Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Iraunkortasuna eta Berrikuntza
Birziklatutako arrantzarako sareekin egindako Ternua mendiko eskian ibiltzeko jantziak ispo award gold winner 2019 jaso du

07/02/2019

Hiru kontinentetako hamabi herrialdeetako43 epaimahaik Ternua etxearen BLACKCOMB mendiko eskiko jantzia hautatu dute Municheko ISPO azokako Elur Kirolen kategoriako tarteko geruzadun produktu onena gisa, izan ere, marka bere udazken-negua 2019-2020 bilduma aurkezten ari baita bertan.

Gehiago Irakurri
Komunikazio Saila
  • Tlf: +(34)943 712 034
  • infor@ternuagroup.com
Prentsa Bulegoa
  • Nora Garay
  • Tlf. 677 71 95 68
  • n.garay@ternuagroup.com
Deskargatu
Berri gehiago
  • Sostenibilidad e Innovación
    Ternuak, jasangarritasunaren alde duen jarrera dela eta, Aire Libre aldizkariaren saria eskuratu du 23/01/2018

    Egin berri den Fitur Nazioarteko Turismo Azokan saritu gaitu Aire Libre aldizkariak, jasangarritasunaren alde dugun jarrera, eta, bereziki, gure bi ekimen aitortzeko: REDCYCLE eta «For a Plastic Free Sea».

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Mikel Sarasola: “Urteen poderioz txapelketak oso bigarren mailako zerbait bihurtu dira nire bizitzan”. 29/12/2017

    Ni pertsona lehiakorra naiz. Guztiok gara, neurri handi ala txikiagoan. Gure gizartea lehiakorra da berez, eta txikitatik hezten gaituzte horretan, izan gaitezkeen bertsiorik onena izan gaitezen; modu horretan, nota onak ateratzeko, lan on bat lortzeko, neska polit batekin ligatzeko, diru asko xahutzeko, txapelketa bat irabazteko...Giza izaerari berez dagokion zerbait da, baina nire ustez, kontrolatu eta erlatibizatu egin beharreko zerbait da.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Mendifilm 2017 07/12/2017

    Aurten ere, Mendi Film jaialdian egongo da Ternua. Bilbao Mendi Film Festivalen 10. Edizioa abenduaren 8an hasiko da, Euskalduna jauregian. Mendiko zinema onena aurkeztuko dute, filmetako protagonistek, zuzendariek eta ekoizleek aurkeztuko ere. 2017ko Sail Ofizialean saritu diren filmak proiektatuko dira abenduaren 17an, eta hala emango zaio amaiera jaialdiari

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Kazuya Hiraide: "Hasteko, poza, onik itzuli naizelako. Baita zoriontasuna ere, Kei Taniguchiren argazki bat lurperatu ahal izan baitut Shispareren gailurrean." 17/11/2017

    Kazuya Hiraidek 2017ko Asiako Urrezko Pioleta jaso berri du, udan egindako espedizioa dela kausa: Shispare mendia, 7.611 m, ipar-ekialdetik lehen aldiz eskalatu du. Gailurrerako igoera alde horretatik osatu den lehen aldia izan da. Espedizioari buruz hitz dugu berarekin.

    Gehiago Irakurri
  • Otras noticias
    Marc Subirana: "Gure eginkizunetako bat emakumezkoen alpinismoa sustatzea eta emakumezkoen soka-taldeek egiten dituzten jarduerak ezagutzera ematea da" 03/11/2017

    FEDMEk emakumezko alpinista gazteen aldeko apustua egiten du eta horrela jaio da Espainiako Alpinismo Taldea. Horrela deitzen zaio 18 urtetik 30era bitarteko gazteen selekzioari. Sarbide-proba fisiko eta tekniko batzuk gainditu ondoren, 6-8 mendizaleko talde bat osatuko dute, alpinismoan hiru urteko teknifikazio aldia egiteko

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Aritz Egea, Europako txapeldun Gorbeia Suzienen 11/10/2017

