Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Eguraldiak ez zuen Lizeaga gelditu Zegama-Aizkorri

Igandean ospatu zen Zegama-Aizkorriren (42 kilometro eta 2750ko penditza positiboa) hamabosgarren ekitaldia. Hotza, euria, haizea, lokatza, eta nola ez, Kilian Jornet, izan ziren munduko lasterketa onenaren gauzarik aipagarrienak. Gure Ternua lagun diren Jokin Lizeagak eta Aritz Egeak, ez zuten zorte berdina izan. Lizeagak, erakustaldi bikaina egin zuen beste behin Zegaman; Egeak berriz, Urbian, bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa hipotermia baten ondorioz.

Hego-haize goxo batekin esnatu zen Zegamako herria igandean. Bertan elkartu ziren 500 korrikalariek ez zuten asko espero, Aratz eta Aizkorriko tontorretan aurkitu zuten eguraldia. Ezta gutxiagorik ere. Lasterketa hasi orduko, Euskal Selekzioko kideak, Aritz Egeak, aurre hartu zuen Otzaurteko gunerarte. Handik, lehen postuan igaro zen, Kilian Jornet bera ere, atzetik zuela ekin zion igoerari. Urbiako jeitsieran berriz, Egeak lasterketari agur esan zion hotzaren ondorioz. Atzeko taldean ziren besteak beste, Luis Alberto Hernando, Manuel Merillas eta baita iazko irabazlea izan zen Tadei Pivk bera ere. Jokin Lizeaga bestalde, lehen hamarren artean igaro zen. Aizkorriko gailur-lerroan jarri zen lehen aldiz lehen postuan Jornet, eta handik aurrera, ez zion inork itzalik ere egin. Izugarrizko espektakuloa eman zuen zortzigarren aldiz kataluniarrak. Errekorra ere eskura izan zuen une askotan, baina azkenean garaipenarekin bakarrik konformatu behar izan zuen. Helmugan, Jornetek, 3:50,03ko denbora egin zuen. Atzetik, Lauenstein suitzarra (3:59,22) eta Luis Alberto Hernando espainiarra (4:00,05) sartu ziren. Helmugan, lehen euskalduna, Jokin Lizeaga urnietarra izan zen bederatzigarren postuan 4:13,42ko denborarekin. Oso nekatuta eta akituta agertu zen Zegamako helmuga gunean.:“Oso gogorra izan da. Eguraldi oso kazkarra izan dugu eta 30. Kilometrotik aurrera asko sufritu dut. Esan daiteke, inoizko Zegama_aizkorririk gogorrena izan dela. Orain, deskantsatzea tokatzen da”. Esan bezala, ekitaldi arrakastasua aurtengoa ere Zegama-Aizkorrikoa, lasterketa batek behar dituen osagai guztiak izan zituen.
Volver a news
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.