Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Pribatutasun Politika

2013ko apirilaren 1ean eguneratua)

IZAERA PERTSONALEKO DATUEN TRATAMENDUA

IMPORT ARRASATE, S.A.ren kezka edo arduretako batzuk dira erabiltzen ditugun izaera pertsonaleko datuak eta izaera pertsonaleko datuen babesaren alorrean indarreko araudia zehatz-mehatz betetzea (besteak beste, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa eta 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, DBLO garatzen duen Araudia onesten duena).

Hori dela eta, pribatutasun-politika honen bitartez jakinarazi nahi diogu gure webguneko erabiltzaileari nolako datu-tratamendua egiten dugun IMPORT ARRASATE, S.A.n, eta horri esker, beharrezko informazio guztia jasoko du inprimaki bat betetzean edo posta elektroniko bat guri bidaltzean izaera pertsonaleko datuak eman nahi dizkigun erabakitzeko.

Kalitate-printzipioa

www.ternua.es webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie harremanetarako prestatutako posta elektronikoko helbideen bitartez edo gure webguneko sail desberdinetan dauden inprimakien bitartez interesatuak eskaintzen dizkigun izaera pertsonaleko datuak egokiak, garrantzitsuak eta nahikoak izango direla, horiek eskuratu nahi izateko ditugun helburu zehatz, argi eta legezkoei dagokienez eta helburu horien eremuari dagokionez.

Datu pertsonal hauek ez ditugu erabiliko datu horiek eskuratu nahi izateko ditugun helburuekin bateraezinak diren beste batzuetarako.

Jasotzen ditugun izaera pertsonaleko datuak zehatzak izango dira, eta eragindakoaren egungo egoerari egiatasunez erantzunez eguneratuko dira.

Gure webgunearen bitartez jasotzen ditugun izaera pertsonaleko datuak baliogabetzeari ekingo diogu ofizioz, horiek jaso edo erregistratu nahi izateko ditugun helburuei begira beharrezkoak edo garrantzitsuak izateari uzten diotenean.

Datuak baliogabetzen direnean, horiek erabiltzeari uzteko prozedura abiaraziko da. Baliogabetze horrek datuak blokeatzea ekarriko du, eta, horren arabera, datuak identifikatu eta erreserbatu egingo dira horien tratamendua eragozteko, Administrazio publiko, Epaile eta Epaitegien esku uzteko izan ezean, hain zuzen ere, horien tratamenduak eragin ahal izan dituen erantzukizunei erantzuteko, baina erantzukizun horien preskripzio-epearen barruan bakarrik. Epe hori igaro ondoren, datuak ezabatzeari ekingo diogu.

Informatzeko eta onartzeko betebeharra

www.ternua.es webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie, haremanetan jartzeko prestatutako inprimakien bitartez eta posta elektronikoko helbide desberdinen bitartez eskaintzen diren izaera pertsonaleko datuak gure fitxategietan gordeta geratuko direla, aldez aurretik Datuen Babeserako Espainiako Agentziari jakinarazita, eta erabiltzaileal baimena ematen du egoki den eran erabili daitezen (erabilitako inprimakiaren arabera), besteak beste, ondorengo helburu hauetarako:

  • bezeroarekin dugun kontratu-harremana egoki mantentzeko, hori garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, eta egiten duen eskaera edo erosketa eta eskatzen dituen gainerako zerbitzuak kudeatzeko eta bidaltzeko.
  • newsletterrak edo informazio-buletinak eta albisteak igortzeko eta eskaintzei, promozioei, beherapenei eta produktu berriei buruzko informazio komertziala bidaltzeko, hori guztia jantzigintzaren eta kirolaren sektoreekin loturik.
  • enpresak egiten dituen langile-hautapenerako prozesuetan parte hartu ahal izateko.
  • erabiltzaileek webgunearen bitartez egiten dituzten kontsultak, iradokizunak edo eskaerak kudeatzeko eta horiei erantzuteko.

Eskatzen ditugun datu pertsonal guzti-guztiak, izartxo batekin markatuta egon ala ez, nahitaezkoak dira, eta beraz, erabiltzaileak ez baditu eremu guztiak betetzen, ezingo diogu bere eskaerari erantzun.

Datu pertsonalak jasotzeko inprimaki bakoitzean dagokion lege-oharra edo informazio-klausula gehitu da, eta bertan, bildutako datu horiek eta izaera pertsonaleko datuen babesaren alorrean indarrean dagoen araudiak eskatutako gainerako alderdiak zer helburu zehatzetarako xedatuko diren adierazten da. Erabiltzaileak, bere eskaera bidali aurretik, nahitaez irakurri eta onartu beharko du informazio-klausula hori.

