JAGGER TRENCH da gure WHALES SPIRIT bildumako jantzi berria. Sortu dugun jaka honek trenken estilo tradizionala, minimalismo atenporala eta materialen (apartekoak, birziklatuak eta errendimendu handikoak) teknologia nahasten ditu. Hiru geruzako SHELLTEC ehun konplexua poliester birziklatuarekin egina dago, bai kanpoaldean bai barnealdean; AIRMEM™ mintza, ordea, kontsumitutako kafe-aleen biomasatik ateratakoa da. Errendimendu handiko teknologia jasangarria, hirugarren geruza batean. Oso egokia babes-geruza gisa erabiltzeko egun euritsu edo haizetsuetan, edota hotzetik isolatzen duten bigarren geruzekin. - Jostura termozigilatuak. - Ur-zutabea: 10.000 mm/24 h - Transpiragarritasuna: 10.000 g/m2/24 h - Uraren kontrako kremailera bikoitza aurrealdean. - Barne-patrika kremaileraduna. - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate. - Ehunak erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin eginak daude. - Kontsumitutako kafe-aleetatik (ehuneko handi batean) ateratako mintza, petroliotik eratorritako materialak ordezteko.
<table><tr><td>WHALES SPIRIT bildumatik, Ternuak gizonentzako JAGGER TRENCH berria aurkezten du. Tradizionaltasunaren eta minimalismoaren arteko nahasketa perfektua. Premium materialen, material birziklatuen eta errendimendu handiko materialen azken teknologiarekin fabrikatuta dagoen eta estiloa emango dizun jantzi atenporala. Shelltec ehun konplexuz (3 geruzakoa eta poliester birziklatuz egina) eta AIRMEM™ mintzez (kontsumitutako kafe-aleen biomasatik fabrikatua) eginda dago, eta horrek agerian uzten du jasangarritasunaren alde egitea ez dela inoiz hain erraza izan. Ehunek ematen duten errendimendu handiari esker, arropa ezin hobea da egun euritsu edo haizetsuetan erabiltzeko, eta hotz-isolatzaile gisa ere balio du. Aipatzekoak dira, halaber, jantziaren transpiragarritasuna eta xehetasun txikiak, hala nola jostura termozigilatuak, aurrealdeko kremailera eta patrikak; hori dela-eta, oso janzki praktikoa da. </td></tr></table>
Inork nabari ez duen gauza batez ohartu gara: kafearen hondarrek usainak kontrolatzeko duten ahalmena ehunarekin konbina daitekeela. Behin horretaz jabetuta, hondakin horiek birziklatzeari ekin genion ideia errealitate bilakatzeko asmoz. Azkenik, kafearen hondarrak zuntzean aplikatu ziren. Gure ezusterako, S.Café® bidez usainak kontrolatzeaz gain, babesa eskaintzen du izpi ultramoreen aurrean eta berehala lehortzen da. Kafea ez da bakarrik egokia edateko, soinean ere eraman dezakezu!
Shelltec Active ehunak iragazgaiztasun eta transpiragarritasun handiak eskaintzen ditu, haizearen aurka babesten duen geruzaz gain (20000mm-ko ur-geruza eta 20000g x m2 x 24h-ko lurrunarekiko iragazgaiztasuna).
Kanpoaldeko geruza izateko diseinatua, Shelltec Active ehuna uraren eta haizearen aurrean gertatzen den bero-galera murrizteko garatu da.
Ehun hau ezin hobea da aire zabalean ariketa aerobiko bortitzak burutzeko eguraldi txarrak kanpoaldeko babes ona eskatzen duenean.