Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Historia

Historia

Gure izaerak eta egiteko erak gure bidea adierazten dute, egunero, etenik gabe aurrera eginez, mundu hobea sortzen laguntzen duten aldaketa horien parte aktibo izanik.

historia ballena
INSPIRAZIOA

Euskal bale-arrantzaleen gainditze izaera eta arima abenturazalea inspirazio lez hartuta jaio ginen. Duela bostehun urte historiaren orrialde polit bat idatzi zuten pertsona ausartak ziren, adoretsuak, beste kulturekiko begirunea erakusten zutenak. Baleazaleek erakutsitako adore, esfortzu eta norbere burua gainditzeko grinari esker izan zituzten esperientziak ardatz izanik, ingurumenarekiko begirunea, abentura, mendia, natura eta elkartasunari buruz mintzatzen den marka sortu genuen. Lurrari berak eman diguna itzultzea, natura eta pertsonak babestuz, bere funtsezko atalik suntsitu gabe: hori da gure bidea, gaur eta beti.

albertoyfelix posa
1994

Ternua jaio zen, naturarekin konektatu nahi duten eta arima abenturazalea eta outdoor grina duten pertsonak janzten dituen marka. Lau bale adoptatu genituen WDC elkartearen bidez. Gure lagun diren Alberto eta Felix Iñurrategi Ternuarekin jantzi genituen lehen aldiz eta 14 mendi altuenak alpetar estiloan eta lagundutako oxigenorik gabeko eskalatzeko abenturan laguntzea adostu genuen (Felix GIIan 2000ean hil zen istripu batean).

Oiarzabal posa
1999

Juanito Oiarzabal eta Ternua: 14 zortzimilakoak igo zituen Espainiako lehen mendizalea (eta munduko seigarrena).

Premio ISPO
2002

2002 ISPO AWARD saria “Safe Sail System” sistemari esker. 
Alberto Iñurrategi eta Ternua: munduko 14 mendi garaienak igo zituen mendizalerik gazteena.

non gogoa han zangoa
2003-04

"Non gogoa, Han zangoa" (euskal esamoldea).

Patxi Usobiaga y Ternua
2005

Patxi Usobiaga eta Ternua: Kirol Eskaladako Munduko Kopa hiru aldiz irabazi zuen.

imagen comodin
2006-07

Geure ehunak garatzen hasi ginen. Nazioarteko merkatuan gure presentzia indartu genuen. Kotoi organikoa erabiltzen hasi ginen kotoi arrunta erabili beharrean.

Kazuya Hiraide
2009

“Piolet d’Or” saria, Kazuya Hiraide eta Kei Taniguchi.
Chus Lago eta Ternua: Hego polora iritsi ginen. 
*Gure janzki guztiak kotoi organikoz egiten dira. 
**Gure ur-aldarazte akaberetan PFOA/PFOS-ak desagerrarazteko pausoak ematen hasi ginen.

Neokdun
2013

Gure luma guztiak Neokdun®FP 700 birziklatua izatera pasa zen.

Terranova
2015

ISPO Award Gold Winner 2016 saria, Terranova eta South River.
* PFOA/PFOS-ak erabat kendu genituen gure produktuetatik.

imagen comodin
2016

PFC-a kendu dugu gure produktuen %80tik. Neokdun® luma birziklatu hidrofugoa erabiltzen dugu, PFC gabeko DWR tratamenduarekin, Nikwax®-ekin lankidetzan.

imagen comodin
2017

SPIRIT Outdoors bilduma berria. Gaur biharko lana egiten dugulako, aurrera begira, beti aurrera. Pausoz pauso berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen etorkizunerantz, gure lehen mailako prestazio teknikoak eta diseinu esklusiboa duten erabilera anitzeko produktuak eskaintzen jarraitu ahal izateko, aldi berean iraunkorrak eta ingurumenarekin begirunetsuak direnak. Berrikuntza hori beti dago gure filosofiaren eta markaren ardatz nagusien zerbitzura. WHAT’S NEXT / COMMITMENT. 
* Gure helburua: PFC-ak (fluorokarbonoak) gure produktuetatik erabat desagerraraztea eta Bluesign, 100% algodoi organikoa edo ehun birziklatuak erabiltzen dituzten produktuen ehunekoa areagotzea.

Search engine powered by ElasticSuite Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.