Erosketa gida
OROKORRA
Ondoren ageri diren baldintzak IMPORT ARRASATE, S.L. enpresak (aurrerantzean, TERNUA) prestatu ditu www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webguneko erabiltzaileei helarazteko, modu iraunkorrean, erraz eta doan, gure webgunearen bitartez egindako produktu-salmenta arautzen duten baldintzei buruzko informazio argia, ulergarria, zalantzarik gabekoa eta egiazkoa. Erosteko baldintza hauek erabiltzaile guztien eskura egongo dira "Baldintzak" atalean, nahi dutenean kontsultatu eta inprimatu ahal izateko.
Gure webgunean erosketak egin ahal izateko, erabiltzaileak erosteko baldintza orokor hauek irakurri eta berariaz onartu beharko ditu horretarako dagoen laukia markatuz izena emateko momentuan edo erosketa gonbidatu gisa egiteko momentuan. Hala, ezingo da erosketa-prozesua osatu eta ezingo da eskaerarik egin baldintzak onartu gabe.
SALTZAILEAREN DATUAK
Erabiltzaileei jakinarazten zaie www.ternua.es webgunean egindako salmenta-eskaintzen erantzulea honako hau dela:
- Izen soziala: IMPORT ARRASATE, S.L.
- IFZ: B20212775
- Helbidea: Kataide industrialdea, 25B
- 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943 71 20 34
- Helbide elektronikoa: infor@ternuagroup.com
IMPORT ARRASATE, SL Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 1230. liburukian, 150. folioan, SS-4588 orrian, 1. inskripzioan.
NORK EROS DEZAKE?
www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunearen bitartez eskainitako produktuak pertsona fisikoei zuzenduta daude. Horrenbestez, enpresek ezingo dute bertan erosi, pertsona juridikoak nahiz enpresa-jarduerak burutzen dituzten bestelako erakundeak izan (esaterako, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta antzekoak), profesionalak eta banakako enpresaburuak barne.
Laburbilduz, 18 urtetik gorako pertsona fisikoek edo adin horretatik beherakoek bakarrik egin ahalko dituzte erosketak www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunean, baldin eta Kode Zibilak ezarritako betekizunen arabera emantzipatuta badaude. Horren arabera, erabiltzaileak adierazten du 18 urtetik gorakoa edo adingabe emantzipatua dela eta, beraz, kontratatzeko behar den lege-gaitasuna duela eta gure webgunean erosketak bere izenean burutu ditzakeela. Adingabe batek artikuluren bat erosi nahiko balu, bere gurasoek edo legezko ordezkariek egin beharko lukete edo, gutxienez, horretarako baimena eman beharko liokete. TERNUAk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko adingabeek paragrafo honetan ezarritako xedapenak errespetatu gabe egiten dituzten erosketengatik.
NOLA EROSI?
Erosteko bi modu daude, erregistratutako erabiltzaile modura eta gonbidatu modura. Lehenengo kasuan, erabiltzaileak inprimaki bat bete beharko du bere datuekin eta, horri esker, datuak aldatu eta eguneratu ahalko ditu. Horrez gain, erosketak kudeatu, bidalketen jarraipena burutu eta eskaintza eta promozio bereziei onura atera ahalko die.
Erregistratzeko prozesua bukatu aurretik, erosteko baldintza orokor hauek onartu beharko ditu. Hala egiten ez badu, ez da prozesua osatuko eta ondorioz, ezingo da erregistratutako erabiltzaile bilakatu eta ezingo du abantailez gozatu. Erregistroa amaituta, erabiltzailea nahi duenean sartu ahalko da gune pribatuan bere erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz.
Bestalde, gonbidatuak ez du erregistratzeko beharra izango baina beharrezkoak diren datu pertsonalak eman beharko ditu bidalketa burutzeko eta, kasuaren arabera, fakturazioa izapidetzeko, edozein kasutan ere erosteko baldintza orokor hauek onartu beharko dituelarik.
