Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Innovación

HUMANS RESCUING
THE SEA

seacycle
JASANGARRITASUN-PROIEKTUAK SEACYCLE
ZER DA?

Seacycle Ternua etxeak AZTI-TECNALIA, Eusko Jaurlaritza (IHOBE) eta EKO-REC erakundeekin elkarlanean sustatzen duen proiektu bat da. Proiektuaren helburua ozeanoak garbitzen laguntzea da, eta, horretarako, euskal kostaldeko hondakin plastikoak bildu, eta jantzi teknikoak egiteko ehun teknologiko bihurtzen dira.

ZEIN DA ARAZOA?

Ozeanoa plastikoz gainezka dago. Itsas zaborra mundu osoko uretan pilatzen ari da, eta mehatxu handia da florarentzat, faunarentzat eta gizakiarentzat. Hondakin plastikoek itsas espezieak ito, malformazioak eragin eta hil egiten dituzte. Kate trofikoan sartzen diren mikroplastiko bihurtzen dira, eta pertsonen osasunari kalte egin diezaiokete.

NOLA EGITEN DUGU?

Proiektu honetarako egokitu ditugun hiru arrantza-ontzik euskal kostaldean bildu dituzten hondakin plastikoak aprobetxatzen ditugu (botilak eta mota guztietako hondakin plastikoak). Itsaso zabalean bildutako plastikoak Andoaingo Eko-REC enpresara eramaten dira, eta, bertan, poliester-zuntz bihurtzen dira. Plastikoa bahetu, birrindu, garbitu eta edukiontzi horiko beste plastiko batekin nahasten da, eta utzikin birziklatu bihurtzen da, hortik, poliester-haria ateratzeko. Hari birziklatua lortu ondoren, ehun birziklatua sortzen da. Kalitate handiko ehun berritzailea da, eta, horrekin, Ternua etxeak diseinu bereziko bere jantzi jasangarri eta guztiz teknikoak diseinatu, prestatu eta fabrikatzen ditu.

colección REDCYCLE
PLASTIFISHAREN KOSTERA

SEACYCLE proiektuaren barruan, «Plastifisharen kostera» izeneko sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekimena dago martxan. MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren proiektu bat da, eta helburu du Oiartzun ibaiaren arroko plastikoak eta mikroplastikoak garbitzea. EOCAk (European Outdoor Conservation Association) hautatu zuen finantzatzeko, eta Ternua etxearen laguntza du. Proiektua Gipuzkoako sei ibai-arro nagusietako (Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba) udalerrietan garatuko da. Ibaian gorako itsas zaborren problematika azpimarratuz gauzatuko da, itsas ingurunean dagoen zaborraren % 80 lehorreko jardueretatik baitator. Ekimenean, halaber, ingurumen-hezkuntzako proposamenak dituzten arroko hainbat eragilek parte hartuko dute. Aurreikusitako jarduerak 2019ko urritik 2020ko ekainera bitartean egingo dira. Ibai-ibilgu eta ahoetan 35 zabor-garbiketa baino gehiago egingo dira, 1.000 kilo zabor kentzeko. Ekimen honen bidez, 2.000 pertsona inplikatu nahi dira, eta, horretarako, beren ingurunea zaintzen duten Lehen Hezkuntzako 12 ikastetxeri aitortza egingo zaie, DBHko 8 ikastetxetan sortutako 100 tokiko proiektu egingo dira, helduentzako 12 prestakuntza-tailer eta 6 sentsibilizazio-hitzaldi ibaien eta itsasoaren erabiltzaileekin.

Jaizkibel-Uliako Plastifish arrantzaldia": ozeanoa garbitzeko proiektua

EMAITZA

Azken emaitza itsasoko plastikoaren (% 30) eta edukiontzi horiko plastikoaren (% 70) nahasketa batekin egindako jantziak dira. Gure Climvibe eta Spirit Outdoors eskalada-bildumetan sartu ditugu jantziok.

colección REDCYCLE
< Proiektu gehiago ikusi
Search engine powered by ElasticSuite Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.