    Arriskatzera atera zen beste behin, eta oraingoan bai, dena ondo atera zitzaion. Igandean, Zeanurin ospatu zen Europako txapelketako garaileak, euskal izena eta abizena izan zituen: Aritz Egea. Bakarrik, hegan lokatz artean, baina gozatzen eta ziurtasun handiarekin iritsi zen helmugara TERNUA laguna. Bidean, 31 kilometro eta 2400 metroko desnibel positiboa sahiestu behar izan zituen arren, ez zuen itzalik izan ibilbide gehienean zehar.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Europako txapelketa, Gorbeia Suzien-Ternua Lasterketan erabakiko da 29/09/2017

    Eguna eta ordua baditu aurtengo Gorbeia-Suzien lasterketak; urriaren 7an eta goizeko 09:00tan izango da aurtengo mendi lasterketetetako Europako txapelketa. Bizkaiko herri txikia zain dago jada, baita bertan izango diren lasterkari guztiak, eta zer esanik ez, bidean aurkituko dituzten 200 bolondresak.

    Gehiago Irakurri
  • Otras noticias
    European Week of Sport, #beactive! 28/09/2017

    Aste honetan, European Week of Sport ospatzen ari gara, eta helburua da kirola eta jarduera fisikoa sustatzea Europan zehar. Europako Batzordeak jarri du abian proiektua, irailaren 23tik 30era. European Outdoor Group taldeak babesten du proiektua, aire zabaleko kirolen industriako elkarteak, hain zuzen. Eta gu talde horretako kide gara.

    Gehiago Irakurri
  • Otras noticias
    Jasangarritasuna, teknikotasuna eta diseinua bateratu ditugu Udazken-Neguko 1718 bilduman 22/09/2017

    Dagoeneko eskuragarri dugu Udazken-Neguko 1718 bilduma, zeina jasangarritasunean, teknikotasunean eta diseinuan oinarritzen den. Aire libreko jardueretan babestuta egoteko helburuarekin diseinatu da bilduma.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Alberto Iñurrategi: «Ez da zortzimilakoa lortu, proiektuko azken etapa, hain zuzen, baina pertsona baten bizitza salbatu da, eta hori guztiaren gainetik dago» 08/08/2017

    Duela hilabete baino gehiago abiatu ziren Himalaya aldera Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, Gasherbrumeko gailurrak, G-I eta G-II lotzen saiatzeko, batzen dituen mendi-lepotik, bata bestearen atzetik eta kanpaleku nagusira jaitsi gabe, ohi bezala estilo alpinoa erabiliz eta ohiko ibilbide alpinoak erabili gabe.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Iker Madoz: «Altueran ongi ikusi dut neure burua, ez dut arazorik izan; horrenbestez, badut estilo honetako beste mendi baten azpian jartzeko gogoa» 03/08/2017

    Gure adiskide Iker Madozek, Marc Toralles eta Roger Caracachekin batera, lehen aldiz errepikatu du «Tambo, Churros y Amigos» bidea Jirishanka mendian (Huayhuash mendikatea, Peru). Bide horrek 1.000 m-ko desnibela du (7a A2 M4 95°) eta apenas dago ekipatuta.

    Gehiago Irakurri
  • Sostenibilidad e Innovación
    Berrikuntza-proiektua: goi-mendiko lo-zakua 24/07/2017

    WOPEAK espedizioaren helburua honako hau zen: Gasherbrumeko gailurrak –G-I (8.068 metro) eta G-II (8.035 metro)– jarraian lotzea batzen dituen lepoan barrena, kanpamentu nagusira jaitsi gabe, estilo alpinoan eta ohiko alpetar ibilbideetara jo gabe. Horrekin batera, beste erronka bat ere sortu zen Alberto Iñurrategi eta Juan Vallejo Himalaiako egoera latzetik babestu nahi zituen Ternuako lantaldearentzat: inguruko eskakizunei erantzuten zien lo-zaku berri bat.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Ehunmilak 2017, ametsak aurrera darrai 11/07/2017

    Jada zortzi urte dira, Europako ultratrail lasterketa onentsuenetariko bat, abian jarri zela. Bai, Europako onentsuena esaten dugu, bere datuak ikusi besterik ez bait daude, Ehunmilak, mendi lasterketa bat baino zerbait gehiago dela egiaztatzeko. 1500, 30 eta 5. Hauek ez dira korrikalarien kopurua, ez kilometroena ere, eta ezta anoa guneetakoena ere. Hiru datu hauek, badute jaberik; BOLUNTARIOEK, HERRIEK eta ESKUALDEEK osatzen duten kopurua dira.

