Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Innovación

BERRIKUNTZA-PROIEKTUA
aldamin jacket

Whatsnext
BERRIKUNTZA-PROIEKTUA 
ALDAMIN JACKET
Helburua

Etorkizun hoberako bidea adierazten duten proiektuen bitartez berritzea ardatz duen gure filosofia jarraituz, Gorbeia Suzien proiektuak erronka berri eta zirraragarria eskeintzen digu: probaren antolamendu-taldearekin bat 2018ko udaberri-uda bilduma berriaren parte den janzki berri bat garatzea. Balio anitzekoa, funtzionala, arina eta espazio gutxi hartzen duen janzkia da oso, hainbat mendi-jardueratan erabiltzeko aproposa.

Emaitza

Balio anitzeko jaka erosoa eta arina, urteko edozein garaietan erabiltzeko aproposa eta errendimendu mailarik altuena lortzeko diseinatua. Horretarako, Polartec ehun ezberdinak erabili dira jakaren zonalde bakoitzean. Jaka hibrido hau Pertex Quantum birziklaturiko ehun haize-babesgarri eta transpiragarriz eta bularraldean isolamendu lez 60 gr-ko Polartec Alpha ehunez eginda dago. Bigarren ehun honek haizearekiko iragazkortasun handia du, beroaren eta izerdiren transpiragarritasuna ahalbidetuz eta gorputzak eroso egoteko behar duen tenperatura mantenduz.

Resultado Resultado
ERABILTZAILEEN EBALUAZIOETAN OINARRITUTAKO HOBEKUNTZAK
Resultado Resultado
JASOTAKO BATEZ BESTEKO PUNTUAZIOA: 4,37/5

· ESKUENTZAKO BI POLTSIKOETAN KREMAILERAK JARRI DIRA; ORAIN, BEREIZITA DAUDE.
· PATROIAREN ZABALERA ERREPASATU EGIN DA.
· JANTZIA LABURTU EGIN DA.
· AZPILDURAREN DOIKUNTZA ERREPASATU EGIN DA.

Resultado Resultado
BERRIKUNTZAKO PROIEKTUAREN EMAITZA JANTZI HIBRIDO OSO ARIN ETA TRINKOA DA:

1. Pertex Quantum, Pôlartec Alpha eta Polartec Power Grid.
2. Arina, haize-kontrakoa, transpiragarria.
3. DWR PFC free.
4. Erabilitako ehun guztiak birziklatuak dira.
5. Ekoizpenean PET plastikoz egindako 30 botila erabili dira.
6. Bluesign ehun egiaztatuak.
7. Pisua (L neurria): 270 gramo.

Una tierra nueva
GORBEIA SUZIEN PROIEKTUA

Ternuarentzat garrantzitsuena den publikoa batzen saiatzean datza: erabiltzaileak, beraiekin eta beraiek abiapuntu hartuta hobetuko bait ditugu gure produktuak. Horrela, proiektuaren partaide guztiei, jaka berriaren prototipoa zuen lasterketaren ongietorri packa emateaz gain, lasterketaren ostean borondatezko inkesta egin zitzaien, produktuaren ze alderdi gustatzen zitzaien eta ze alderdi hobe zitezkeen jakiteko. Bakarrik ibiliz arinago helduko garen arren, batera ibiliz urrunago helduko garelako.

< Berrikuntzara itzuli
© 2016 TERNUA. Eskubide guztiak daude erreserbatuta.