Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

EOG

EOG.

Bluesign approved
EOG. JASANGARRITASUNA OUTDOOR
SEKTOREAN.

Munduko outdoor sektoreko enpresa handienetako 19k sortu zuten 2003an European Outdoor Group taldea, aire zabaleko jarduerak sustatzeko erakunde dinamiko eta sortzailea. EOGk sektorearentzako garrantzi handiko proiektuak kudeatzen eta babesten ditu, hainbat alorretan, hala nola merkatu-ikerketak, merkataritza-azokak, jasangarritasuna, politikari eta legegileen parte-hartzea eta jende guztiarentzako aire zabaleko jardueren sustapena. Hortaz, zinez eragile indartsua da aire zabaleko jardueren Europako industria modu konstruktibo eta positiboan ordezkatzeko.

ZER DA EOG?

EOG (European Outdoor Group) aire zabaleko jarduerak sustatzeko erakunde dinamiko eta sormenez betea da. EOGk sektorearentzako ezinbesteko proiektuak kudeatzen eta babesten ditu, besteak beste, merkatu-ikerketak, merkataritza-azokak, jasangarritasuna, politikari eta legegileen parte-hartzea eta jende guztiarentzako aire zabaleko jardueren sustapena. Hortaz, zinez eragile indartsua da aire zabaleko jardueren Europako industria modu konstruktibo eta positiboan ordezkatzeko.

Resultado
ZERGATIK GAUDE EOG-N?

Ternua izan zen munduko outdoor eta mendizaletasuneko marka garrantzitsuenak biltzen dituen European Outdoor Groupen sartu zen Espainiako lehen marka, 2012an. Hala behar zuen, ezinbestean, bat egiten baitugu elkartearen balio eta printzipioekin, hala nola Europan industria sendo bat eraikitzeko lankidetza eta ingurumena babesteko nahia.

Copyright © 2021 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.