

Itzultzeko prozedura ondorengoa da:

  • Bidali posta elektroniko bat hona devoluciones@ternua.com eta eskaerarekin batera, jasotako itzulketa-albaranaren zenbakia eta itzuli nahi dituzun artikuluak adierazi.
    Itzulketa jatorrizko bilgarriarekin egin beharko da, artikulua erabili gabe, eta, hala egokituz gero, bere osagarri eta etiketa guztiekin, eta egoera onean egon beharko du. Horrela ez bada, ezingo da aldatu edo itzuli.
  • Jarraian, TERNUAk posta elektroniko bat bidaliko du, salgaia nola itzuli behar den eta gure garraio-enpresak nola jasoko duen zehaztuz, eta garraio-enpresa horrek, era berean, posta elektroniko bat bidaliko dio bezeroari zein egunetan jasoko duen adieraziz.
  • TERNUAk itzulketa jaso ondoren, arreta handiz aztertuko da itzulitako salgaia eta bezeroari posta elektroniko bidez jakinaraziko zaio, 10 laneguneko gehieneko epe baten barruan, bidezkoa den ala ez salgaia itzultzea edo ordezkatzea (hala egokitzen denean).
    Baiezkoa izanez gero, artikulua lehenbailehen itzuli edo ordezkatuko da, eta edonola ere, desadostasuna sortu duen artikulu hori itzultzea edo ordezkatzea bidezkoa dela berresten duen posta elektronikoa bidaltzen den egunetik hasi eta hurrengo 30 egun naturalen barruan, eta kasu horretan, TERNUAk bere gain hartuko ditu itzulketaren garraio-kostuak eta ordezkatutako artikulua entregatzeko kostuak.
    TERNUAK gorago aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duen edozein itzultze ez onartzeko eskubidea izango du.

Aldaketak

Zer epe dago itzulketa egiteko?

TERNUAk edozein itzulketa egiteko epea 30 egun naturalekoa da artikulua itzultzeko edo ordezkatzeko prozesua berrestuen duen posta elektronikoa jasotzen denetik kontatzen hasita.

Nola jasoko dut nire itzulketaren diru-zenbatekoa?

Diru-itzulketak erosketa ordaintzeko erabilitako sistema beraren bitartez egingo dira.

Nola alda dezaket neurria edo kolorea?

Artikuluaren edo artikuluen neurria edo kolorea aldatu nahi izanez gero, itzulketetarako zehaztutako prozeduraren arabera itzuli beharko duzu artikulua eta berriro eskaera berri bat egin.

Copyright © 2016 Magento. All rights reserved.