Bi kasuetan, erosketa-prozesua oso erraza da. Izan ere, erabiltzaileak nahi duen/dituen produktua(k) aukeratu, artikulu kopurua adierazi eta erosketa-orgatxoan gehitu besterik ez du egin behar. Produktu bakoitza hautatzean, produktuari buruzko informazio xehatua bistaratuko da:
- produktuaren ezaugarriak
- eskuragarri dauden koloreak
- prestazio teknikoak, izatekotan
- neurrien gida
- prezioa, BEZa barne hartuta baina bidalketa-gastuak kanpo utzita, iragarkian bestelakorik adierazi ezean edo erosketaren guztirako zenbatekoaren arabera.
Bezeroak promozio-kode bat edo online bono bat badu, horien harira aplika daitezkeen baldintzez eta deskontuez gozatzeko, momentu horretan adierazi beharko du.
Erosketa amaitzeko, bezeroak erosketa-orgatxora jo beharko du, bertan hautatutako artikulu guztiak eta bidalketa-gastuak berrikusi eta eskaera onartu. Aldez aurretik erregistratutako erabiltzailea izanez gero, erabiltzaile-izena (helbide elektronikoa) eta pasahitza erabiliz identifikatu beharko da.
Eskaria berrikusi eta bezeroa identifikatu ostean, erosketa ordaindu beharko da, kreditu- edo zordunketa-txartelarekin (VISA eta MASTERCARD) edo Paypal bidez. Hautatutako ordainketa-modutik eratorritako edozein gastu eroslearen kontura izango da beti.
Ordainbide bezala Paypal erabiliz egiten diren ordainketa guztiak , Paypal-eko pribatutasun politikari lotuta egongo dira, hurrengoko estekan kontsulta daiteke: https://www.paypal.com/es/webapps/mpp/ua/privacy-full?locale.x=es_ES.
Kreditu- edo zordunketa-txartelarekin egindako ordainketa guztiak finantza-erakundearen ordainketa-pasabide seguruaren bitartez burutzen dira, txartelen datuak enkriptatzen dituena. Ordainketa-sistema seguruagoa izan dadin, TERNUAK LA CAIXA-ren ordainketa segururako sistemak erabiltzen ditu. Ildo beretik, ordainketaren isilpeko datuak zuzenean eta enkriptatuta (SSL) helarazten zaizkio kasu bakoitzari dagokion finantza-erakundeari.
Ordainketa-pasabidea baliatuz ordaindutakoan, sistema harremanetan jarriko da txartela igorri duen bankuarekin eta eragiketa baimentzeko eskatuko dio, autentifikazio-kode pertsonal batekin. Keditu-txartela igorri duen bankuak autentifikazio-kodea onartzen badu bakarrik burutuko da eragiketa. Bestela, transakzioa atzera botako da.
"Ordainketa Segurua" sistemaren neurri gehigarri gisa eta Interneten iruzurra ekiditeko xedearekin, TERNUAk eskubidea izango du bezeroak emandako datu pertsonalak egiaztatzeko eta egokitzat jotzen dituen neurriak ezartzeko (eskaera ezeztatzea barne hartuta), erositako ondasunak eskaeran adierazitako datuen arabera entregatzea posible izan dadin.
Ordainketa baieztatu ondoren, salerosketa-kontratua ezarriko da erabiltzailearen eta TERNUAren artean, erosteko baldintza orokor hauekin. Erosketak gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz soilik egin ahalko dira, baina, hizkuntza edozein izanda ere, esparru geografikoa "eskaintzen esparru geografikoa" izena daraman 6. atalean adierazitakoa izango da.
Erosketa-prozesua amaitu ondoren, erosketa berretsiko da "Eskaeraren berrespena" dioen mezu elektroniko baten bidez, erosleari bidaliko zaiona eta honako datuak bilduko dituena: eskaera-zenbakia, artikulu kopurua, artikulu bakoitzaren deskribapena eta ezaugarriak, neurriak, prezioa, zergak eta bidalketa-gastuak, eta baita entrega-epea ere, baldintza orokor hauen 8. atalean adierazitakoaren arabera.
Mezu hori jasotzen ez bada, baliteke sarean momentuko komunikazio-arazoren bat egotea edo adierazitako helbide elektronikoa gaizki idatzita egotea. Kasu bietan, gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, shop-online@ternuagroup.com helbide elektronikora idatzita.
Zalantzarik izanez gero, erabiltzaileak mezu elektroniko bat bidal diezaguke shop-online@ternua.com helbide elektronikora.
