Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

ZER DA?

Hushe haraneko (Pakistan) emakumeak ahalduntzeko proiektu bat da, Baltistan Fundazioarekin elkarlanean egina. Proiektu horren helburua, haraneko emakumeek lan-aukerak sustatzeko kooperatiba bat sortzea da, autonomia ekonomikoa eskuratu eta beren etorkizuna hobetu ahal izan dezaten.

colección REDCYCLE
RINGCHAN ETA ALBERTO IÑURRATEGI

Alberto Iñurrategiren eta Ternuaren bat-egitearen garrantzia agerian geratu da, beste behin ere, Ringchan proiektuari esker. Ternuak, Albertori gailurretara laguntzeaz gainera, gure lagunaren proiektuak ere bultzatzen ditu. Albertok 2001. urtean sortu zuen Baltistan Fundazioa bere anaia Felix Iñurrategiren lagunekin eta senitartekoekin batera, anaiaren omenez, han hasi baitzituzten elkarrekin egin zituzten zortzimilako askotarako igoerak. Alberto Iñurrategik urteak daramatza Hushe haraneko biztanleen egoera hobetzeko ahaleginean, eta, orain, Ternuak bat egin du fundazioarekin, elkarlanean aritzeko Ringchan proiektuan.

colección REDCYCLE
ZEIN DA EGOERA HUSHE HARANEAN?

Hushe harana Baltistan eskualdean dago (Pakistan), 3.000 metro inguruko garaieran, munduko gailurrik garaienetako batzuez inguratuta (K2, Broad Peak, Gasherbrum I eta II…). Haranera iristea ez da erraza, neguak izugarri gogorrak dira (tenperaturak –15 °C eta –20 °C-rainokoak izan daitezke), hango biztanleen azpiegiturak pobreak dira eta aldizka baino ez zaie iristen argindarra. Gainera, haraneko arazorik larrienetako bat garbitasunik eta higienerik eza da, gaixotasun asko eragiten baititu. Horregatik, fundazioak prebentzio- eta informazio-lantegiak eskaintzen ditu eta osasun-baliabideak ematen ditu hango biztanleriaren bizimodua hobetzeko.

Haraneko emakume heldu gehienak analfabetoak dira, haien bizitza etxeko lanetara mugatzen da eta ez dute parte hartzen taldeko erabakietan. Horrez gainera, kulturari eta erlijioari dagozkion arrazoiak direla eta, oztopo asko izaten dituzte oinarrizko zenbait eskubide lortzeko, hala nola hezkuntza, osasuna eta mugitzeko edo aukeratzeko askatasuna.

colección REDCYCLE
NOLA EGITEN DUGU?

Baltistan Fundazioa 2001. urtetik ari da lanean Hushe haranean. Proiektu honetan, Ternuak eta fundazioak beren indarrak batu dituzte, emakumeei kooperatiba bat sortzen laguntzeko artilezko txanoak egin ditzaten eta, hala, diru-sarrera propioak izan ditzaten eta haraneko emakumeen ahalduntzea susta dadin.

Emakumeak duela 10 urtetik ari dira joskintzako ikastaroak egiten, non, teknikari buruzko ezagutzak ez ezik, giza eskubideei eta autoestimuari buruzko ezagutzak ere ematen baitzaizkie. Helburua da emakume horiengan ekintzailetzarako grina piztea eta emakumeak berak izatea beren aldaketaren protagonista. Zuen laguntzari esker, etorkizun hobea ehundu ahal izango dute.

colección REDCYCLE
Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.