Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

AGILE SKRT GONA

Adrenalite Series
1571035-7570
Special Price 71,47 € Regular Price 129,95 €
-45%
Agile gonak geruza isolatzaile gehigarriak dira. Haizearekiko eta urarekiko erresistenteak dira, egokiak mendiko eskia praktikatzeko. Kanpoaldea ura ondo jasaten duen Pertex Quantum ehun birziklatuarekin egina da (PFCrik gabeko DWR tratamendua), eta barnealdea, poliamidazko forru birziklatu arin eta sendoarekin (10D). Barnealdean Primaloft Gold isolatzailea daukate (80 g), P.U.R.E. teknologiarekin egina; hau da, labeko beroaren ordez, airea erabili da ehuna fabrikatzeko. Horri esker, isolamendu handia ematen du hezetasun-baldintzetan ere. Gainera, nabarmen murrizten dira karbono-emisioak. Alboetako irekiera kremaileradunekin, azkar jarri eta kendu ahalko dituzu jarduera egiten ari zarenean. Zehaztapenak · Regular fit. · Pertex(R) Quantum ehun birziklatua kanpoaldean. · Primaloft Gold P.U.R.E. teknologiak isolamendu handia ematen du hezetasun-baldintzetan ere. Gainera, fabrikatzeko teknologia berri horrek nabarmen murrizten ditu karbono-emisioak. · Poliester birziklatua barnealdean (20D). · Irekiera kremaileradunak alboetan, jarduera egiten ari zarenean azkar jarri eta kendu ahal izateko. · Gomazko gerrialdea, lokarri elastiko eta itxigailu bidez egokitu daitekeena. · Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua. · Ehunak erabili ondoren birziklatutako plastikozko botilekin eginak dira. · Bluesign ziurtagiria duten ehunak.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

AGILE SKRT GONA

<table><tr><td>Jo goia Ternua etxearen AGILE SKRT gona jasangarriarekin. Isolamendu gehigarria bermatzen duen jantzia. Haizea eta ura oso ondo jasaten dituenez, ezin egokiagoa da nola mendiko eskia hala eski nordikoa praktikatzeko. Pertex Quantum birziklatua (PFC-free DWR) kanpoko ehunari esker, eta PRIMALOFT(R) Gold Insulation P.U.R.E Technology 80 g isolatzaile duen 10D poliamida birziklatuzko barne-forruari esker, gona arin-arina da baina erresistentzia handia ematen digu edozein egoeratan. Gainera, alboetako irekiera kremaileradunei esker, azkar jarri eta kendu ahalko duzu jarduera egiten ari zarenean.</td></tr></table>

Jarduerak

Ski Touring

5/5

Erabilerak

Ski Touring

5/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info

Ehun teknikoak

Pertex QuantumPertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.