"NIRE KONTUAREN" KUDEAKETA
"Nire kontua" atalean, erabiltzaileak espazio oso bat izango du bere datu pertsonalak erregistratu, aldatu edo zuzentzeko eta hala, datuok eguneratuta mantentzeko; helbideen liburuxka bat bidalketetarako, fakturaziorako edo kasuaren arabera interesa daitezkeen beste mota bateko helbideak kudeatzeko; egindako eskaera guztien zerrenda eta ordainagiriak; desiren zerrendak (erabiltzaileak erosi ez duen arren, interesgarria iruditu litzaiokeen artikulu bati buruzko informazioa); informazio-aldizkariaren harpidetza egitea eta bajan ematea; opari-txartela, erabiltzaileak baldin badauka; eta azkenik, erabiltzaile-profila kudeatzen laguntzen duten beste aukera batzuk.
ESKAINTZEN ESPARRU GEOGRAFIKOA
Espainia eta zehazki Penintsula eta Balear Uharteak bakarrik sartuko dira www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunean ageri den produktuen eskaintzaren esparru geografikoan.
Adierazitako toki horietatik kanpo bizi den norbaitek produkturen bat erosi nahi badu, TERNUArekin harremanetan jarri beharko da, infor@ternua.com helbide elektronikora idatziz.
ARTIKULUEN ESKURAGARRITASUNA
www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunean eskaintzen diren artikuluak izakinen mugen mende egongo dira. TERNUAk bezeroak erositako produktua saldu ezin badu, eskuragarri ez dagoelako edo stock faltan dagoelako, eskuragarritasunik ezaren berri emango diogu erosketa bukatu aurretik, produktuaren fitxan bertan. Edonola ere, posta elektroniko bidez jakinaraziko diogu erosteko eskaera jasotzen dugunean eta ordaindutako zenbatekoa itzuliko diogu.
PRODUKTUA BIDALTZEA ETA EPEAK
Erabiltzaileek www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunean erositako produktuak mezularitza-enpresa baten bidez bidaliko dira eta beti entregatuko dira erabiltzaileak adierazitako helbidean. TERNUAk ez du erantzukizunik bere gain hartuko produktuak entregatzeko orduan izandako atzerapen edo arazoengatik, erosleak bidalketarako helbidea emateko orduan egindako akatsen edo helbidea osorik eman ez izanaren ondorio direnean.
Produktuak mezularitza-enpresaren ordutegien arabera entregatuko dira eta beraz, entrega egin beharreko momentuen erabiltzailea adierazitako helbidean ez badago, mezularitza-enpresarekin harremanetan jarri beharko da entrega berriaren eguna eta ordua adosteko. Banaketa egiten den momentuan erabiltzailea adierazitako helbidean ez egotearen ondorioz atzerapenik suertatuz gero, ez da TERNUAren ardura izango. Horregatik, horrelako arazoak saihesteko, eskaera jasotzeko egon daitezkeen helbidea ematea gomendatzen diegu erabiltzaileei, eta baita telefono mugikorraren zenbakia ematea ere, mezularia haiekin harremanetan jarri ahal izateko eta hala entrega ahalik eta azkarren burutu dadin.
Eskaerak bidaltzeko epeak desberdinak izango dira helmugaren arabera eta erosketa burutzen den orduaren arabera. Eskaera 12:00ak baino lehen egiten bada, 17:00etatik aurrera aterako da gure biltegietatik eta hurrengo egunean jaso ahalko da. Eskaera 12:00etatik aurrera burutzen bada, berriz, hurrengo egunean aterako da gure biltegietatik eta horren ondorengo egunean jasoko da.
Edozein kasutan ere, eskaerak gehienez ere hiru eguneko epean jasoko dira, Balear Uharteen kasuan izan ezik, kasu horretan gehieneko epea lau-bost egunetakoa izango baita.Edozein kasutan ere, eskaerak gehienez ere hiru eguneko epean jasoko dira, Balear Uharteen kasuan izan ezik, kasu horretan gehieneko epea lau-bost egunetakoa izango baita.Edozein kasutan ere, eskaerak gehienez ere hiru eguneko epean jasoko dira, Balear Uharteen kasuan izan ezik, kasu horretan gehieneko epea lau-bost egunetakoa izango baita.
