Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

CYCLONE PRO JKT M JAKA

Adrenalite Series
1644271-0530
199,95 €
2,5 geruzako jaka tekniko oso arina, gure SHELLTECH ACTIVE FLEX teknologia bidez egina, iragazgaitza, transpiragarria, erresistentea eta oso konprimagarria. Patroi aurreformatuak eta ehun bielastikoak mugimendu-askatasuna eta erosotasuna ematen dute. CYCLONE PRO ezin hobea da aire zabaleko edozein jardueratarako, bereziki aerobikoetarako, halakoetan funts-funtsezkoa baita babes/arintasun ratioa. - Zirkularra izateko ekodiseinatutako jaka, ehun birziklatuz egina, material bakar batez, eta balio-bizitza amaitzean birziklatua izateko pentsatua. - Jostura termozigilatuak eta ura ondo jasaten duten kremailerak. - Ur-zutabea: 20.000 mm. - MVPko transpiragarritasuna: 20.000 g x m2 x 24 h. - Ura ondo jasaten duten kremailerak aurrealdean. - Alboko elastikoei esker oso erraz egokitzen den txanoa. - Panel elastikoa, txanoari eusteko eta haizetik babesteko, bekokian, hegalaren azpian. - Doitzeko sistema bularraldean, beharrezkoa denean jaka erabat ireki gabe aireztapena ahalbidetzeko. - Itxigailu bidez egokitu daitezkeen behealde edo barrenak. - Eskumutur elastikoak. - Print islatzaileak hobeto ikusteko. - PFCrik gabeko uraren kontrako tratamendua. - Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate. - Ehuna: Nylon Stretch 20D ehun birziklatu postindustriala (60 g/m2). - Jakak konpresio-poltsa bat du integratuta, erraz garraiatzeko/biltegiratzeko.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

CYCLONE PRO JKT M JAKA

Jarduerak

Trekking

3/5

Fast Hiking

5/5

Erabilerak

Trekking

3/5

Fast Hiking

5/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info

Ehun teknikoak

shelltec_active_flexMikro-filamentuzko (%65 poliamida, birziklatutako arrantza-sareetatik lortutakoa eta % 35 elastanoa) egitura multielastikoak (4 way stretch) isolamendu termiko ona, transpiragarritasuna eta izerdia kanporatzeko gaitasun ona eskaintzen ditu. Ehuna oso elastikoa da eta mugimenduaskatasuna hobetzen du, eta isolamendu eta tenperaturaren erregulazio egokia bermatzen ditu eguraldi hotzean.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.