Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

BERRIKUNTZA PROIEKTUA

REDCYCLE

ZER DA?

Redcycle baztertutako arrantza sareak bildu eta birziklatzeko proiektua da, Aquafil enpresarekin lankidetzan garatua, sareok biziberritu eta janzki jasangarri bihurtzeko... Etorkizun hobe baten aldeko konpromisoarekin.

Proiektua 2015ean jarri zen abian, eta euskal erakundeak, kofradiak, arrantzaleak eta Ternua batu ditu gizartea eta arrantza-sektorea planeta babesteari buruz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko, denon artean lur hobea lor dezagun. Lur berri bat.

HONELA EGITEN DUGU LAN

Italiako Aquafil enpresarekin elkartu gara, aitzindaria denez birziklatze prozesu jakin batean; baztertutako sareak eta nylonezko bestelako hondakinak ECONYL® hari birziklatu bihurtzen ditu ECONYL® erregenerazio prozesuaren bidez.

 

  1. Ternuak esku hartzen du Bermeoko, Getariko eta Hondarribiko kofradietan sareak biltzen.

  2.  Hala, sareak Esloveniara bidaltzen dira, Aquafilek bertan prestatu, xehatu eta garbitzen baititu hondakinak, ECONYL® birsortze-plantara eraman aurretik.

  3. Bertan, hondakina zena lehengai bihurtzen dute birsorkuntzaren bidez, eta ECONYL® haria lortzen dute horrela. Hari hori ehun-ekoizleei bidaltzen diete.

  4. Amaierako haria arrantza-sareen eta beste gai birziklatu batzuen (esaterako, moketak) arteko nahasketa da. Haria Bartzelonara bidaltzen da, eta bertan sortzen dira ehunak. Gero, Arrasaten jada, janzkiak diseinatzeko eta garatzeko prozesuari ekiten diogu.

  5. Horra emaitza: ehun berri bat, arropa BIRZIKLATU eta BIRZIKLAGARRI bilakatzen dena, planetarekin BEGIRUNETSUA

ENVIRONMENT REPORT

Bildutako arrantza sareen kilo bakoitzeko aitortutako ingurumen onurak ekoberrikuntzako proiektu baten parte dira (EUfir proiektua)

https://ec.europa.eu/environment/eco-innovation/projects/en/projects/eufir

 

  • 12 Tona
    Ternuak 2016an jasotako baztertutako sare kopurua.

 

  • 640.000 tona
    Gaur egun itsas hondoan dauden sareen kopurua (Europako Ingurumen Agentziaren arabera).

 

  • 39.500 kg CO2
    Karbono dioxidoan lortutako murrizketa: 39.500 kg CO2.

 

  • 18.612 kg petrolio
    Baliabide naturaletan lortutako murrizketa: 18.612 kg petrolio.

 

  • 10.000 kg hondakin
    Zabortegietara bidalitako edo erraustutako edo itsas hondora botatako hondakinetan lortutako murrizketa: 10.000 kg.

REDCYCLE ARROPAK

Babesean eta jasangarritasunean oinarritutako filosofiari jarraikiz, UN1718 eta UU18 bilduman Redcycle proiektuari esker lortutako arropak aurkezten ditugu. Gure izaera jasangarriaren eta Ternuak gizartea kontzientziatu nahiaren isla dira arropok, denon artean lur hobea lortu dezagun. Lur berri bat.

REDCYCLE-RI BURUZ ESAN DUTENA

«Ternua 1994an sortu genuenetik, konpromiso bat hartu genuen: gure jarduerak ingurumenean sor dezakeen inpaktu negatiboa ahalik eta gehien minimizatzekoa. Eta, orduz geroztik, helburu horretan aurrerapausoak ematen joan gara.»

 

«Ternuak ezin du edozer egin. Ondo daki zer egin nahi duen, eta nola. Horretarako, ahalik eta lehengai, baliabide eta prozesu jasangarrienak erabiltzen ditugu, betiere kontuan hartuta produktuak jardueran jarduerako funtzioa bete behar duela.»

Edu Uribesalgo

Sortzailea eta I+G-ko zuzendaria

«Itsasoa arrainez beteta egon dadila nahi dugu, arrantzaleek arrantzan egin ahal izan dezaten, baina batez ere itsasoa garbi egotea dugu xede, osasuntsu egon dadila, arrantzaleen eta gu guztion gozamenerako.»

Leandro Azkuea

Eusko Jaurlaritzako Arrantzako zuzendaria

«Gure itsasontzien eta arrantzaleen etorkizunaren alde ari gara lanean, itsasoaren mende bizi garenez, ekosistema garbiak eta jasangarriak behar ditugulako gaur bezala bihar.»

«Bi ekarpen egin nahi dizkiegu belaunaldi berriei: batetik, itsasoan sare abandonaturik ez utzi, eta, bestetik, itsasoko hondakinak jasotzen lagundu.”»

Xabier Zaldua

Organisation of Coastal Fishing Producers of Gipuzkoa

Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.