Lagunak
Poloko esploratzailea
Kaixo.Vicente Castro naiz, eta planetako tokirik hotzenek betidanik erakarri naute: bide berriak ireki ditut latitude handiko mendietan eta itsasoko eta lurreko espedizioetan parte hartu dut espazio polarretan; tartean, Groenlandian, Patagonian eta Antartidan..
Vicente Castro Sotos (Madril, 1973) muturreko esploratzailea da: 2000an mendiko gida-lanetan hasi zen eta, harrezkero, munduko muga-mugako tokiak esploratzeko, zeharkatzeko eta nabigatzeko joera nabarmena izan du. 2003an, mendiko gida izan zen Espainiaren Antartikako basean eta, hortik abiatuta, ibilbide bikaina hasi zuen poloko esploratzaile gisa. Kilimanjaro 14 aldiz igo du, baita Afrikako eta Asiako beste mendi asko ere. Horrez gain, ezin konta ahala zeharkalditan parte hartu du bi poloetan, bai eskian, bai kayakean. 2013an, sei pareta handi berri ireki zituen Groenlandian, belaontzi txiki bat zuela garraiobide eta, 2016an, Jean Bouchetekin batera, Darwin mendilerroko (Patagonia) zenbait tontor esploratu eta igo zituen. Gaur egun, Iorana belaontziaren jabe eta patroia da, eta horrekin argazki- eta mendi-espedizioetako bidaietan parte hartzen du gida independentearen lanak egiten Suaren Lurraldean, Artikoan, Kanadan eta Antartidan.