PUNJAK 1/2 ZIP W KAMISETA
Jarduerak
Alpine
5/5
Trekking
5/5
Erabilerak
Alpine
5/5
Trekking
5/5
| Bigarren geruza berritzailea, kremailera erdi estraluzearekin, bularreko patrikarekin eta eskuetako patrikekin; hala, jakaren eta kremailera erdi tradizionalaren arteko hibridoa da eta, horrenbestez, erabilera gehiago ditu eta jarduera gehiagotan ateratzen zaio probetxua. Duena diseinua kontuan izanik eta WARMSHELL PRO (270 g/m2 eta barnealde txarrantxatua) ehun eta teknologiaren bertsio berrian fabrikatu denez, bero handiagoa ematen du, elastikoagoa da eta errazago lehengoratzen da; hala, mugitzeko askatasun handiagoa du erabiltzaileak. Bolatxoen kontrako erresistentzia benetan nabarmena du, kanpoko gainazalaren egitura oso trinkoa baita. Halaber, izerdia ezin hobeki eramaten du kanporantz eta berehala lehortzen da; hala, PUNJAK 1/2 ZIP bigarren geruza ezin hobea da mendiko edozein jarduera nola estatiko hala dinamikotarako, batez ere klima hotzetan edo oso hotzetan. Karkasa batekin konbinatuz gero, bero handia ematen du eta beti lehor dago; horregatik, gorputzaren tenperatura ezin hobeki erregulatzen du. - Eskuetarako patrikak, «jaka moduan» erabiltzeko. - Bularreko kremailera handia, errazago izan dadin ingurune txikietan sartzea edo horietatik irtetea, edo, behar izanez gero, aireztapen estra izateko. - Edukiera handiko patrika handi bat bularraldean. - Kokots-babesgarria, kremaileraren urradurak saihesteko. - Hatz lodirako zuloa, mahukaren mugimendu arraroak eragotziz. - Bolatxoen kontrako erresistentzia oso ona. - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - OEKOTEX(R) ziurtagiria du ehunak. - WARMSHELL PRO ehuna plastikozko botilak birziklatuz egindako poliesterrez fabrikatua da. |
#TERNUA
Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.
PUNJAK 1/2 ZIP W KAMISETA
Jarduerak
Erabilerak
Jasangarritasuna
Osaera eta zaintza