Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

EKONOMIA ZIRKULAR PROIEKTUA

WEARCYCLE

¿ZER DA?

Gure ingurua kutsatu gabe eskuragai dauden baliabideak aprobetxatzeaz arduratzen den proiektua, Gureak eta Belda Llorens enpresekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin eta Ihobe - Eusko Jaurlaritza - Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera eginda, baztertutako maindireak hautatuz, birziklatuz eta hari tekniko bihurtuz, ondoren gure jantziak ehundu ahal izateko.

¿ZEIN DA ARAZOA?

Gure garbitegiek ehunezko milaka tona hondakin eramaten dituzte zabortegietara urtero, bezeroen zehaztapenak betetzeko apurtuegi edo hondatuegi dauden arropetatik ateratzen direnak. Baztertutako jantziak kotoizkoak dira nagusiki, eta hori birziklatzeko aukera handia duen material baliotsua da. Hala ere, gaur egun ez zaio probetxua ateratzen. Hondakin horiek gure planeta kutsatzen dute eta lehengai naturalak ustiatzen dituzten baliabide berrien ekoizpena bultzatzen dute.

¿NOLA EGITEN DUGU?

Gureak eta Belda Llorens enpresekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin eta Ihobe - Eusko Jaurlaritza - Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) elkartuta egoteak kontsumo osteko ehun-hondakinen arazo handiari konponbidea emateko indarra ematen digu. Hala, Gureak enpresaren garbitegietako ehun-hondakin batzuk aukeratzen ditugu hondakin horiek jantzi berri bihurtzeko. Hautatutako maindireak BELDA LLORENS fabrikara bidaltzen dira; bertan, birziklapen mekaniko baten bidez txikitu egiten dira eta, gero, zuntz bihurtzen dira. Lortutako zuntz gordina berriro iruten da hariletan, beste arropa batzuen ekoizpenean berrerabiltzeko. Horrela, birziklatutako kotoi horretatik eta kotoi organikotik abiatuta, arropa jasangarriak eta iraunkorrak sortzen ditugu Ternua enpresan.

EMAITZA

Ekonomia zirkularra sustatzen duen proiektu berezi eta ekoberritzailean oinarrituta sortutako bilduma. Baztertutako maindiretatik sortzen diren jantziak eta osagarriak, bilduma paregabea, originala eta ingurumenarekiko arduratsua egiteko. Aurrerapen jasangarriaren aldeko apustua, suntsitu gabe aurrera egitearen aldeko apustua, gure ingurua kutsatu gabe eskuragai dauden baliabideak aprobetxatzearen aldeko apustua; ehun-hondakinei bigarren bizitza eta planetari beste aukera bat emanez.

WEARCYCLE ARROPA

Babesean eta jasangarritasunean oinarritutako filosofiari jarraikiz, gure izaera jasangarriaren eta Ternuak gizartea kontzientziatu nahiaren isla dira arropok, denon artean lur hobea lortu dezagun. Lur berri bat.

Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.