Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Lege oharra

(2017ko martxoaren 1ean eguneratua)

Lege-informazioa

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak xedatzen du informazioaren gizarteko zerbitzuen emaile guztiek derrigorrez eduki beharko dituztela zerbitzuaren hartzaileei zein organo eskudunei atal honetan adierazitako informazio jakina baliabide elektronikoen bidez, edozein unetan, erraz, zuzenean eta doan kontsultatzea ahalbidetzeko beharrezko baliabideak.

www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunearen titularraren datuak:

  • Titularra: IMPORT ARRASATE SA
  • IFK: A20212775
  • Helbidea: Kataide industrialdea 25B
  • 20500 Arrasate (Gipuzkoa) – Espainia
  • Telefonoa: 943 71 20 34
  • Helbide elektronikoa: infor@ternua.com

Erregistroko izen-emate datuak: IMPORT ARRASATE SA Gipuzkoako Merkataritzako Erregistroan izena emanda dago: 958. Liburukia, 21. Folioa, SS-11106 Orria, 1. Inskripzioa.

Webgunearen erabilera-baldintzak:

www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunea erabiltzean, ulertutzat emango da erabiltzaileak irakurri, ulertu eta bere osotasunean eta baldintzarik gabe onartu dituela legezko ohar hau, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika eta webgune honetan ageri diren gainerako abisu edo jarraibideak. Halaber, webgune hau behar bezala eta legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak.

Erabiltzailea ados ez balego, ezingo du erabili www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunea.

IMPORT ARRASATE SA enpresak eskubidea izango du edozein momentutan webgune honetako, erabilera-baldintza hauetako, pribatutasun-politikako eta gainerako legezko oharretako edukiak, informazioak eta baldintzak aldatzeko. Horrelako aldaketarik gertatuko balitz, erabiltzaileei jakinaraziko diegu webgunearen bitartez edo, hala eskatzen duten erabiltzaileei, posta elektroniko bidez, webgunea erabiltzen jarraitu nahi duten erabaki dezaten.

Gerta liteke www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunean hirugarrenen webgune edo web-orrietarako estekak egotea, baina webgune honek ez du inolako erantzukizunik onartzen esteka horiei dagokienez ez baitu horien gaineko inolako kontrolik. Horregatik, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartuko beharko da webgune horiek eskaintzen dituzten edukietara eta erabilera-baldintzetara.

Egile-eskubideak eta jabetza intelektualeko eskubideak

Erabiltzaileak aitortu eta onartu egiten du webgune honetan ageri edo sartu diren marka, izen komertzial edo ikur adierazgarri, eduki, jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak eta/edo bestelako elementuak IMPORT ARRASATE SA enpresaren eta/edo hirugarrenen jabetza esklusibokoak direla eta haiei dagokiela horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa.

Webgunera sartzeak ez dakar inolaz ere eskubide horiei uko egitea, eskubide horien eskualdatzea, lizentziatzea edo lagatze erabatekoa edo partziala, kontrakoa berariaz adierazi ez bada.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera, webgune honetako erabiltzaileek debekatuta izango dute webgune honetako informazioa eta edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste modu batean erabiltzea, erabat edo partzialki, IMPORT ARRASATE SA enpresaren aurretiko eta idatzizko baimenik izan ezean.

IMPORT ARRASATE SA enpresa da webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuen, menuen, HTML kodeen, testuen, marken, logotipoen, kolore-konbinazioen, botoien, irudien, grafikoen eta webguneko beste edozein edukiren titularra, bai eta edukien egituraren, hautaketaren, antolaketaren eta aurkezpenaren titularra ere edo, edozein kasutan ere, elementu horiek erabiltzeko dagokion baimena dauka.

Webgune honetako edukiak ezingo dira erreproduzitu, erabat edo partzialki, ez eta igorri edo erregistratu ere informazioa berreskuratzeko sistemak erabiliz, inolako modutan eta inolako bide erabiliz, aipatu Erakundearen aurretiko eta idatzizko baimena izan ezean.

Beraz, erabiltzaileak onartu egiten du webgune hau, bere edukiak eta zerbitzuak modu zuzen eta aproposean erabiltzeko obligazioa, bai eta Legearen, moralaren, jardunbide eta ohitura egokien, ordena publikoaren, fede onaren eta erabilera-baldintza orokor hauen arabera, betiere zorrozki errespetatuz IMPORT ARRASATE SA enpresari dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak.

