Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Friends

Friends

Miriam Marco
Miriam Marco

Alpinista

 

Miriam Marco

Kaixo, Miriam Marco naiz. Nire kirola alpinismoa da, eta nire helburua adrenalina, bertigoa, askatasuna eta ahalegina aurkitzea, pioletak, eskiak edota magnesioa erabiliz..

Bio

Miriami txikitan sortu zitzaion kirolarekiko zaletasuna: gurasoek oraindik ere pixoihala erabiltzen zuenean eskiak jarri zizkiotenean eta udan Pirinioetako aintzirak miresten zituenean. Ondoren, tontorrak igotzen hasi zen. Hori nahikoa ez zenean, eskaladarekin egin zuen topo eta huts-sentsazioak nahi gabe erabat harrapatu zuen. Gero, ikasketak aukeratu behar izan zituenean, Basoetako Ingeniaritza Teknikoa aukeratu zuen, Lleidan, jakina, Pirinioetatik gertu, beti begirada mendietan jarrita zuelako. Asteburuetan, eski-irakasle lanetan hasi zen, eta, horrela, urtez urte, bidaiaz bidaia, kurbaz kurba, alpinista gazteen taldean sartu zen eta, ondoren, emakumezko alpinisten taldean. Zenbait urte geroago, gazte izanik ere eskarmentu handia zuela, goi-mendiko gida izateko trebatu zen. Espedizioak, bidaiak, sariak, oso une zailak mendian, eta, jakina, etengabeko bilakaera. Horri guztiari esker, bide luze honetan zehar, bere mundu txiki handia partekatzeko grina piztu zaio. Primeran moldatzen da Miriam jende artean, eta ondo ezagutzen du ingurunea. Hori horrela, mendi, elur, arroka, izotzarekin une paregabeak biziarazten dizkie denei, eta, batez ere, mendien handitasunean txiki sentiarazten ditu.

Kaixo, Miriam Marconaiz. Nire kirola alpinismoa da, eta nire helburua adrenalina, bertigoa, askatasuna eta ahalegina aurkitzea, pioletak, eskiak edota magnesioa erabiliz..

Irudiak

  • Miriam Marco
  • Miriam Marco
  • Miriam Marco
  • Miriam Marco
  • Miriam Marco
KIROL-LORPENAK
  • 1994-1993
    Eski alpetarreko, mendi-zeharkako eskiko, free rideko eta eskaladako txapelketak.
  • 2003
    Mendizaletasun eta Eskaladako Espainiako Federazioren saria, Peruko Andeetako Huayhuash mendilerroko ibilbide bat eskalatzeagatik.
    Zenbait espedizioetan parte hartu du Andeetan, Karakorumen eta Himalayan.
    Huayhuasheko (Peru) eta Baltororo (Pakistan) trekkingak ezagutzen ditu, besteak beste.
  • 2006-2008
    Emakumezko alpinisten taldeko kidea. (FEDME)
  • 2009-2010
    Emakumezko alpinisten taldeko kidea. (FEDME)
  • 2010
    Aragoiko Mendizale Federazioaren urteko emakumezko kirolari onenaren saria.
  • 2011
    Maila kualifikatuko kirolaria (Aragoiko Gobernua).
  • 2001-2018
    Eskaladak Pirinioetan, Alpeetan, Atlasean, Andeetan, Brasilen, Txinan, Norvegian, AEBetan, Himalayan eta Karakorumen. Eskalatzailea arrokan, izotzean eta mistoan.
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.