    Gehiago Irakurri
  • Otras noticias
    Ternuak 2017ko Gold Industry Award aria lofty du, birziklatuko arrantza- sareekin egindako Ride On prakei esker 20/06/2017

    Ternuak eta OPEGUIk (Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkartea) bultzatutako REDCYCLE proiektuaren lehen emaitza dira praka horiek

    Gehiago Irakurri
  • Otras noticias
    Duela urtebete ekialdeko Karibeko baleak babesteko proiektu irabazleak lanean eta arrakastak batzen jarraitzen du 19/06/2017

    Duela urtebete eskas, TERNUA Eta WDC erakundeek ahalegin eta ilusio guztiak ipini genituen EOCA erakundeak Ekialdeko Kariben baleak babesteko laguntza ekonomikoa ematea ahalbidetuko zuen proiektua irabazteko

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Wopeak 2017: elkarrizketa Alberto Iñurrategiri eta Juan Vallejori 06/06/2017

    Ekainaren 6an abiatuko dira Himalaya aldera Alberto Iñurrategi eta Juan Vallejo; Mikel Zabalzarekin batera, Gasherbrumeko gailurrak, G-I eta G-II, lotzen saiatuko dira batzen dituen mendi-lepotik, bata bestearen atzetik eta kanpaleku nagusira jaitsi gabe, ohi bezala estilo alpinoa erabiliz eta ohiko ibilbide alpinoak erabili gabe. Erronka hori WOPeak ekimenari bukaera emateko azken urratsa da.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Errekorren Zegama-Aizkorri 02/06/2017

    Beste urte batez, Zegama-Aizkorrik ez zuen inor ezberdin utzi. 2017ko hau errekorrengatik gogoratua izango da urte askotan, inoizko azkarrena izan baita. Kilian Jornet eta Emanuela Brizioren errekorrak, lekutan utzi zituzten aurtengo bi protagonista nagusiak izan ziren Stian Angermundek eta Maite Maiorak

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Zegama-Aizkorri 2017: Aritz Egea y Jokin Lizeaga 24/05/2017

    2017ko Zegama-Aizkorriren txanponaren bi aldeak dira Aritz Egea eta Jokin Lizeaga gure Ternuako lagunak. Martxoan, biak oso sasoiko ikusi genituen, jokatzen zituzten lasterketa guztiak irabaziz. Lizeaga ordea, Salamancan jokatutako lasterketa baten ondoren izandako lesioak, berriro ere jokoz kanpo utziko du. Egea berriz, jende askoren ahotan dagoen abizena da aurtengo azken emaitzarako. Zegama aurreko aste honetan, biekin elkarrizketatzeko denbora hartu dugu. Haien asmoak eta oroitzapenak azaleratzeko garaia heldu da.

    Gehiago Irakurri
  • Otras noticias
    Michel Gogniat: “Industria gisa gizarte-erantzukizun bat dugu” 26/04/2017

    Bizitza osasuntsuago, aktiboago eta naturarekiko hurbilago bat sustatzea da "It's great out there" ekimenaren xedea. European Outdoor Group taldeak sortutako ekimen honi esker, Ternua-ren moduko markak proiektu honi bizitza emateko lanean ari dira. Michel Gogniat-ek, Europa eta Asiarako Salmenta Zuzendariak, apur bat gehiago kontatu digu ekimen honi buruz.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Aritz Egea: "Eskia gure kirola ez dela kontuan izanda, gustora egoteko moduko emaitza lortu dugu, eta gainera bai lasterketan eta baita lasterketaz kanpo gogoan izateko bizipenak izan ditugu" 07/03/2017

