Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Craftmanship

FABRIKATZAILEAK
GARA

Gure jantziek gure eskakizunak eta gure erabiltzaileenak betetzen dituztela bermatzen dugu fabrikazio prozesuan parte hartuz, bai gure fabrikan bai markaren lagun direnek produktua aztertuz.

Fabrikatzea makinak abian jartzea baino gehiago da gure aburuz. Fabrikatzea inplikazioa, erantzukizuna, parte hartzea... Fabrikatzeak, egiten dugunarekiko eta azken erabiltzailearen esperientziarekiko dugun grina erakusten du, eta, hori dela eta, prozesuaren hasieratik, jantzia edo osagarriaren eta beren diseinuaren ideiarekin hasten da unetik, fabrikazio unera heltzen gara, prozesu guztia kontrolatuz. Urrats bakoitzak gure filosofia bete eta egun batean asmatu zen janzkia janzki aproposa dela bermatuz.

nuestros inicios

Kalitate handiko eta zerbitzu anitzeko janzkiak diseinatu, pertsonalizatu eta sortzen ditugu. Ternuan barne tailer bat dago. Era guztietako prototipoak, laginak, serie produkzio txikiak eta saldu osteko arreta egiten dira bertan.

Gure instalazioetan baditugu honako hauek:

PROCESO PLUMA RECICLADA
Hedatze Prozesua

Hedatze sistema baten bidez prestatzen dugu ehuna gero ebakitzeko.

PROCESO DE CORTE
Ebaki automatikoa

Ebaki automatikoa ahalbidetzen duen optimizazioa eta doitasunari esker, ezaugarri tekniko handiko janzkiak lortzen ditugu. Metodo honek eskuz nekez lor daitekeen zehaztasuna lortzen du.

PROCESO PLUMA RECICLADA
PROGRAMAZIO ATALA ETA BRODATU BUKATZEA

Brodatuen garapenerako programazio postuak ditugu, baita azken belaunaldiko makinak brodatu horiek egiteko ere.

Sección de Apliques/ personalización
EZARKINEN ATALA/ PERTSONALIZAZIOA

Pertsonalizaziorako atalean dagoen makineria lerro batek transfer serigrafikoak eta kalitate eta formato ezberdineko ezarkinak jartzea ahalbidetzen du.

PROCESO PLANCHADO
AKABERA ETA LISAKETA ATALA

Gure akabera eta lisaketa atalean janzkiari behar den amaierako akabera eman ahal dioten beharrezko ekipamenduak ditugu.

PROCESO DE CORTE
JANTZIGINTZA TAILERRA

Guk geroago bildumaren zati izango diren jantzi guztien prototipoak fabrikatzen ditugu, janzkien alderdi tekniko guztiak zehatz-mehatz aztertuz, baita ekoizpen txikiak eta saldu ostean gure bezeroei ematen diegun arreta ere. Gure tailerrean gure produktuak izan ahal dituzten behar guztiak asetzeko gai den makineria mota guztiak ditugu.

Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.