Salbuespen gisa, erositako produktuak sustapen berezietan entregatzea (adibidez, Black Friday, Cyber Monday, Salmenta Pribatuak, etab.) entrega-epe luzeagoak izan ditzakete.
Epeak kalkulatzeko, egun baliodunak hartuko dira kontuan. Horrenbestez, ez dira kontatuko asteburuak eta estatu mailako jaiegunak, ezta tokiko jaiegunak eta TERNUAren instalazioak itxita egoten diren egunak ere. Jaiegun horiek www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webguneanagertuko dira.
Eskaera edozein momentutan entregatu ahalko da, goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte, astelehenetik ostiralera (jaiegunak salbu), eta derrigorrez sinatu beharko da jasotze-agiria edo entregaren albarana.
Erabiltzaileak bidalketaren jarraipena errazago egin ahal izateko, erabiltzaileak bidalketaren egoera kontsultatu ahalko du www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunean, eskaera-zenbakia adierazita.
Segurtasun arrazoiak direla eta, TERNUAk ez du eskaerarik bidaliko posta-kutxetara, eta ez du inongo eskaerarik onartuko eskaeraren hartzailea eta bere helbidea identifikatu ezin badira.
TERNUA artikuluen gaineko erantzukizuna erabiltzailearena izatera pasatuko da eskaera entregatzen den momentuan.
Erabiltzaileak www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunean erositako artikulua jasotzez duenean, erosi zuen artikuluarekin bat datorrela, egoera onean dagoela eta bidean kalterik jasan ez duela egiaztatu beharko du.
Jasotako produktua erabiltzaileak eskatutakoarekin bat ez badator, TERNUAri jakinarazi behako dio erosteko baldintza orokor hauetan adierazitako bideak erabiliz (ikus hurrengo paragrafoa). Erabiltzaileak akats baten ondorioz jasotako produktua batuko da eta benetan eskatutakoa bidaliko zaio. Erabiltzaileak ez du horregatik ezer ordaindu beharko.
Bezeroak horrelako arazoren bat antzematen badu edo artikuluan akatsen bat aurkitzen badu, horren berri eman beharko dio TERNUAri ahalik eta azkarren, returns@ternuagroup.com helbide elektronikora idatziz. Eskaerarekin batera jaso duen itzulketaren albaranean ageri den zenbakia eta itzuli nahi duen/dituen artikulua(k) adierazi beharko ditu mezuan.
Behin jasota, TERNUAk mezu elektroniko bat bidaliko dio bezeroari, gorabehera konpontzeko eta artikulua nola bueltatu behar den jakinarazteko. Gure garraio-enpresak jasoko du artikulua eta era berean, mezu elektroniko bat bidaliko dio bezeroari, artikulua noiz batuko den jakin dezan.
Erabiltzaileak ordaindu beharko ditu adierazitako modu eta epean gorabeheraren berri eman ez izanagatik sortutako gastuak.
Era berean, bezeroak eskaera bidali zaioneko jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egunetan eskaera jaso ez badu, horren berri eman beharko dio TERNUAri. shop-online@ternua.com helbide elektronikora idatzi beharko du horretarako.
TERNUAk itzulketa jasotzen duenean, erosteko baldintza orokor hauen 12. klausulan itzulketetarako ezarritakoaren arabera kudeatuko da.
PREZIOAK, ZERGAK ETA GASTUAK
Prezioak eurotan soilik adieraziko dira. Erabiltzaileak ordaindu beharreko amaierako zenbatekoa produktu bakoitzaren fitxan agertuko da eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) barne hartuko du beti, momentu bakoitzean indarrean dagoen tasarekin. Zerga horretaz gain, kasuan kasu aplikatu beharreko gainerako zergak ere barne hartuko ditu amaierako zenbatekoak.
Momentu honetan ez da bidalketarik egiten Kanariar Uharteetara, Ceutara, Melillara eta Andorrara. Eremu horietako batean bizi den erabiltzaileren batek gure artikuluetako bat erosi nahi badu, TERNUArekin harremanetan jarri beharko da,shop-online@ternuagroup.com helbide elektronikora mezua bidalita.