    Mendiko lasterketen egutegiari hasiera eman berri diogu 2017an. Asteburuan, Luz Sain-Sauverren (Okzitania) Altitoy Ternua saria ospatzen zela probestuz, Aritz Egearekin hitz batzuk egiteko aukera izan dugu. 2016ko denboraldiaz eta aurtengo asmoez berri eman nahi izan digu Ternua lagunak. Iban Letamendirekin bikote eginez, 14,. Postuan amaitzea lortu zuten Altitoyn.

    Gehiago Irakurri
  • Otras noticias
    Hassan Ait Chaou eta Maria Zorroza, munduko kopan protagonista 20/10/2016

    Euskal Selekzioko bi lasterkariak zuten zerbait jokoan, eta ez dira esku hutsik itzuli. Ez gara edozer gauzetaz hitzegiten ari, mendi lasterketetako Munduko Kopaz baizik. Eta podiumaz bereziki. Azken lasterketa zuten jokoan Limone sul Gardan (Italia). Biek, helburu berdina, baina diziplina eta ibilbide ezberdinetan. Hassan Ait Chaouren kasuan, Sky lasterketan, bertako ibilbideak edozein izutzeko profila erakusten zuen. Denen gainetik, bi datu; 27,3 kilometrotako ibilbide batean, 2480 metroko desnibel positiboa. Ez zen txantxetako kontua. Zorrozak berriz, postu on bat egin beharra zeukan kilometro bertikaleko lasterketan. Bietako inork ez zuen lasterketarik irabazi Limonen, baina biak helburuak beteta itzuli dira.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Gorbeia Suzien Ternua, lasterketa bat baino gehiago 06/10/2016

    Aspalditik zuten mendi lasterkariek urriaren lehen eguna gorriz markaturik euren egutegietan. Gorbei Suzienen edizio honek ere munduko edozein lasterketarekin ez zuen inongo inbiduiarik edukiko. Bai, entzun bezala, munduko edozeinekin. Korrikalarien zerrendari begira jarriz gero, Munduko Kopako lasterketa baten aurrean geundela esan genezake. Edozein lasterketari gustatuko litzaiokeen zerrenda zuen beste behin Gorbeia Suzienek. Aurtengoan ere, Ternuaren babesa izan duen lasterketa, festa handi batean bilakatu zen asteburuan.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Errenkorrez jositako Ehunmilaken ekitaldia 14/07/2016

    Ostirala, uztailak 8, arratsaldeko 18:00ak. Beasaingo (Gipuzkoa) erdigunea jendez lepo zegoen, Ehunmilaken jaialdiari hasiera emateko. TERNUAk babesten duen jaialdian, 1100 lasterkari baino gehiago izan ziren, hiru lasterketetan zehar. Bi egunetan zehar, Aralar eta Aizkorriko mendikateetan zehar izan ziren lasterkariak, eta 48 ordu ondoren jakin genituen aurtengo irabazleak. Lehen errekorra, boluntarioek jarri zuten, 1500 orotara.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Wopeak, zortzimilakorantz 06/06/2016

    Ekainaren 7a izan da WOPEAK proiektuaren azkeneko etapari ekiteko aukeratutako data, WOP fundazioaren bultzadarekin gaixotasun neurodegeneratiboen ikerkuntzaren finantzaketan laguntzeko xedea duena. Zortzigarren etapa honetan, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Gasherbrum mendi-talderantz abiatuko dira plan ireki batekin. Hara iritsita, hiru alpinistek dituzten aukerak aztertuko dituzte eta erronka berri bati ekingo diote, beren balioei, estilo alpinoari eta mugak gainditzeko konpromisoari uko egin gabe. Honela kontatu digu esklusiban protagonistetako batek, Alberto Iñurrategik:

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Eguraldiak ez zuen Lizeaga gelditu Zegama-Aizkorri 25/05/2016

