Protech gama berriko arropak, oso teknikoak eta erabilera anitzekoak izanik, zorrotzak diren eta funtzionaltasun- eta diseinu-xehetasunei erreparatzen dieten adituentzat eginda daude bereziki. Azken berrikuntzak hartzen ditu barnean gama honek, eta babes berdingabea ematen du maila goreneko alpinismoa eta neguko bestelako diziplinak –hala nola eski alpetarra, freeridea edo mendiko eskia– egitean mendian egon ohi den muturreko eguraldi txarra jasateko gai dena. Gama hau garatzeko, Ternuak bere friendetako batzuen laguntza izan zuen: eliteko kirolariak, arropak zehazteko eta garatzeko prozesu osoan parte hartu zutenak, piezen diseinuan eta ehunen hautaketan ez ezik, ehunak prototipo bihurtzeko lanean eta prototipo horiek landan probatzeko azken urratsean ere bai, betiere kondizio zorrotzenetan. Alberto Iñurrategik, Iker Madozek eta Oriol Barók, alpinista eta mendiko eskiaren zale amorratu gisa, gizonentzako bilduman lagundu zuten, eta Miriam Marcok eskalatzaile eta eski-irakasle profesional gisa duen esperientzia baliatu zuen alpinismorako bilduma bat sortzeko, emakumeentzako espezifikoa eta emakumeen premietara egokitua.
Behin betiko fabrikatu baino lehen, gure lagunek gehienekora behartu zituzten Protech gamako prestazioak, benetako kondizioetan. Eta emaitzak erabat gogobetegarriak izan ziren, alderdi guztietan, bai ergonomian –arnes, kranpoi, kasko eta sokarekin bateragarriak dira arropak– bai mugimendu-askatasunean –artikulazioak aurrez eratuak dira eta gizonen nahiz emakumeen gorputzera egokituta daude–. Bildumak Alpine Pro jaka bat eta galtzak ere biltzen ditu; ehun elastiko berri batez eginak dira eta Shelltec Active Flex izeneko mintz iragazgaitz eta transpiragarri bat dute. Horrez gain, bildumak alpinismorako anorak tekniko bat ere badu, Serac izenekoa, 250 g luma birziklatu eta hidrofugoa daukana. Eta galtza batzuk, oso teknikoak, Highpoint Pant deiturikoak, beroak, elastikoak, eta ehun berezi batez eginak: Kantauriko arrantza-sareak ditu, birziklatuak eta merino artilearekin nahasiak.
Jakina, goi-mailako teknikotasunerako eskari hori guztia hezurmamitu dugu Ternuan, betiere jasangarritasunarekin dugun konpromisoari uko egin gabe. Lehenik eta behin, gure iragazgaizte-tratamendu guztiak perfluorokarburo edo PFCrik gabe egiten ditugu, konposatu horiek izugarri toxikoak baitira nola gizakiarentzat hala ingurumenerako, nahiz eta asko erabiltzen diren ehungintzan, iragazgaiztasun-propietateak dituztelako. Bigarrenik, betegarriko lumak birziklatuak dira, bizitza erabilgarria amaitu zaien beste produktu batzuetatik ateratakoak. Eta birziklatutako beste ehun batzuk ere erabiltzen ditugu, arrantza-sareetatik, alfonbretatik, plastikozko botiletatik eta kafe-hondarretatik datozenak.
Alpinista
«Oso esanguratsua da marka batek denbora ematea bere mandatariengana jo eta galdetzeko; halaber, marka horrek Pirinioetan benetako testatze-esperientzia batean parte hartzen badu, argi dago arropak alpinistaren premiak oso kontuan hartuta egin nahi dituela. Protech bilduma berriarekin, egiaztatu ahal izan dugu ehun jasangarriek erabat entzuten dietela funtzionaltasun- eta errendimendu-eskakizun handienei ere. Jakingo ez banu ehun jasangarriz eta luma birziklatuz egindako arropak direla, pentsatuko nuke fabrikazio konbentzional ez-jasangarriko bilduma tekniko baten bilakaera direla».
Alpinista eta mendiko gida
«Denbora guztian mugimendu-askatasun hobeezina izateko, daramazun arropa diseinatzerakoan ezinbestean hartu behar izan dute kontuan emakumeen fisionomia. Eta are gehiago alpinismoan, kirol horrek diziplina bat baino gehiago konbinatzen baititu, hala nola eskia, eskalada eta trekking.a Gehieneko errendimendua izan nahi baduzu, eroso sentitu behar duzu, konfiantza izan behar duzu zure ekipamenduarekin, eta konfiantza hori lortzeko, derrigorrean sentitu behar duzu xehetasun guztiak zaindu direla arropari erabateko konforta emateko»
Alpinista eta eskalatzailea
«Harritu egin nau bilduma honek, erabilera anitzekoak eta arinak izateaz gain, jantziak berehala lehortzen direlako eta oro eroso eramaten direlako. Protech bildumako jantziak eraman nituen Gasherbrum IV mendirako espedizioan, 6600 m-raino igo nintzenean. Alpine Pro jaka nabarmenduko nuke, ezin hobea iruditzen baitzait izotz-eskalada egiteko, oso elastikoa delako eta dituen xehetasun txiki batzuk erabilgarriak direlako, esate baterako, patrikak gorago egotea eta, beraz, arnesekin ere erabili ahal izatea, edo txanoa nola kaskoarekin hala kaskorik gabe erabili ahal izatea».