Espainiako Erresumaren barnean ─Kanarietan eta Ceutako eta Melillako Hiri Autonomoetan salbu─ entregatzeko erosi diren produktuak doan bidaliko dira, hau da, erabiltzailearentzako kostu gehigarririk gabe
Hala badagokio, Espainiako Erresumatik kanpo eta/edo Kanarietan eta Ceuta eta Melillako Hiri Autonomoetan kokatutako helbideetara egin behar diren bidalketen kasuan aplikatu beharreko bidalketa-gastuak erosketa egin aurretik adieraziko zaizkio erabiltzaileari.
TERNUAk eskubidea izango du webgune honetan eskainitako produktuak edozein momentutan eta aurretik jakinarazi gabe aldatzeko, eta baita salmenta-prezioak, bidalketa-gastuak eta bestelako baldintza eta eskaintzak aldatzekoa ere.
DESKONTU-KODEAK
Promozio-kodeak promozio bakoitzerako argitaratzen diren baldintzen arabera erabili ahalko dira eta deskontu bakar bati aplikatuko zaizkio produktu bakar bat erosten denean edo eskaera bat egiten denean, promozio-kodean adierazitako epean.
Promozio-kodeak www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunean soilik erabili ahalko dira.
BERMEAK
Webgune honen bidez eskainitako produktuak legez ezarritako bermeen mende daude eta beraz, gure gain hartuko dugu haiek entregatu osteko bi urteetan zehar gertatutako ez-betetzeen gaineko erantzukizuna.
Zentzu horretan eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 116. artikuluan xedatutakoaren arabera, produktuek kontratua betetzen dutela ulertuko da ondoren adierazitako baldintza guztiak betetzen dituztenean, kasu jakin batzuetan egoerak baldintzaren bat betetzea ahalbidetzen ez duenean izan ezik:
- a) Webgunean emandako deskribapenarekin bat datozenean eta bertan adierazitako ezaugarriak dituztenean.
- b) Mota bereko produktuei orokorrean egotzitako erabileretarako aproposak direnean.
- c) Bezeroak eskatutako edozein erabilera berezitarako aproposak direnean, baldin eta bezeroak egoera horren berri eman badigu kontratua gauzatzeko momentuan, eta guk produktua erabilera horretarako aproposa dela onartu badugu.
- d) Produktuek bezeroak modu funtsatuan espero ditzakeen kalitatea eta prestazioak eskaintzen dituztenean, mota bereko produktu batek eskaintzen dituenen parekoak izanik, produktuaren izaera eta guk egindako produktuen ezaugarri jakin batzuen inguruan egindako adierazpen publikoak kontuan hartuta.
Hori guztia oinarri hartuta, produkturen bat eskainitakoarekin eta erosteko baldintza hauekin bat ez badator, bezeroak horren berri eman beharko dio TERNUAri, shop-online@ternuagroup.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo posta arrunt bidez, honako helbide honetara: IMPORT ARRASATE, SL, Kataide industrialdea, 25B, PK: 20500 Arrasate (Gipuzkoa).
Atzera egiteko eta produktuak itzultzeko eskubidea
Kontratu batean atzera egiteko eskubidea kontsumitzaileek eta erabiltzaileek kontratua indargabetzeko duten ahalmena da. Hala, horren berri ematen zaio beste alderdi kontratatzaileari, eskubide hori baliatzeko ezarritako epearen barruan, erabakia justifikatzeko beharrik gabe eta inolako zigorrik jaso gabe. Laburbilduz, eskaera justifikaziorik eman gabe itzultzeko aukera da.
Erabiltzaileak 14 egun naturaleko epea izango du, eskaera jasotzen duenetik zenbatzen hasita, atzera egiteko eskubidea baliatzeko, hau da, erositako produktua itzultzeko. Horretarako, entregaren albaranean ageri den data hartuko da epe horren hasiera-data modura.
1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 103. artikuluan ezarritakoaren arabera, atzera egiteko eskubidea ez da aplikagarria izango, gure jarduera-esparruari dagokionez, honako kasu hauetan:
- a. Kontsumitzaile eta erabiltzailearen espezifikazioen arabera egindako ondasunen edo argi eta garbi pertsonalizatutako ondasunen banaketa.
- b. Azkar hondatzen edo iraungitzen diren ondasunen banaketa.
- c. Osasuna edo higienea babestearekin lotutako arrazoiak direla eta, itzultzeko modukoak ez diren ondasun zigilatuen banaketa, entregatu ostean zigilu hori kendu zaienean.