    Igandean ospatu zen Zegama-Aizkorriren (42 kilometro eta 2750ko penditza positiboa) hamabosgarren ekitaldia. Hotza, euria, haizea, lokatza, eta nola ez, Kilian Jornet, izan ziren munduko lasterketa onenaren gauzarik aipagarrienak. Gure Ternua lagun diren Jokin Lizeagak eta Aritz Egeak, ez zuten zorte berdina izan. Lizeagak, erakustaldi bikaina egin zuen beste behin Zegaman; Egeak berriz, Urbian, bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa hipotermia baten ondorioz.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Egea berriro garaile Urnietan, Lizeaga hirugarren 05/05/2016

    Euskal Selekzioko bi lasterkariak, ez ziren egoera berdinean iristen, Urnietako Mendi Lasterketaren ekitaldi berri batera. Aritz Egeak, bigarren aldiz irabazi nahi zuen, iazko urtean Euskal Herriko txapeldun izan zen lasterketan. Jokin Lizeaga aldiz, hiru aste geldirik egon eta gero, herriko lasterketan parte hartzeko gogoz zegoen, Montsenyn (Herrialde Katalanak) izan zuen lesioa ahazteko asmotan. Orain, urteko ekitaldi nagusiari begira jarriko dira: Zegama-Aizkorrira hain zuzen ere.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Aritz Egea: “Ea segituan osatu eta berriro ere gerrarako jartzen ganen” 07/04/2016

    Orain bi aste ospatu zen Santa Cruz del Silen (Leon, Espainia), Alto Sileko lasterketa. Bertan izan genuen gure Ternua lagun den Aritz Egea urretxuarra. Lehen postuetan zihoala izandako erorketa baten ostean, sahietsean izandako kolpe baten ondorioz, agur esan behar izan zion azken garaipenari. Duela hilabete lehen lasterketa jokatu bazuen ere, esan daiteke proba honekin eman ziola hasiera 2016ko denboraldiari. Aurtengo denboraldirako dituen asmoez eta bere gustu pertsonalez hitz egingo digu hurrengo elkarrizketan.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Altitoy Ternua.2016. Irabazleen kronika 03/03/2016

    Bizitzan badira oharkabean pasatzen diren harremanak. Harreman grisak. Neutroak. Izan gabe ere izan zitezkeenak. Beste batzuk ordea, badira, gure begi ninien barreneraino sartzen direnak. Urteetan baino intentsitatean neurtzen direnak.Ricghter eskala propioa dutenak. Noiz, nola eta zergatik abisatu gabe agertzen direnak. Izan ere, nik neuk ez dut gogoratzen noiz, non eta nola deskubritu nuen Altitoya. Izan zitekeen Andoni ezagutzeko aukera izan nueneko garai hura. Igual, akaso…Ez dakit! Dakidan bakarra zera da; Urtero barrenean zirrara berezi bat sentitzen dudala Altitoyrako bidea hartzen dudanean.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Lizeaga eta Ega Limoneko (Italia) podiumetik gertu 25/10/2015

    2015eko mendiko lasterketen Munduko Kopa amaitzeko albiste ezin hobea izango zen, podiuma ikutu balute. Iragandako asteburuan ospatu zen, urteko azken proba. Egutegiari agur esango zion proba. Bertan erabakiko ziren aurtengo irabazleak, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Amaieran, Tadei Pivk italiarra eta Laura Orgué kataluniarrak poltsikoratu zituzten sariak. Baina, asteburuko izarren artean bi euskaldun azpimarratzeko moduan, gure bi Ternua lagunak: Jokin Lizeaga eta Aritz Egea.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Aritz Egea, Lantau Peaks-eko tifoiaren aurretik 08/10/2015

    Bai, irakurri berri dezuten bezala. Tifoi bat ere igaro zen Hong Kongetik (Txina) igandean, mendi lasterketako Munduko Kopako proba jokatu zen leku berean. Korrikalariak larri, eta arriskua ekiditen nahiko lan izan zuten. Munduko Kopako Sky modalitateko azken aurreko probak, emozio gutxi izan zuen bestela. Limone Sul Gardan (Italia) izango da 2015eko azken proba, Munduko Kopari amaiera emango diona.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Espektakulu bikaina Gorbeia Suzien–Ternua lasterketa 01/10/2015