Erabiltzaileari berariaz debekatzen zaio webgunea erabiltzea legez kontrako, debekatutako edo hirugarrenen kalterako helburuetarako, edota IMPORT ARRASATE SA enpresaren marka, irudia edo izen ona kalte lezakeen edozein modutan.

Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu aplikagarriak diren baldintza hauen arabera onartutako obligazioak ez betetzearen ondorioz IMPORT ARRASATE SA enpresak sufri litzakeen orotariko kalte eta galerak. IMPORT ARRASATE SA enpresak eskubidea izango du bere eskubideak babesteko dagozkion legezko egintzak abian jartzeko.

Izaera pertsonaleko datuen babesa

www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunean datu pertsonalak jasotzen dira hainbat inprimakiren bidez, hala nola, erregistroan, newsletterraren inprimakian, harremanetarako, blogeko iruzkinetan edo harremanetarako gaitutako helbide elektronikoen bidez.

Datu horiek momentu bakoitzean datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen araudia errespetatuz tratatuko dira, eta baita webgune honetan azaldutako pribatutasun-politikaren arabera, erabiltzaileek datuak eman aurretik irakurri beharko dutena.

Edozein kasutan ere, datu pertsonalak jasotzeko erabilitako inprimakietan informazio-klausula bat gehitu da inprimaki bakoitzarekin datuei emango zaien tratamendua argitze aldera.

Merkataritza-komunikazioak

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean eta lege hori aldatzen duen Informazio Gizartea Sustatzeko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legean xedatutakoaren arabera, www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela publizitaterik edo merkataritza-komunikaziorik bidaliko posta elektronikoz edo antzeko komunikazio elektronikorako biderik erabiliz, aldez aurretik eta xede horietarako gaitutako inprimakien bidez bidalketa eskatu edo baimendu badute salbu.

IMPORT ARRASATE SA enpresak publizitate- edo merkataritza-komunikaziorik bidaltzekotan, hala identifikatuko dira behar bezala nahasketarik gerta ez dadin.

Edozein kasutan ere, erabiltzaileek baliabide elektronikoen bidez informazioa bidaltzea aurkaratu edo errefusatu ahalko dute infor@ternua.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz eta aukera hori emango zaie bidaltzen zaien komunikazio bakoitzarekin batera.

Webgunearen titularraren erantzukizuna

IMPORT ARRASATE SA enpresak ez du bermatzen edukiak birusetatik edo bestelako elementuetatik garbi egongo direnik, beraz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzaileak webgunean zehar nabigatzearen ondorioz jaso litzakeen birus informatikoek erabiltzailearen ekipamenduetan edo sistemetan eragindako kalteei dagokienez.

Era berean, www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunearen titularrak ez du kontrolatuko ez eta bermatuko bere webgunerako etengabeko sarbidea edo bertako edukien eta informazioen bistaratze zuzena, deskarga edo erabilgarritasuna. Gerta liteke titularraren kontroletik kanpo dauden faktore edo egoeren ondorioz zerbitzu hauek zailtzea, ekiditea edo etetea eta, beraz, titularra ez da erantzule izango IMPORT ARRASATE SA enpresaren kontroletik kanpo dauden arrazoien ondoriozko zerbitzuen etete, atzerapen edo funtzionamendu okerraren kasuetan, ez eta ezinbesteko kasuetan edo erabiltzailearen dolozko edo erruzko egiteen ondoriozko kasuetan.

IMPORT ARRASATE SA enpresak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko guri buruz hirugarrenen webguneetan argitaratutako informazioari dagokionez, bilatzaileak erabiliz atzi daitekeen guri buruzko informazioari dagokionez edo hirugarrenen webguneetan ageri diren gure www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunerako sarbideei dagokienez.

Adingabeek webgunea erabiltzea

Adingabeak www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunera sartu ahalko dira, baina 18 urtetik gorako pertsonek eta adingabe emantzipatuek soilik erosi ahalko dituzte webgunean eskainitako artikuluak. 14 urtetik gorako adingabeek soilik eskatu ahalko digute informazioa eta helarazi ahalko dizkigute beren datu pertsonalak. 14 urtetik beherako adingabeen kasuan, adingabearen guraso-ahala duen pertsonak, tutoreak edo legezko ordezkariak gauzatu beharko ditu ekintza horiek, adingabearen izenean enpresak adingabearen datu pertsonalak tratatzea baimenduz, ondorioz, adingabeak beren kargura dituzten pertsonei dagokie webgune honetako zerbitzu eta edukiak beren erantzukizunpeko adingabearentzat egokiak diren ala ez erabakitzeko ardura.

