We protect
Babes-borondate argi batekin jaio ginen. Gure historiaren eta gure DNAren barne dago babes hori.
Eta pauso bakoitzak errespetuzko prozesu iraunkorrak betetzen dituzte lurrari eman diguna itzuli ahal izateko. Hori da gure konpromisoa, gure funtsa eta gure izateko arrazoia: lurra eta outdoor grina duten pertsona abenturazaleak babestea naturarekin harremana ezar dezaten. Berau babesten ari direla sentiaraztea, balearen sinboloa harro jantziz. Lurraren eta pertsonen arteko harremana eta begirunea irudikatzen duen sinboloa.
Whale Adoption Project
SALBA DITZAGUN BALEAK
GURE BALEAK
Marka lez dugun konpromisoaren barnean lantzen ditugun produktu motak zaintzeaz gain, Ternuan konpromiso aktiboa hartu dugu ingurumen arloan lan egiten duten elkarte eta kanpainekin. WDCS 1987an sortu zen Estatu Batuetan eta zetazeoak babesteko lanean jarrera oso aktiboa duen entitatea da. Baleen adopzio sinbolikoen programak antolatzen ditu. Ternuak 1994az geroztik 4 bale hartu ditu aitabitxi modura: Bat, Half Moon, Navaho eta Buckshot.
BAT
HEGOALDEKO UGALTZE ZONALDEETAN, PUERTO RICOKO KOSTALDETIK HURBIL, ETA IPARRALDEKO ELIKATZE ZONALDEETAN, MAINEKO GOLKOAN, EEBBETAN, ARGAZKIA ATERA ZAIEN YUBARTA BAKARRENETAKOA DA.
Bat izena du bere buztanaren erdialdea oso iluna delako eta saguzahar itxura (ingelesez, "Bat") duelako. Bere lehen kumea Jagger 1990 urtean jaio zen, haren bizkar-hegatsa ezpainak baitirudi, Mick Jagger rock izarraren antzekoak. Beste kume bat Claddagh deitzen da, Irlandako benetako maitasuna eta adiskidetasunaren sinboloa den eraztunaren omenez. 2008an bere bosgarren kumea begiztatu zuten. 2014an begiztatu zuten azken aldiz.
2015an begiztatu zuten azken aldiz.
NAVAHO
NAVAHO AR HELDUA DA ETA LEHENGO ARGAZKIA 1980AN STELLWAGENEKO BALE-SARDA BATEAN ATERA ZIOTEN, EEBBKO MASSACHUSETTSEKO KOSTALDEAREN HURBIL DAGOEN ITSAS-SANTUEGIAN.
Albo batean indiar diseinu baten antzekoak diren markak dituelako du izen hori. Navaho zaputza izan da eta bere agerpenak oso eskasak izan dira, nahiz eta urteetan argazkiak atera izan dizkioten. Yubarta famatua da nahiz eta zaputza izan. Belaontzi handi batean ondoan ilunabarrean argiaren kontra argazki bat atera zioten eta argazki hori hainbat aldizkaritan erabili izan da. WDC erakundeak (Whale and Dolphin Conservation Society) Turk eta Caicos irletan begiztatu zuen 2008an. 2014an begiztatu zuten azken aldiz.
2015an begiztatu zuten azken aldiz.
BUCKSHOT
BUCKSOHT EME ARRUNTAK BAINO HANDIAGOA DA ETA 1979AN ATERA ZIOTEN ARGAZI BAT LEHEN ALDIZ. BERE BUZTANEAN DITUEN MARKA BIRIBILAK DIRELA ETA DU IZEN HORI. MARKA HAUEK MASKOR ESKOPETA BATEN PERDIGOI FALTSUAK DIRA.
Zortzi kume ezagun izan ditu jada. Bere lehenengo kumea emea izan zen eta 1986an jaio zen baina ez zen berehala identifikatu ez baitziren bere buztanaren argazki onak lortu. Hainbat urte geroago, ikertzaileek, Ampersand izenez ezaguna zen animalia Buckshotek 1986an izan zuen kumea zela baieztatu zuten. 1989an bigarren kume bat izan zuen, bere amaren omenez Pellets (perdigoiak) izena duen arra. Hirugarren kumea 1991ean jaio zen Mudskipper izenarekin, 2001ean Quarternote eta 2003 eta 2006an beste bi.
Buckshot 2008an ikusi zuten Mudskipper, Quaternote, Ampersand eta bere zortzigarren kumearekin batera.
2015an begiztatu zuten azken aldiz.
HALF MOON
HALF MOON ES UN GRAN MACHO QUE FUE IDENTIFICADO POR PRIMERA VEZ EN 1978. HA SIDO ASÍ LLAMADO POR SU COLA, LA CUAL SE CURVA TANTO QUE PARECE UNA MEDIA LUNA.
Half Moon bere jauzi ikusgarriak direla eta da ezaguna. 1988a Massachussettseko Stellwageneko iparraldeko bale-sarda batean atera zioten argazkia, beste yubarta handi batekin jauzika.
Half Moon, ugaltze eta elikatze zonaldeetan argazkiak atera dioten bakarrenetarikoa da. Elikatzen denean, New Hampshireko kostaldean igarozen du denbora antza.
2015ean begiztatu zuten EEBBetan.
Hasi zaitez WDCekin elkarlanean eta adopta ezazu balea bat orain: