Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

PROIEKTU

BEREZIAK

Todo lo que hacemos está alineado con nuestro compromiso con el planeta y con las personas que viven en él. Cada uno de los pasos que hemos dado y todos los proyectos únicos que hemos puesto en marcha y que seguiremos protagonizando en el futuro.

ARTILESHELL

MADE FROM NATURE FOR NATURE.

Este proyecto ha convertido el residuo que suponía la lana de oveja, en un aislante térmico sostenible para nuestras prendas. En Ternua llevábamos desde el 2009 desarrollando pruebas de I+d+i con la idea de aprovechar esta materia prima y junto a Iletegia y Muturbeltz hemos realizado un y reciclable. Como resultado, nuestras chaquetas llevan 400 gramos de lana y son ligeras y térmicas, gracias al relleno natural y ecológico.

COLORCYCLE

A COLOR FROM OUR NATURE.

Nekazaritzako hondakinak erabiliz gure jantzien tindaketa naturalean aurrera eginez, Colorcycle proiektuak gauzak egiteko beste modu baten aitzindari izan nahi du. Proiektua intxaur-oskolen bilketa batekin hasi zen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako sagardotegien elkartearekin eta Archromarekin elkarlanean. Horrela, Ternuak 500 kilo intxaur-oskol bildu ditu Gipuzkoako lau sagardotegitan eta, horiek birrindu ondoren, tindagai natural bat sortu du. Tindagai sintetikoaren ezaugarri berberak ditu, baina askoz gutxiago kutsatzen du. Gaur egun, beste hondakin mota batzuk ere erabiltzen ditugu tindagai natural egiteko, hala nola olibak eta gaztaina- oskolak. Eta horiekin Colorcycle jantzi jasangarrien bilduma sortu dugu, ehungintzaren industrian ekonomia zirkularra eraikitzeko geure ekarpentxoa eginda.

SEACYCLE

CONTRIBUTING TO PLASTIC FREE OCEANS.

Itsasoko zaborrak eta plastikoak mehatxu larria dira itsas ekosistementzat. Arazo larri horrek ez dio bakarrik faunari eta florari eragiten, baita gizakioi ere, itsas hondakinak mikroplastiko bilakatu eta kate trofikoan sartzen direlako. Seacycle proiektuaren bidez, Ternuak ozeanoak garbitzen laguntzen du. AZTI-Teknaliarekin, Eusko Jaurlaritzarekin (IHOBE), EKO-RECekin eta Seaqualekin lan eginda, hiru itsasontzik euskal kostaldean jasotzen dituzten plastikozko hondakinak erabiltzen ditugu, hondakinen gaikako bilketako plastikoekin nahasita, kalitatezko ehuna ekoizteko, gero geure kalitatezko jantzi tekniko eta jasangarriak garatzeko erabiltzen duguna.

REDCYCLE

NETS THAT ARE TRANSFORMED TO TRANSFORM THE WORLD.

Erabiltzen ez diren arrantza-sareak bildu eta birziklatzeko proiektu bat da, sare horiek berrerabiltzeko eta arropa jasangarri bihurtzeko. 2015ean jarri zen martxan Redcycle, Eusko jaurlaritzaren, Gipuzkoako arrantzaleen kofradiaren eta Italiako Aquafil enpresaren laguntzarekin. Prozesu aitzindaria da, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat kofradiak (Bermeo, Getaria eta Hondarribikoak) behar ez dituzten sareak erabiltzen ditu. Sareak Esloveniara bidaltzen dira, eta bertan Aquafilek prestatu eta txikitu egiten ditu, bai eta hondakinak garbitu ere. Ondoren, ECONYL® birsortze-instalaziora bidaltzen ditu. Bertan, hondakinak ECONYL® bihurtzen dira. Amaierako haria arrantzasareen eta beste gai birziklatu batzuen (esaterako, moketak) arteko nahasketa da. Hari hori erabilita, ehunak ekoizten dira eta, ondoren, jantzi birziklatu eta birziklagarriak, ingurumena errespetatzen dutenak.

WEARCYCLE

A SECOND LIFE TO FABRICS, A SECOND CHANCE TO THE WORLD.

Ekonomia zirkularra bultzatzen duen proiektu ekoberritzailea, baztertutako ehunetatik jantziak eta osagarriak sortuz. Bilduma paregabea, originala eta ingurumenarekiko arduratsua, Gureak eta Belda Llorens enpresekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Ihoberekin batera eginda. Garbitegietako ehun-hondakinei probetxua ateratzen diegu eta hari sendo eta guztiz jasangarria sortzen dugu gure jantziak egiteko.

Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.