IMPORT ARRASATE SA enpresak ez du inolako erantzukizunik onartzen aipatu adineko adingabeek, obligazio hauen kontra, datu pertsonalak helarazten badizkigute.

Bestelako webguneetatik www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunerako estekak

IMPORT ARRASATE SA enpresarekin zerikusirik ez duen beste webgune batetik www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webguneetarako «hiperestekaren» bat egin nahi duten edo egin duten pertsona edo erakundeek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webguneetako zerbitzuak eta edukiak, osoki edo partzialki, kopiatzea debekatuta dago.

Ez da sartuko www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua. webguneetako orriei buruzko adierazpen faltsu, oker edo gezurrezkorik, ezta bertako zerbitzu edo edukiei buruzkorik ere.

«Hiperesteka» ezartzeak ez du esan nahi harremanik dagoela IMPORT ARRASATE SA enpresaren eta berau egiten duen webgunearen edo atariaren titularraren artean, ezta atari horretan eskainitako zerbitzuak eta edukiak IMPORT ARRASATE SA enpresak onartzen dituenik ere.

IMPORT ARRASATE SA enpresak ez du erantzukizunik izango «hiperesteka» duen webguneak edo atariak eskaintzen dituen edukien eta zerbitzuen gainean, ez eta bertan dauden informazioen eta adierazpenen gainean ere.

Cookieak

Cookieak dira webgune jakinetako orrietara sartu edo orriak bisitatzen dituen ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordetzen diren tamaina txikiko testu-fitxategiak, berriz ere konektatzen denean erabiltzailearen lehentasunak gogoratzeko xedea dutenak. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ez dute bertan bildutako datuak irakurtzeko gaitasunik, ezta beste hornitzaile batzuek sorturiko cookie fitxategiak irakurtzeko edo bertan bildutako informazio pertsonalera sartzeko gaitasunik ere.

Ikus cookie-politikak webgune honen oinean ageri den «Cookie» fitxategiei buruzko legezko oharrean.

Gizarte-sareen inguruko informazioa

Atal honen bidez erabiltzaileei jakinarazi nahi dizkiegu gizarte-sareetan egiten dugun datuen erabilera eta tratamenduaren inguruko politikak.

Facebook gizarte-sareari dagokionez, erabiltzaile bat gure orriaren jarraitzaile bilakatzen denean «Atsegin dut» botoia sakatuz erabiltzaile horrek baimena ematen digu bere datu pertsonalak Facebook plataforman soilik erabiltzeko. Erabilera horren xedea izango da gure orria kudeatzea eta gizarte-sareak, orain edo etorkizunean, ahalbidetutako txat, mezu edo bestelako komunikabideak erabiliz gure jarraitzaileekin ezarritako noranzko biko komunikazioak kudeatzea.

Hala ere, tratamendu hori erabiltzaileak ondorengo estekan kontsulta ditzakeen gizarte-sare horren pribatutasun-politikak errespetatuz gauzatuko da: http://www.facebook.com/policy.php. Jarraitzaile bilakatzearekin batera, gure kide edo jarraitzaile guztien zerrendarako sarbidea izango dugu guk.

Halaber, jakinarazten dugu, erabiltzaile bat jarraitzaile bilakatzean, argitaratzen ditugun berriak haren horman ere agertuko direla eta, gure horman iruzkinik egiten badu, gainerako jarraitzaileek haren iruzkina eta profil-izena ikusi ahalko dituzte eta, kasuaren arabera, profil horretan duen argazkia ere bai. Edonola ere, erabiltzaileak bere erantzukizunpean erabiliko du gizarte-sarea.

Ez ditugu erabiltzaileen datu pertsonalak erabiliko aurreko paragrafoetan adierazitakoak ez diren helburuetara, ez eta gizarte-sarearen desberdina den inguru bat erabiliz informazioa helarazteko ere.

