Kirol-jertse tekniko irekia, txanorik gabea, kremaileradun poltsiko banarekin alboetan, eta ehun sintetiko elastikoan egina (melange efektua). Zuntz sintetikoen eta kafe birziklatuaren nahasketa batez egina, bizkor lehortzekoa; izerdia xurgatu eta kanpoaldera ateratzen du, gorputza lehor egon dadin ariketa egin bitartean.
Gozatu aire zabalean Ternua etxearen gizonentzako CROVE kirol-jertse eroso eta erakargarriarekin. Zuntz sintetikoen eta kafe birziklatuaren nahasketarekin egina dago; arina eta transpiragarria da, eta izerdia kanporatzen du, gorputza lehor egon dadin. Horrez gain, mugimendu-askatasun bikaina eskainiko dizu bai bidaietan bai mendiko, eguneroko eta aisialdiko jardueretan.
Inork nabari ez duen gauza batez ohartu gara: kafearen hondarrek usainak kontrolatzeko duten ahalmena ehunarekin konbina daitekeela. Behin horretaz jabetuta, hondakin horiek birziklatzeari ekin genion ideia errealitate bilakatzeko asmoz. Azkenik, kafearen hondarrak zuntzean aplikatu ziren. Gure ezusterako, S.Café® bidez usainak kontrolatzeaz gain, babesa eskaintzen du izpi ultramoreen aurrean eta berehala lehortzen da. Kafea ez da bakarrik egokia edateko, soinean ere eraman dezakezu!