Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

MIQUELON, ETORKIZUNERANTZ
ERAMANGO GAITUEN JATORRIA

Miquelon historia da, jatorria da, gure muina jantzi batean da. Hirian erabiltzeko goi-mailako prestazioetako jaka. Jantzi teknikoa, balio anitzekoa eta jasangarria. Iraganari buruz hitz egiten du, eta hori orainean berpiztu egiten du zu, zure ingurua eta ibilbide honi ekiteko inspiratu gintuzten baleak zainduz.

albertoyfelix posa
HISTORIA JANTZI BIHURTUTA

Miquelon uhartera iritsi ziren euskal balea-arrantzaleak XV. mendean; inspiratzen gaituen portua da, iparra zehazten duena, bidaiatzera bultzatzen gaituena eta jaka honi izena ematen diona. Ternuaren aurrean, Kanadan, kokatuta dagoen artxipelago honetara iritsi ziren euskaldunen izaera abenturazalea Ternua markaren arima da; gure jantzi guztietan, eta jaka jasangarri honetan batez ere, islatu egiten den adorea, alegia.

GOI-MAILAKO PRESTAZIOAK ETA JASANGARRITASUNA

Jakak gizonezkoentzako zein emakumezkoentzako aukerak ditu. Ternua markaren konpromiso jasangarriari jarraituz, jantzi biodegradagarria da, eta osagai naturalekin egin da guztiz, kotoi organikoarekin, hain zuzen ere. Ventile® teknologia ere darama. Oso jaka erabilgarria da eta, gainera, PFC Free ura aldaratzeko tratamendua dauka. Jaka tekniko honek karbono-aztarna txikia sortu eta ekonomia zirkularra sustatzen du. Pertsonak haizearen kontra babesten ditu eta planeta pertsonen eraginaren kontra babesten du.

Premio ISPO Premio ISPO
JAKA IRABAZLEA

Miquelon jakak ISPO AWARDS bat irabazi du eragin duen berrikuntzagatik eta bere ekarpen solidarioagatik. ISPO AWARDS kirol-industriaren saririk garrantzitsuenak dira, eta urtero ematen dira ISPO azokaren esparruan. Aipatutako azoka kirol-sektoreko txikizkako salmentaren erreferentziazko topaketa da, alegia. Hainbat herrialdetako eta diziplinatako ia berrogeita hamar adituek osatzen dute sarien epaimahaia. Aurten Miquelon jakak irabazi egin du saria, baina Ternua markak hainbat urte daramatza sariak lortzen beste jantzi batzuei esker.

albertoyfelix posa

BALEENTZAKO LAGUNTZA

Planetari itzultzen diogu berarena dena; horregatik, Miquelon jakak ez zaitu zu bakarrik babesten. Izan ere, Ternua enpresak jakaren salmentaren zati bat baleak babestera zuzentzen du, WDC - Whales and Dolphins Conservation erakundearen bitartez. Ternua horrekin elkarlanean aritu da 30 urte baino gehiagoz, eta 4 bale hartu ditu babesean erakundeari esker.

imagen comodin
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.