    Aurtengo Gorbeia Suzien-Ternua lasterketa, gauza askorengatik gogoratua izango da. Eta denak, gauza onak izan dira. Hasteko, gizonezkoen kategorian, lehen hiru korrikalariak 33 segunduren tartearekin sartu ziren, eta emakumeetan berriz, 12 segundukoa izan zen tartea. Inoiz Gorbeia Suzieneko estuenak izan dira aurtengoak. Eta amaitzeko, bi podiumetan, bi euskaldun izan ditugu: Jokin Lizeaga eta Oihana Kortazar. Zer gehiago eska genezake?

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Zeanuri, Gorbeia Suzien – Ternua lasterketako izarren zain dago jada 24/09/2015

    Bizkaiko herri txikia zain dago jada, igandean goizeko 9:00tan irtengo diren 800 korrikalariei. Eta zer esanik ez, bidean aurkituko dituzten 200 bolondresak. Gorbeiako Parke naturalaren magalean dagoen herrian ospatuko da laugarren urtez, Gorbeia Suzieneko lasterketa. Aurtengoan, laguntzaile handi bat izango du alboan; TERNUA. Nahiz eta mendiko lasterketen denboraldiaren amaieran izan, inork ez du nahi izan, bertan egoteko aukera galdu.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    WOPEAK, bide partekatuak 16/09/2015

    Una dura enfermedad, un objetivo, un reto, un compromiso, una montaña, una lucha y un camino: WOPEAK. Mikel Rentería y Mentxu Mendieta dieron vida a la fundación WOP después de que su hijo fuera diagnosticado de una enfermedad poco común llamada adrenoleucodistrofia. En ese momento nació un camino hacia delante lleno de trabajo, de esfuerzo, compromiso y fuerza con el objetivo de destinar el beneficio de su actividad a la investigación de enfermedades neurodegenerativas.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Aritz Egea, garaipen bikoitzarekin asteburuan 09/09/2015

    Larunbatean ospatu zen Azkainen (Lapurdi) mendiko lasterketen Euskal Herriko Koparen laugarren proba puntuagarria. Parte hartu zutenen artean, aipatzekoa, 2014ko Euskal Kopako irabazle izan zen, eta Ternua lagun den Aritz Egearen presentzia. Azken garaipenerako faborito argia zen, eta etzuen hustik egin. Errekor eta guzti eraman zuen azken garaipena. Igandean, berriz, etxe ondoan jokatzen zen Usurbeko Igoera irabazi zuen.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Aritz Egea eta Jokin Lizeaga, astebukaerako protagonista nagusiak 27/08/2015

    Iragan berri dugun asteburua, ezin hobeto amaitu zen gure bi Ternua lagunentzat. Larunbatean, Aritz Egea urretxuarra izan bazen, sky modalitatean, Munduko Kopako proba batean podiumean sartu zena, igandean, Jokin Lizeagak, Katalunia aldean ospatu zuen maratoiko garaile izatea lortu zuen. Bi emaitza bikain, Euskal Selekzioko bi korrikalarientzat.

    Gehiago Irakurri
  • Eventos
    Imanol Aleson, Jaione Sasieta, Iokin Garai, Silvia Trigueros, Iker Zurutuza e Itziar Andueza, Ehunmilak 2015eko trilogiaren garaileak 16/07/2015

    Ehunmilak ultratrailaren seigarren edizioak ikuskizun bikaina eskaini zuen. Osagaiek jai borobila sortarazi zuten: 3 proba, 900 parte hartzaile, 1400 bolondres baino gehiago, Euskal Herriko ultratrail txapelketa, eguraldi ona eta lokatz gutxi.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Jokin Lizeaga berriro ere podiumean “Boca del infiernoKO” lasterketan 09/07/2015