Atzera egiteko eskubidea baliatzeak ez dio inongo gasturik ekarriko erabiltzaileari, artikulua itzultzeko gastuak barne, TERNUAk bere gain hartuko baititu.
Zortzigarren klausulan azaldutakoari jarraituz, atzera egiteko eskubidea baliatzeko eta artikulua itzultzeko, bezeroak mezu elektronikoa bidali beharko du returns@ternuagroup.com helbidera, eskaerarekin batera jasotako itzultze-albaranaren zenbakia eta itzuli nahi duen/dituen artikulua(k) adieraziz.
Behin jasota, TERNUAk mezu elektroniko bat bidaliko dio bezeroari, gorabehera konpontzeko eta artikulua nola bueltatu behar den jakinarazteko. Gure garraio-enpresak jasoko du artikulua eta era berean, mezu elektroniko bat bidaliko dio bezeroari, artikulua noiz batuko den jakin dezan.
Produktu akastunak itzultzea
Produktua kontratuarekin bat ez badator edo akatsak edo gabeziak baditu, erabiltzaileak produktua konpondu edo ordezkatzeko eskatu ahal izango du, salbu eta bi aukera horietako bat objektiboki ezinezkoa edo neurriz kanpokoa bada. Erabiltzaileari doan konpondu eta ordezkatuko zaio produktua, baita bidalketa-gastuak eta, hala badagokio, eskulanarekin eta xede horretarako beharrezko materialekin lotutako kostu guztiak ere.
Produkturen bat kontratuarekin bat ez badator eta/edo akatsak edo gabeziak baditu, erabiltzaileak TERNUARI jakinarazi ahal izango dio shop-online@ternuagroup.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Bertan, eskaerarekin batera jaso duen itzulketa-albaranaren zenbakia adierazi beharko du, baita itzuli nahi duen produktua eta hura konpontzea edo ordezkatzea nahi duen ere.
Jakinarazpen horri erantzuteko, TERNUAK mezu elektroniko bat bidaliko dio erabiltzaileari, gertakaria konpontzeko eta artikulua nola itzuli behar duen eta gure garraio-enpresak hura nola jasoko duen adierazteko; era berean, hark mezu elektroniko bat bidaliko dio erabiltzaileari, produktua zein egunetan jasoko duen jakinarazteko.
TERNUAK itzulketa jaso bezain laster, arretaz aztertuko du itzulitako artikulua. Gehienez ere hamar egun balioduneko epean, hura konpondu edo ordezkatuko duen ala ez (eskatu denaren arabera) jakinaraziko dio erabiltzaileari mezu elektroniko baten bitartez eta, erantzuna baiezkoa bada, lehenbailehen gauzatu beharko da eragiketa.
Produktua konpontzea edo ordezkatzea ezinezkoa bada, erabiltzaileak kontratua ebazteko edo prezioa jaisteko eskubidea izango du.
Aldaketak eta itzulketak
Atzera egiteko eskubidea eta aurreko a) eta b) letretan aurreikusitako produktu akastunen erregimena alde batera utzita, eskaera formalizatu ondoren, ez da onartuko eskaera bertan behera uztea edo aldatzea, ezta erabiltzaileak aldatzeko edo itzultzeko egindako eskaera oro ere.
TXARTEL BIDEZKO ORDAINKETA
1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 112. artikuluan xedatutakoaren arabera, erosketa baten zenbatekoa iruzurrezko moduan edo behar ez bezala zordundu bada ordainketa-txartelaren zenbakia erabiliz, txartelaren titularra den kontsumitzaile eta erabiltzaileak zordunketa berehala ezeztatzeko eskatu ahalko du. Horrelako kasuetan, TERNUAren kontuetan eta txartelaren titularra den kontsumitzaile eta erabiltzailearenetan burutu beharreko zordunketen eta itzulketen oharrak ahalik eta lasterren gauzatuko dira.
Hala ere, txartelaren titularra den kontsumitzaile eta erabiltzaileak erosketa benetan egin izan balu eta dirua itzultzeko eskaera erosketa atzera botatzeko edo kontratua ezeztatzeko eskubidea baliatu izanaren ondorioz egin izan ez balitz, txartelaren titularra den kontsumitzaile eta erabiltzaileak ezeztatze horren ondorioz eragindako kalte eta galerak ordaindu beharko dizkio TERNUAri.
