Galtzamotz elastikoak, kotoi organikoan eginak, jasangarriak izatea dugunez xede. Erosoago egoteko, gerri finkoa dute, eta lau poltsiko ere badituzte (bat atzealdean eta beste bat, kremaileraduna, albo batean).
Egin erosotasunaren aldeko apustua Ternua etxearen gizonentzako ONGAR bermuda erakargarriekin; kotoi organikoz eginak daude, jasangarritasunaren alde dugun jarreraren erakusgarri. Elastikoak, sendoak eta transpiragarriak dira; oso egokiak egunero erabiltzeko, eskalada egiteko eta bidaietan nahiz aisialdiko jardueretan erabiltzeko.