DBLOan xedatutako sartze-, zuzenketa-, ezerezte- eta aurkaratze-eskubideei dagokienez, Facebook plataformak eskaintzen dituen aukeren barne jardun gaitezke soilik eta, beraz, erabiltzaileek eskubide horiek baliatu nahi badituzte, gizarte-sarearekin harremanetan jarri beharko dira.

Hala ere, gure orrian baja hartu ahalko dute edozein momentutan «Atsegiteari utzi» botoia sakatuz eta, aurrerantzean, guk ezingo ditugu beren datu pertsonalak atzitu, baina gerta liteke Facebook-ek iraganean gure horman egindako iruzkinak gordetzea.

Twitter gizarte-sareari dagokionez, erabiltzaile batek «Jarraitu» botoian sakatuz gu jarraitzeari ekiten dionean, gure jarraitzaile guztien informazioa eskura izango dugu, zehazki, erabiltzaile-izena, argazkia (erabiltzaileak profilean argazkirik jarri badu) eta burututako iruzkinak edo «txioak», bai eta profilean argitaratutako gainerako informazioa ere, esaterako, jarraitzen ari zaren erabiltzaileak eta zure jarraitzaileak, baina informazio hori ez dugu erabiliko.

Gure Twitter sareko jarraitzaileen datuak erabiltzaile horiekin aldatzen ditugun «txioak» edo mezuak kudeatzeko eta horiei erantzuteko bakarrik erabiliko ditugu. Gizarte-sare hau arautzen duen pribatutasun-politika honako esteka honetan kontsulta daiteke: https://twitter.com/privacy.

Halaber, YouTube plataformari dagokionez, gure profilera harpidetu diren jarraitzaileen informazioa izango dugu eskura, zehazki, erabiltzaile-izena, argazkia (erabiltzaileak profilean argazkirik jarri badu) eta gure bideoetan egindako iruzkinak.

Jarraitzaile hauen datuak erabiltzaile horiekin aldatzen ditugun mezuak kudeatzeko eta horiei erantzuteko bakarrik erabiliko ditugu. YouTube arautzen duen pribatutasun-politika honako esteka honetan kontsulta daiteke: http://www.google.es/intl/es/policies/privacy/.

Azkenik, Instagram gizarte-sareari dagokionez, erabiltzaileek jakin behar dute gure jarraitzaile bilakatzen direnean, edo gure irudietan iruzkinak egiten dituztenean, iruzkinean ageri den beren profileko informazioa eskura izango dugula, esaterako eta izaera mugatzailerik gabe, erabiltzaile-izena, irudia (erabiltzaileak profilean argazkirik jarri badu) eta egindako iruzkinak.

Informazio hori gure gizarte-sareko profila kudeatzeko eta gure erabiltzaileen iruzkinak kudeatzeko soilik erabiliko dugu. Hala ere, datuen tratamendua erabiltzaileak honako esteka honetan kontsulta dezakeen gizarte-sare honen pribatutasun-politika errespetatuz burutuko da: http://instagram.com/about/legal/privacy.

Edozein kasutan ere, erabiltzaileak bere erantzukizunpean erabiliko du gizarte-sarea eta, beraz, IMPORT ARRASATE SA enpresak ez du honen inguruko inolako erantzukizunik izango.

Legedi aplikagarria eta jurisdikzioa

www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webgunearen bidez burututako jarduerak indarrean dauden Espainiako lege aplikagarrien mende egongo dira, besteak beste, Datu Pertsonalen Babesaren inguruko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesaren inguruko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bateratua onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, bestelako lege osagarriak eta Kode Zibila.

IMPORT ARRASATE SA enpresaren eta www.ternua.com/www.ternua.es/www.ternua.eus webguneko erabiltzaileen artean gerta litekeen beste edozein gatazka edo desadostasun ebazteko, webgunearen bidez egindako erosketekin lotutakoak salbu, alderdiek berariaz onartzen dute Espainiako epaitegi eta auzitegien eskumenaren mende utziko direla, zehazki Bergarako (Gipuzkoa) hiriko auzitegi eta epaitegien eskuetan, honela berariaz uko eginez dagokien foruari, halakorik balute, produktuen erosketatik eratorritako gatazken kasuan izan ezik. Kasu horietan, gatazka ebatziko dute Espainiako araudi prozesalak xedatutakoaren arabera eskumena duten epaitegi eta auzitegiek.

© 2016 TERNUA. Eskubide guztiak daude erreserbatuta.