SEGURTASUNA
TERNUAk merkatuan dauden segurtasun neurririk zorrotzenak ezarri ditu. Ordainketa-prozesua SSL (Secure Sockets Layer) protokoloa erabiltzen duen zerbitzari seguru batean egiten da eta beraz, informazioa 128 biteko gakoekin enkriptatuta bidaltzen da. Hartara, informazioa erabiltzailearen ordenagailuak eta www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webguneak bakarrik ulertu ahalko dute eta hirugarren batzuek irakurri edo manipulatzea ekidingo da.
Produktuak kreditu-txartel bidez ordaintzean, erabiltzailea ordainketa-pasabidearen bidez konektatuko da bere finantza-erakundearekin eta, horrela, ez TERNUAk ez eta hirugarrenek ezingo dituzte datu horiek atzitu.
Era berean, Paypal bidezko ordainketa onartzen denean eta erabiltzailea Paypalen webgunera daramanean, Paypalen zerbitzari seguru batekin konektatzen da, SSL protokoloa (Secure Sockets Layer) erabiltzen duena. Horrela, enkriptatuta bidaltzen da informazioa. PayPal bidezko ordainketen segurtasunari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, bere webgunea bisitatzea gomendatzen dizugu, honako helbide honetan: https://www.paypal.es/es.
KEXAK, IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK
www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunearen erabiltzaileek iradokizunak, kexak eta erreklamazioak bidali ahalko dizkigute webgunetik bertatik, shop-online@ternuagroup.com helbide elektronikora mezua bidaliz edo posta arrunt bidez, helbide honetara: TERNUA, Kataide industrialdea, 25B, PK: 20500 Arrasate (Gipuzkoa).
LEGEZKO OHARRA, PRIBATUTASUN POLITIKA ETA DATUEN BABESA
TERNUAk erabiltzaileei jakinarazten die erosteko baldintza orokor hauek onartzean webgunearen orrialde bakoitzaren azpiko aldean ageri den legezko oharrean eta pribatutasun politikan adierazitako baldintzak ere onartzen direla.
Horren kalterik gabe, erabiltzaileari jakinarazten zaio TERNUAK erosketa formalizatzean ematen diren datu pertsonalak erabiliko dituela, tratamendu horren arduradun gisa. Datuen tratamendu horren bidez, erabiltzailearekin ezartzen den kontratu-harremana mantendu, garatu, bete eta kontrolatuko da, egin den eskaera edo erosketa edo eskatutako zerbitzuak kudeatzeko eta bidaltzeko eta, behar bezala ezarritako sistema bidezko adostasuna badago, ehungintzarekin eta kirolaren sektorearekin lotutako albisteei, eskaintzei, promozioei, deskontuei eta produktu berriei buruzko merkataritza-informazioa bidaliko da posta elektroniko bidez edo komunikazio elektronikoko beste bitarteko batzuen bidez (sms, mms, fax eta abar). Erabiltzaileak eta erakundeak sinatutako kontratua gauzatzeak eta, hala badagokio, erabiltzailearen adostasunak legitimatzen du datuen tratamendu hori.
Erabiltzailearekin finkatutako kontratu-harremanak irauten duen bitartean mantenduko dira erabiliko diren datu pertsonalak, edo erabiltzaileak tratamendu horretarako adostasuna ezeztatzen ez duen bitartean edo tratamendua ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, baita TERNUAK erantzun beharreko lege-betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denbora osagarrian ere.
Legeak (zerga-administrazioek, justizia-administrazioak edo beste administrazio publiko batzuek) hala aginduta TERNUA behartuta dagoen kasuez gain, ez zaizkie erabiltzailearen datuak hirugarren erakunde batzuei emango. Era berean, ez da aurreikusten datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea.
Horrez gain, erabiltzaileak kontratazio-prozesuan beste pertsona batzuen datuak ematen baditu, datu horiek (izena eta helbide elektronikoa) komunikatzeko hirugarren horren baimen zehatza duela adierazi beharko du.