    Gutxienekoa zen, baina hor gelditzen da. Bere azken lasterketa, Ultra Pirineuko maratoia, orain 10 hilabete ospatu eta gero, eta lesio baten ondorioz, munduko lasterketa onenean parte hartzerik izan ez eta gero, Ternuako lagun den Jokin Lizeagak, berriro ere, mendi lasterketa batean podiuma zapaltzeko aukera izan du.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Aritz Egea, nagusi bere herriko lasterketan 29/05/2015

    Larunbatean ospatu zen Urretxu-Zumarragan UZ Trail lasterketaren beste edizio bat. Bertan nagusi, Ternuako lagun den Aritz Egea izan zen. Aurreko astean Zegama-Aizkorrin erakutsi zuen, oso forma onean zela eta bera zen faborito nagusi azken garaipenerako. Irteera puntuan ziren Egeaz gain, Euskal Selekzioko kide den Iban Letamendi, Asier Aguado barakaldoarra edo Juanjo Igartzabal herritarra.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Jokin Lizeaga eta Aritz Egea, Zegama-Aizkorrirako bi aurpegiak 14/05/2015

    Aurtengo Zegama-Aizkorriko festa sartu zaigu azken astean. Urtero bezala, jende andana ikusiko dugu, Otzaurte, Aratz, Sain Spiritu eta Aizkorriko guneetan. Urteroko legez, euskal jarraitzaileak bertan izango ditugu gure korrikalariei txalo zaparradak eskeintzen. Hauen artean, Ternua lagun ditugun, Aritz Egea eta Jokin Lizeaga izango ditugu. Biak, asmo eta helburu ezberdinekin irtengo zaizkigu, baina biak ala biak, beste behin agerian utzi nahi dute, beraien kalitatea.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Jokin Lizeaga eta Aritz Egea, Zegama-Aizkorrirako bi aurpegiak 14/05/2015

    Aurtengo Zegama-Aizkorriko festa sartu zaigu azken astean. Urtero bezala, jende andana ikusiko dugu, Otzaurte, Aratz, Sain Spiritu eta Aizkorriko guneetan. Urteroko legez, euskal jarraitzaileak bertan izango ditugu gure korrikalariei txalo zaparradak eskeintzen. Hauen artean, Ternua lagun ditugun, Aritz Egea eta Jokin Lizeaga izango ditugu. Biak, asmo eta helburu ezberdinekin irtengo zaizkigu, baina biak ala biak, beste behin agerian utzi nahi dute, beraien kalitatea.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Aritz Egea, hirugarren Malagako 2015eko Espainako txapelketan 30/04/2015

    Igandean ospatu zen Alhaurin El Grande (Malaga, Andaluzia) herrian, 2015eko mendi lasterketen Espainiako Txapelketa. Gogotsu abiatu zen Ternuako frienda den Aritz Egea, Andaluziako lurretara larunbat goizean, Euskal Selekzioko taldekideekin batera. Azken boladan lortutako garaipenek, favorito argien artean jartzen zuten urretxuarra. Bezperan, polemika handia sortu zen Gaztela-Leon eta Asturiaseko selekzioak azken garaipenetik apartatu ostean. Nonbait, orduz kanpo aurkeztu zuten, hurrengo egunean lehian izango ziren korrikalarien zerrenda.

    Gehiago Irakurri
  • Friends
    Aritz Egea, jaun eta jabe Cabraleseko II. Trail de la Portuderan 16/04/2015

    Apirilaren 12a egun seinalatua zen, Ternuako frienda den Aritz Egearentzat, bere mendi lasterketetako egutegian. Egun horretan ospatuko zen, II. Trail de la Portudera lasterketa, asturiaseko Arenas de Cabrales herrian. Ruben Carvajal, lasterketako zuzendari teknikoak luzatutako gonbidapen batek, gauzatu zuen beste guztia. Urretxuarrak ez zuen hutsik egin nahi, aurreko urtean Euskal Selekzioko beste kidea den Jokin Lizeagak irabazi zuen lasterketan.

    Gehiago Irakurri
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.