Era berean, erabiltzaileren batek www.ternua.es webguneko informazioa edo bestelako edukiren bat partekatu nahi badu, igorlearen datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa (izena eta posta elektronikoa) jakinarazteko obligazioa izango du eta partekatzen duen informazioa bidaltzeko besterik ez da izango. Bera da bidalketaren erantzule bakarra eta horrek ekar litzakeen ondoriotatik salbu izango da IMPORT ARRASATE, S.A.

Segurtasuna

DBLOaren 9. artikuluan eta DBLOAaren VIII. Tituluan xedatutakoarekin bat etorriz, IMPORT ARRASATE, S.A.k izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek baimenik gabe aldatu, galdu, erabili edo eskuratu daitezela eragozteko beharrezkoak diren teknika eta antolamendu arloko segurtasun-neurriak hartu ditu, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta pairatzen dituzten arriskuak kontuan izanik, arrisku horiek gizakion ekintzetatik etorri nahiz ingurune fisiko edo naturaletik etorri.

Alde horretatik, eta har ditzakegun beste segurtasun-neurri batzuen kaltetan izan gabe, inprimaki desberdinetan SSL protokoloa (Secure Sockets layer) duen ziurtagiri elektroniko bat gehitu dugu, eta horri esker, 128 biteko kode batzuen bidez enkriptatuta igortzen da informazioa.

Sekretu-betebeharra

DBLOaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabiltzaileen datu pertsonalak erabiltzen edo eskuratzen dituzten pertsona guztiek sekretu profesionala gordeko dute horien inguruan, eta horiek gordetzeko betebeharra izango dute. Betebehar horiek iraupen mugagabea edukiko dute.

Datuak lagatzea edo komunikatzea

Gure webguneko erabiltzaileek eskaintzen dizkiguten datu pertsonalak ez zaizkie inola ere hirugarrengoei jakinaraziko. Uneren batean horrelako datu-lagapen bat egitea beharrezkoa izango balitz, aldez aurretik erabiltzaileen onarpena eskatuko litzateke, Legeren batek horrela xedatzen duelako beharrezkoa ez den kasuetan izan ezik edo DBLOaren beraren 11.2 artikuluan aurreikusitako salbuespenekin bat etorriz beharrezkoa ez den kasuetan izan ezik.

Eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak

www.ternua.es webguneko erabiltzaileek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubideak erabil ditzakete, beren NANaren kopia batekin batera eskaera bat bidaliz honako helbide honetara:

IMPORT ARRASATE, S.A., Kataide Industrialdea, 25B, P.K. 20500 Arrasate (Gipuzkoa) - Espainia, edo bestela posta elektroniko bat bidaliz hona: lopd@ternua.com.

IMPORT ARRASATE, S.A.k eskaera guztiei erantzungo die izaera pertsonaleko datuen babesaren alorrean indarrean dagoen araudiak ezarrita dituen epe eta baldintzetan.

Adin txikikoek webgunea erabiltzea

Adin txikikoek onartua dute www.ternua.es webgunean sartzea, nahiz eta 18 urtetik gorakoek eta adin txikiko emantzipatuek bakarrik erosi ahal izango dituzten bertako artikuluak. Adin txikikoren batek informazioa eskatu nahi badigu edo datu pertsonalak ematen badizkigu, 14 urte baino gehiago baditu bakarrik egin ahal izango du bere kabuz. 14 urtetik beherakoen kasuan, guraso-agintea duenak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du, eta honek, haren izenean, baimena emango du enpresak haren datu pertsonalak erabil ditzan, eta horrenbestez, adin txikikoak beren ardurapean dituztenen erantzukizuna izango da beren ardurapeko adin txikikoen adinerako egokiak diren webgune honetako zerbitzu eta edukiak zein diren erabakitzea.

IMPORT ARRASATE, S.A.k ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen, baldin eta aipatutako adin hori duten adin txikikoek, betebehar hauek urratuz, beren datu pertsonalak ematen badizkigute.