Erabiltzaileak 18 urte baino gehiago dituela edo adingabe emantzipatua dela adierazten du, baita kontratatzeko behar besteko lege-ahalmena duela eta gure webgunearen bitartez bere kabuz erosketak egin ditzakeela ere eta, horrenbestez, bere datu pertsonalen tratamendurako baimena emateko behar besteko ahalmena duela. Adingaberen batek produktu edo zerbitzuren bat erosi nahi badu, bere gurasoekin edo legezko ordezkariekin egin beharko du, edo, gutxienez, horien baimena izan beharko du. TERNUAK ez du inolako erantzukizunik izango adingabeek paragrafo honetako eskakizunak bete gabe erosketak egiten badituzte.
Datuak babesteko araudi aplikagarriak bere datu pertsonalei buruzko zenbait eskubide ematen dizkio erabiltzaileari (bere datuetara sartzeko eskubidea, bere datuak ezeztatzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea, bere datuen tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea, bere datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea eta bere datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea). Erabiltzaileak eskubide horiek baliatu ahal izango ditu TERNUAREN aurrean eta, horretarako, eskaera idatzia bidali beharko du Baldintza Orokor hauetako 2. Klausulan adierazten den posta-helbidera edo shop-online@ternuagroup.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita.
URL helbide elektroniko honetan kontsultatu ahal izango duzu datuak babesteari buruzko informazio osagarria eta xehatua: https://www.ternua.com/es/eu/pribatutasun-politika/.
Cookie-en erabilera
Webgune jakin batzuetako orrialdeetara sartzen den ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordetzen diren tamaina txikiko testu-fitxategiak dira cookie-ak, eta erabiltzailea berriro konektatzen denean bere lehentasunak ezagutzea ahalbidetzen dute. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookie-ek ezin dituzte bertan gordetako datuak irakurri, ezta informazio pertsonala atzitu edo bestelako hornitzaileek sortutako cookie-ak irakurri ere.
"Cookie-en politika" atalean deskribatutako cookie politikak aplikatuko dira.
Erosteko baldintza orokorren aldaketa
Legeetan edo atxikitako establezimenduekin ditugun hitzarmenetan aldaketak egon litezke eta, horren ondorioz, baliteke erosteko baldintza orokor hauek aldatu behar izatea. Horregatik, TERNUAk erosteko baldintza orokor hauen informazioa eta edukia edozein momentutan aldatzeko eskubidea izango du. Hori dela eta, gure webgunean sartzen diren bakoitzean eta, edozein kasutan ere, erosketa bat egin nahi duten bakoitzean, indarrean dauden erosteko baldintza orokorrak irakurtzeko gomendatzen diegu erabiltzaileei, libreki erabaki ahal izateko webgunea erabiltzen edo erosketa burutzen jarraitu nahi duten ala ez.
Nolanahi ere, erosketa bakoitza gauzatzeko momentuan indarrean dauden erosteko baldintza orokorrak aplikatuko dira.
Aplikatu beharreko legeria
www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunearen bitartez garatutako jarduera indarrean dagoen eta aplikatu behar den legeria espainiarraren mende dago, honako hauen mende, besteak beste: abenduaren 13ko 5/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa; abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onesten duena; uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa; Kode Zibila; eta azkenik, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileentzako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateratua onesten duena.
Forua eta auziak ebaztea
www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webguneko bezeroen eta TERNUAren artean arazo edo gatazkaren bat suertatuz gero, horiek ebazteko eskumena duten Epaitegi eta Auzitegien esku utziko da, Espainiako auzibide-araudiak xedatutakoaren arabera.
Era berean, jakinarazten dizugu Zuzenbideak aukera ematen dizula Europar Batasuneko linean dauden auziak ebazteko plataformara jotzeko, esteka honen bidez: http://ec.europa.eu/consumers/odr/.
ERANSKINA
ATZERA EGITEKO DOKUMENTUAREN EREDUA
IMPORT ARRASATE, S.L.-ri zuzendua
Dokumentu honen bitartez jakinarazten dizuet www.ternua.es webgunearen bitartez gauzatutako eta ondoren adierazitako salerosketa-kontratuan atzera egiteko nire eskubidea baliatu nahi dudala:
Eroslearen izena: |
|
---|---|
Helbide elektronikoa: |
|
Telefonoa: |
|
Helbidea: |
|
Eskaera-zenbakia |
|
Produktuaren/produktuen erreferentzia: |
|
Erosketa-data: |
|
Entrega-data: |