Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

ECO - FRIENDS

Gure babesteko grinak naturaren alde lan egitera bultzatzen gaitu, modu posible guztietan. Harmoniaz eta etikaz jokatzen dugu ingurune naturalarekin, eta espiritu hori egikaritzeko konpromiso errealak dakartzaten proiektu eta kolaborazioetan parte hartzen dugu.

ELKARREKIN, GEHIAGO BABESTEN DUGU.

EOCA.

Gure izateko eta egiteko eraren ondorioz, saihestu ezinekoa zen EOCA (European Outdoor Conservation Association) elkarteko kide bihurtzea. Ezinbesteko erakundea da ingurune naturalak babesteko. Balio ugari ditugu komunean, bai eta ingurumenari ematen dizkigun opari zenbatezinen zati bat itzultzeko konpromisoa ere.

GURE LOTURA BALEEKIN.

WDC.

Naturari geure arbasoek beharraren beharraz kendu behar izan ziotena itzultzeko asmoz sortu ginen. Horregatik hasiera-hasieratik 4 balea adoptatu genituen, ingurune naturalarekiko geure konpromisoaren adierazle. Balekumeak izan dituzte dagoeneko.

JASANGARRITASUNA OUTDOOR SEKTOREAN.

EOG.

Munduko outdoor sektoreko enpresa handienetako 19k sortu zuten 2003an European Outdoor Group taldea, aire zabaleko jarduerak sustatzeko erakunde dinamiko eta sortzailea.

INGURUMENA ERRESPETATZEN DUEN EKOIZPENA

BLUESIGN.

Bluesign ekimen indibidualeko mundu mailako sistema independente bat da. Haren xedea da ehungintzaren industriaren ekoizpena hobetzea, ingurumen- irizpide zorrotzagoetan oinarrituta. Bost printzipioren inguruan dago egituratuta: kontsumitzailearen segurtasuna, atmosferako isurketak, uretako isurketak, laneko osasuna eta segurtasuna eta baliabideen produktibitatea.

Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.