
TRATAMENDU
JASANGARRIAK
Ternuak, sortu zenean, jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartu zuen, eta ideia berriak gureganatzera bultzatu gaitu, bai eta gure produktuak egiteko modu alternatiboak eta ingurumena errespetatzen duten moduak bilatzera ere. Tratamendu berritzaileak, dagoeneko aplikatzen ditugunak bezalakoak.

USAINEN KONTRAKO TRATAMENDUA
ZILAR-GATZ BIRZIKLATUAREKIN.
Izerdia usaingabea da baina ingurune heze eta bero bat sortzen du eta hori ehunekin nahasten denean leku ezin hobea da bakterio kirats-eragileak ugaltzeko. Horri aurre egiteko, teknologia da aliaturik onena.
Irakurri gehiago
USAINEN KONTRAKO TRATAMENDUA
KAFE-HONDARREKIN.
Ternuan, berrikuntza teknologiko jasangarri berrienak txertatzen dizkiegu gure jantziei, izerdiak eragindako kiratsari aurre egiteko. Horien artean dago Scafé teknologia, kafe-aleen bakterioen aurkako ezaugarrietatik abiatuta garatutakoa.
Irakurri gehiago
PESTIZIDARIK GABE TRATATUA ETA
LANDUA.
Kotoi konbentzionalaren laborantzan pestizida eta intsektizida ugari erabiltzen dira, ingurumen-arazo larriak eragiten dituztenak. Kotoi organikoa, ordea, baliabide naturalen erabilera egoki eta jasangarrirako giltzarria da.
Irakurri gehiago
100% PFCS FREE.
PFCak konposatu sintetikoak dira, eta ehunen kanpoko aldea iragazgaitz eta itsasgaitz egiteko erabiltzen dira. Alabaina, biziki toxikoak dira eta jantzietatik dosi txikiak erortzen direnean kalte handiak eragiten dizkiote ingurumenari. Ternuan PFCak erabiltzeari utzi diogu, eta eraginkortasun bereko alternatiba biodegradagarriak bilatu ditugu.
Irakurri gehiago