BIDAIATZEKO AUKERA EMANGO DIZUNA
Rakaposhi jakak Rakaposhi mendira egindako espedizioan zehar bereganatutako ezaguerako bidaia irudikatzen du jantzi tekniko, jasangarria eta goi-mailako prestazioetako batean. Shoeller® Aerobrane (10k/90k) teknologia berriarekin egin da, eta horrek haizearen eta egurats gorriaren aurkako babes bikaina eta, aldi berean, transpiratzeko ahalmenik handiena eskaintzen du. Izan ere, merkatuko jakarik transpiragarriena da.
Jaka hau Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajima eskalatzaile japoniar eta Ternuako lagunen esperientzia errekorrari esker egin da. Izan ere, 2019ko uztailean Rakaposhi mendia (7788 m, Karakorum, Pakistan) igo zuten hegoaldeko aldetik, ordura arte bertatik igo gabe, eta horren ondorioz Urrezko Pioleta irabazi zuten. Bereganatu zuten esperientziak eta Ternuaren adimenak jaka tekniko bihurtu zituzten haien ideiak, eta horrela jakak eskalatzaileek zehaztu zituzten xehetasun tekniko, ergonomiko eta funtzional guztiak ditu. Horren ondorioz, Rakaposhi jakak ISPO sari bat irabazi du.
Goi-mailako eskalatzaile eta alpinistek egin dute, espedizioetan edozein mailako eskalatzaileak eta alpinistak estaltzeko. Birziklatutako ehunekin eginda dago, eta Shoeller® Aerobrane (10k/90k) mintz berritzailearekin diseinatu egin da. Horrek eguraldiaren aurkako babesik handiena eskaintzen du, baita haizea eta ura aldaratzearen eta bikain transpiratzearen arteko oreka ezin hobea ere. Gainera, Ternuaren filosofia jasangarriarekin bat etorriz, ura aldaratzeko tratamendua “PFC Free” da.
Hau guztia Craftmanship esparruan daukagun “know how”-ari esker lortu ahal izan dugu. Horren ondorioz, gure Arrasateko egoitzan ia edozein jantzi artisau eran diseinatzeko gaitasuna daukagu, gure minilantegian aldaketak moldatuz eta xehetasunak pertsonalizatuz. Ternuan goi-mailako alpinistak jantzi ditugu hasi ginenetik, 1994tik; haiekin joan gara abenturetan eta espedizioetan, eguraldi txarraren aurka babestu ditugu, eta merkatuaren punta-puntako materialik eta teknologiarik jasangarrienak erabili izan ditugu.
Eta, zirkulua ixteko, Rakaposhi jaka erosiz gero gure bezeroek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. 2022ko udan Karakorum-en dagoen Rakaposhi-ko kanpamentu nagusira joateko 2 lagunarentzako gidatutako bidaia izango da saria. Hori guztia mendi izugarri horretan bereganatutako ezaguera probatzeko eta erabiltzeko. Rakaposhi mendian asmatuta, Rakaposhi mendira eramango zaitu.Ver itinerario del viaje
ZOZKETAN PARTE HARTU ETA BIDAIATU!
PARTICIPAR