Nutcycle
JASANGARRITASUN-PROIEKTUAK

Nekazaritzako hondakinak berrerabiltzeko proiektu bat da, eta, gero, arropetan erabiltzeko, tindagai natural modura. Hala, tindagai artifizialak alde batera uzten dira.
Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen Sailarekin, Gipuzkoako sagardotegien elkartearekin eta Archromarekin batera aritu ginen lanean proiektu honetan.
Euskal marka bat izanik, Ternuak euskal kulturaren eragina jasotzen du. Hemen gastronomia oso garrantzitsua da, eta oso ohikoa da erabaki garrantzitsuak mahai baten inguruan hartzea. Sagardotegi batera, adibidez, 20.000 lagun joaten dira urtero. Bertan, intxaurrak dira postre tradizionala: 55.000 kilo ere kontsumitzen dira sagardotegi-garaian urtero.
Hondakin organikoak tindagai naturalak egiteko erabil daitezkeela jakin genuenean, gure jantzietarako tindagaiak ekoizteko sagardotegietako intxaur-oskolak erabil genitzakeela otu zitzaigun.
Trazabilitate osoa duten tindagai biosintetikoak, nekazaritzako hondakinetatik eta belar naturaletatik lortutakoak.
Archromarekin gure ekoizpena garbia da eta ingurumena errespetatzen du.
Ekonomia zirkularraren alde egiten du.
Hondakin naturaletatik ateratako lehengaiak erabiltzeak ez du eragin negatiborik tindagaien ekoizpenaren beste alderdietan.

Gure historian ekoitzi ditugun jantzirik jasangarrienak dira. Ehuna kotoi birziklatuaren (bizitza erabilgarriaren amaieran birziklatu diren produktuetatik eratorria) eta poliester birziklatuaren (PET botilen hondakinetatik eratorria) arteko nahasketa bat da.
Produktua tindatzeko, jan ezin diren nekazaritzako hondakinak erabili dira (intxaur-oskolak). Horretarako, Archromarekin eta Gipuzkoako sagardotegien elkartearekin aritu gara elkarlanean. Intxaur-oskolak dira sagardotegiek denboraldi bakoitzean sortzen duten hondakin bakarra. 4 sagardotegitako intxaur-oskolak bildu ditugu eta, txikitu ondoren, Archromaren Bartzelonako instalazioetara bidali ditugu. Bertan, gure produktuetan erabil dezakegun koloratzailea ekoitzi dute. Ondoren, Portugalen gauzatzen da ehuna eta kirol-jertsean ekoitzi eta tindatzeko prozesua.

“Tindagai sintetikoen prestazio berberak”
Nuria Estape
Archromaren sustapeneko zuzendaria
“Ikusten ari garenez, gizartearen kontzientziazioa eta ingurumenarekiko ardura direla eta, ekimen hauek harrera positiboa izaten ari dira”
Jose Ignacio Asensio
Ingurumeneko eta uretako lanen ordezkaria
“Horrelako ekintzekin pertsonak kontzientziatzen ditugu ongi birziklatzearen inguruan, eta guztientzako onurak lortzen ditugu”
Ibon Aburuza
Aburuza sagardotegia