Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

LOFTER 1/2 ZIP W KAMISETA

Trekking Series
1208306-8881
Special Price 54,98 € Regular Price 109,95 €
-50%
LOFTER 1/2 ZIP ehun anitzean eratutako forru polarren familia berriaren kremailera erdiko aldaera da; ehun horietako bakoitzaren posizio onena aztertu da, onurarik eta erosotasunik handienak lortze aldera. Bigarren geruza hori oso teknikoa da, eta WARMSHELL PRO ehun eta teknologiaren bertsio berrian fabrikatuta dago (270 g/m2 eta barrualde txarrantxatua), WARMSHELL high-loftekin batera. WARMSHELL PRO berriak bero handiagoa ematen du, elastikoagoa da eta errazago lehengoratzen da; hala, mugitzeko askatasun handiagoa du erabiltzaileak. Bolatxoen kontrako erresistentzia benetan nabarmena du, kanpoko gainazalaren egitura oso trinkoa baita. LOFTER 1/2 zip egokia da mendiko edozein jarduera nola estatiko hala aerobikotarako, batez ere klima hotzetan edo oso hotzetan. Karkasa batekin konbinatuz gero, bero handia ematen du eta beti lehor dago; horregatik, gorputzaren tenperatura erregulatzen du. - WARMSHELL high-loft ehuna, ile luzeko egiturarekin, transpiragarritasun bikaina ahalbidetzeaz gain, asko berotzen duena eta atsegina dena. - WARMSHELL PRO mahuketan, alboetan eta bizkarrean, mugitzeko askatasun handiagoa eskaintzen duen familia honetako kidea izanik. - Patrika bularraldean, gauzak gordetzeko edukiera handiarekin. - Raglan mahukak, hobeto mugitzeko. - Kokots-babesgarria, kremaileraren urradurak saihesteko. - Bolatxoen kontrako erresistentzia oso ona. - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Erabilitako ehunek OEKOTEX(R) edo BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate. - Ehun guztiak plastikozko botilak birziklatuz egindako poliesterrez fabrikatuak dira.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

LOFTER 1/2 ZIP W KAMISETA

Jarduerak

Trekking

5/5

Ice climbing

4/5

Erabilerak

Trekking

5/5

Ice climbing

4/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info

Ehun teknikoak

WarmshellWarmshell ehunak kalitatezko lehengaietatik abiatuz daude fabrikaturik eta teknologia aurreratua erabiliz sortuak, funtzionaltasun-maila handiena lortzeko xedez. Warmshell kategoriak beroa mantentzeko teknologia aldetiko aukera zabala eskaintzen du. Teknologietan izandako aurrerapenak zuntzetan eta akaberetan aplikatzen dira. Horrela, Warmshell kategorian aukera berriak daude etengabe erabilgarri. - Beroari bikain eusten dio, pisurik gaineratu gabe. - Berehala lehortzekoa - Transpiragarritasun handikoa - Iraunkortasun handikoa - Erraz Zaintzekoa

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.