Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

JASANGARRITASUN-PROIEKTUAK

ARTILESHELL

ZER DA?

Proiektu honek proposatzen du hemengo baliabide bat, erabilera eskasa duena, baliatzea bero-ahalmen handiko isolatzaile natural gisa neguko jantzi teknikoetan.
 

ZEIN DA ARAZOA?

Milioi bat ardi latx dago Euskal Herrian. Inguru honetako sinbolo ez ezik, paisaiaren zaindari ere badira. Hala ere, haien ilea arazoa da: ez du erabilera komertzialik eta ezin da besterik gabe bota.
 

¿NOLA EGIN DUGU?

TERNUAk milaka urte dituen Euskal Herriko tradizio bat, ardi latxen ilea, eta material birziklatuen azken teknologia uztatu ditu ARTILE JKTen (FW 2020). Horri eta diseinu dotore eta funtzionalari esker, jaka hau oso produktu preziatua eta berezia izango da merkatuan, eta negurako isolamendu ona eta haizearen eta uraren aurkako babesa emango ditu. Errendimendu eta prestazio bikainak, eta ingurumenarekiko errespetua.

Ehuna

Hotzetik isolatzen duen eta gorputzeko beroari eusten dion ARTILESHELL betegarria ardi latxen ilez egina dago. Hau da, material erabat naturala, jasangarria eta biodegradagarria da.

Produktu sinple eta puru bezain sofistikatu eta teknologikoa.

 

- Hezetasuna gestionatzen eta kontrolatzen du.
- Transpirazioa xurgatu eta kanpoko hezetasunari aurre egiten dio. Horrenbestez, baldintza klimatiko txarretan, erosotasuna eta prestazio bikainak ematen ditu.
- Artileak hezetasuna azkar kanporatzen duenez, ez da usain txarrik eta bakteriorik agertuko.
- Termoerregulatzailea da: gorputzaren tenperaturari eusten dio.

Kanpoko ehun arin, leun eta erosoak ematen du elementuen aurkako babesa. Erabili ondoren birziklatutako poliesterrezkoa da, eta arto-azukrezko biomasaz fabrikatutako WINDSHELL mintz bat dauka –horrela, ez da hainbeste petrolio eta bestelako material erabiltzen–.

 

 - % 100 haize-babesgarria
- transpiragarria
- uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR)
- BLUESIGN® ziurtagiridun ehuna

PROIEKTUAREN EMAITZA

El resultado del proyecto es un tejido novedoso basado en un aislante natural de excelentes cualidades. Este aislante es utilizado en una prenda icono que lleva el nombre del proyecto y que estará disponible en tiendas en la colección Otoño-Invierno 2020-2021.

LAGUNTZAILEAK:

Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.