Cookieak

Cookieak tamaina txikiko testu-fitxategiak dira, webgune jakin batzuetako orrialdeetan sartu edo bisitatzen dituen disko gogorrean edo ordenagailuaren memorian gordetzen direnak, eta horiei esker, erabiltzailearen lehentasunak ezagutu daitezke berriro konektatzen denean. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dute bertan jasota dagoen daturik irakurri, informazio pertsonala eskuratu edota beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri.

www.ternua.es webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie funtzionamendu egokia izateko beharrezkoa dela teknologia hau erabiltzea. Gure webgunean, hain zuzen ere, xede desberdinetarako erabiltzen diren cookieak daude:

  • - erregistratutako erabiltzaileak identifikatu eta ezagutzea, bai bezeroaren ID dutenak eta bai saioko ID dutenak ere web zerbitzarian.
  • - erosketa-prozesuan, erosketa-orgaren edukia ezagutzeko eta erabiltzaileek egiten dituzten erosketak egoki izapidetzeko, aldez aurretik eskatuak zituzten artikuluak berriro gehitu beharrik izan gabe.
  • - erosketa-organ gehitutako produktuei buruzko informazioa gordetzea, eta hala, erabiltzaileak ikusgai edukiko ditu etorkizunean egiten dituen konexioetan, erosketa-prozesua osatu gabe bere nabigatzailea itxi arren.
  • - webguneko kategoriei buruzko informazioa gordetzea, hartara orrialdeak azkarrago bistaratu ahal izateko;
  • - almacenar los elementos que el usuario tiene en la lista creada de productos comparados
  • - lehenetsitako moneta identifikatzea.
  • - erabiltzaileak hautatutako hizkuntza identifikatzea.
  • - dendako saio-hasieraren adierazle bat edukitzea.
  • - cache memoria desgaituta dagoen ala ez adieraztea, eta halaber, erabiltzaileari hori erabiltzea baimentzen zaion adieraztea.
  • - erabiltzaile gonbidatuei beren eskaerak editatzeko aukera ematea.
  • - bisitatutako azken kategoria eta bistaratutako produkturik berriena berreskuratzea.
  • - mezu bat jasoa izan den adieraztea.
  • - orain berriki erabiltzaileak zer inkestetan botoa eman duen eta horien edukia zein den identifikatzea.
  • - posta elektroniko bidez bere lagunei bidali dizkien produktuei buruzko informazioa.
  • - erabiltzaile batek cookieak erabiltzea baimentzen duen ala ez adieraztea.
  • - gurarien zerrendan gehitutako produktuak eta horien kopurua erabiltzaileak eskura ditzala erraztea eta gordetzea.
  • - erabiltzaileek, nahi baldin badute, webguneari buruzko informazioa sare sozialetan parteka dezatela onartzea.

Por último, se utilizan asimismo cookies introducidas por Google derivados del uso de la tecnología “Google Analytics” conforme a lo descrito en el siguiente apartado, lo cual nos permite conocer las preferencias de navegación de los usuarios en general (no de cada usuario) de forma que podamos modificar y actualizar nuestro sitio web para mejorarlo y dar un mejor servicio.

Webgune hau erabiltzeak esan nahi du onartu egiten direla cookieak erabiltzeko politika hauek eta baimena ematen dela horretarako, eta beraz, kontrako kasuan, www.ternua.es webgunea erabiltzeari utzi beharko zaio, lege-ohar honen “webgunearen erabilera-baldintzak” apartatuan deskribatutakoarekin bat etorriz.

Google Analytics

Web orri honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc.ek eskainitako web zerbitzu analitiko bat. Google, Inc. Delawareko konpainia bat da eta bulego nagusia 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuetan dago (“Google”). Google Analyticsek “cookieak” erabiltzen ditu, hots, zure ordenagailuan kokatutako testu-fitxategi batzuk, erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten aztertzen laguntzeko. Webgunearen erabileraren inguruan cookieak sortzen duen informazioa (baita IP helbidea ere) zuzenean igorriko da eta Googlek artxibatuko du Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek informazio hori gure kontura erabiliko du webgunearen erabilera-arrastoari jarraitzeko xedez, webguneko jarduera-txostenak bilduz eta webguneko jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturiko beste zerbitzu batzuk eskainiz. Googlek informazio hori hirugarrengoei igorri diezaieke legeriak hala eskatzen dionean, edo hirugarrengo horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean. Googlek ez du zure IP helbidea Googlek duen beste edozein daturekin lotuko.

Datuen edo informazioaren tratamendu horri uko egin diezaiokezu, zure nabigatzailean konfigurazio egokia hautatu eta cookieen erabilera ukatuz, baina nolanahi ere, jakin behar duzu horrela egiten baduzu, agian ezin zaitezkeela webgune honen erabateko funtzionaltasunaz baliatu. Webgune hau erabiltzen baduzu, onartu egiten duzu Googlek zuri buruz duen informazioaren tratamendua egin dezala, gorago aipatutako moduan eta xedeetarako.

Sare sozialei buruzko informazioa

Erabiltzaileei arren eskatzen diegu irakur ditzatela gure webguneko "Lege-oharrean" argitaratu ditugun sare sozialen erabilera-politikak.

© 2016 TERNUA. Eskubide guztiak daude erreserbatuta.