Tarteko jantzi arin eta balioaniztuna, kremailera erdia eta patrika itsatsi bat ditu bularraldean. Polartec(R) Power Stretch(R) eta Warmshell ehun birziklatuarekin egina dago, eta S.Café(R) tratamendua dauka. Bi ehunen nahasketa estrategikoak izerdia primeran kanporatzea bermatzen du, baita berehala lehortzea eta aparteko mugimendu-askatasuna izatea ere. - Jostura lauak. - Kokots-babesgarria, kremaileraren urradurak saihesteko. - Lepoaren barnealdea oso beroa eta erosoa da. - Bolatxoen kontrako erresistentzia bikaina. - Warmshell ehunez egina, S.Café(R) tratamenduarekin, usain txarrak kontrolatzeko, hobeto lehortzeko eta UV izpietatik babesteko. - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate. - Warmshell ehuneko poliesterra erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratakoa da.
Gizonentzako tarteko jantzi arina eta balioaniztuna, Polartec® Power Stretch® ehunarekin eta WARMSHELL ehun birziklatuarekin egina. S.Café® tratamendua du, eta oso erresistentea da bolatxoen kontra. Bi ehunen nahasketa estrategikoak izerdia primeran kanporatzea bermatzen du, baita berehala lehortzea eta aparteko mugimendu-askatasuna izatea ere. Gainera, lepoaren barrualdea oso beroa eta erosoa da, eta kokots-babesgarria dauka, kremaileraren urradurak saihesteko. Gizonentzako jantzi jasangarri hau WARMSHELL ehunez egina dago (erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin), eta BLUESIGN® ziurtagiria dauka. Gainera, S.Café® tratamendua du, usain txarrak kontrolatzeko, hobeto lehortzeko eta UV izpietatik babesteko, bai eta uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua ere (DWR).
Polartec®Power Stretch Pro™ ehunak 4 noranzko elastikotasuna du gorputza biltzeko eta oso transpiragarria da. Gorputza lehor mantentzen du izerditzean eta bero mantentzen dute soinean pisua eraman gabe. Ehunak bi aparteko azalera duen eraketa patentua du: kanpoko azalera nylonez eginda dago eta haize-babesgarria da eta urraduren kontrako babesa du; eta barneko azalera poliester bigunez eginda dago eta larruazaletik hezetasuna kentzen du, gorputza bero, lehor eta eroso mantenduz. Baldintza klimatiko aldakorrentzat aproposa, Polartec®Power Stretch Pro™ aparteko oinarrizko geruza da eta arinago diren janzkien gainean edo janzkia bero lez erabili daiteke.
Warmshell ehunak kalitatezko lehengaietatik abiatuz daude fabrikaturik eta teknologia aurreratua erabiliz sortuak, funtzionaltasun-maila handiena lortzeko xedez. Warmshell kategoriak beroa mantentzeko teknologia aldetiko aukera zabala eskaintzen du. Teknologietan izandako aurrerapenak zuntzetan eta akaberetan aplikatzen dira. Horrela, Warmshell kategorian aukera berriak daude etengabe erabilgarri.
- Beroari bikain eusten dio, pisurik gaineratu gabe.
- Berehala lehortzekoa
- Transpiragarritasun handikoa
- Iraunkortasun handikoa
- Erraz Zaintzekoa