Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Cradle to cradle

Craddle Jacket

Cradle
Cradle to Cradle gauza zaharren bizi berria.

Gauzak berritzeko, ideiak berritu behar dira. Ternuak betidanik eutsi dio bere jardueraren ingurumen-inpaktua murrizteko konpromisoari. Horretarako, bi bide hartu zituen: lehengaien kontsumoa gutxitzea eta berrerabiltzea.

Hala, ikuspegia aldatu genuen: zergatik itxaron behar da prozesua amaitu arte lehengaiak aprobetxatzeko? Ez al da hobe lehenago esku-hartzea, eta, horrela, materialak bizi-zikloaren amaierara birziklatze-aukera guztiak agortuta dituztela iristea? Ikuspegia berria zen, baiki, eta askoz ere zabalagoa.

Cradle to cradle filosofia da irrika horrentzako erantzuna.

Zertan datza? Oso erraza da. Gauzen gainean hasieratik pentsatzea. Arazoen erroari aurre egitea, hiru kontzeptu hauek kontuan hartuta: murriztu, berrerabili eta birziklatu. Ondorioz, ehunaren sorreran bertan presente gaude, baita lehenago ere; alegia, ideian, diseinuan eta produktuen garapenean.

Horrenbestez, ikuspegi horren arabera ekoiztutako arropak birziklatze-prozesu zirkular baten barnean daude: zaborretarako produktuetatik ateratako material birziklatuz eginda daude. Eta, aldi berean, birziklagarriak dira. Hala, materialok hirugarren bizitza bermatua dute. Baita laugarrena ere. Eta behar diren guztiak.

Cradle to Cradle
Craddle Emakumea
Cradle to Cradle EROSI >
Craddle Gizona
Cradle to Cradle EROSI >
ISPO award
Craddle Jacket, ISPO Award Gold Winner 2017 saria

Aitortza da bermerik onena, baita babes handia ere. Ternuaren Craddle Jacket kanpoaldeko geruzako produktu onena izendatu dute, 2017ko ISPO sarietako Outdoor kategorian.

Epaimahaia hamahiru herrialdetako 45 kidez osatuta zegoen, eta jantziaren diseinu berritzailea, funtzionaltasuna eta, noski, ingurumen-jasangarritasuna hartu ditu kontuan. Hala, berrikuntza jasangarriaren alde hartu genuen konpromisoak bultzada pozgarri bat jaso du, eta horrek aurrerantzean urrats irmoagoz jarduteko indarra eman digu.

Craddle Jacket gizonezkoentzat nahiz emakumezkoentzat dago eskuragarri, eta kanpoaldean Eco Storm teknologia eta Thermashell Eco Pearl betegarria (200 g) ditu. Ondorioz, berotasun, isolamendu eta babes handia eskaintzen du elementuen kontra. (W/R: 20.000 mm/24 h – MVP: 20.000 g/m2/24 h).

Gainera, PFCrik gabeko uraren kontrako tratamendua du –iragazgaitza da– eta babesa eskaintzen du haizearen kontra, baita berotasun erabatekoa giro hotz zein hezeetan. Spirit Outdoors sortako jaka teknikoa da.

Cradle
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.