RAYLITE JKT M JAKA
Jarduerak
Trekking
4/5
Fast Hiking
5/5
Erabilerak
Trekking
4/5
Fast Hiking
5/5
| Jaka haize-babesgarri oso teknikoa, arina eta erdiberoa. Ezin hobea da urte osoan aire zabaleko kirol aerobikoak egiteko. Oso arinak diren 3 ehunez eraikia (ehun bakoitzak funtzio espezifiko bat du jakan). - Aurreko ehuna + mahukak + txanoa, MICROSHELLezkoa, % 100 haize-babesgarria, eta airea sartzea eta gorputzeko tenperatura galtzea eragozten duena. - WARMSHELL BREATHEzko barne-forrua, zeinak, bizkarrean kokatuta dagoen eta aire-iragazkortasun handia duen MICROSHELLarekin kontaktuan, izerdia kanporatzeko gaitasuna biderkatzen baitu, lehor mantentzeko. - Alboetan doikuntza elastikoa duen eta kaskoarekin bateragarria den txanoa. - Patrika handi bularraldean. - Power-meshezko patrika barruan, ezin hobea foka-larruak edo bestelako tresnak garraiatzeko. - Patrika mahukan, bi funtzio dituena: gauzak gordetzea eta jaka garraiatzeko poltsa, konpresio handiko power-meshezko forruari eta bi noranzkoko kremailerari esker. - Egokitu daitekeen behealdea itxigailu eta eskumutur elastikoekin, behar bezala finkatzeko. - PFCrik gabeko uraren kontrako tratamendua. - Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate. - Erabili ondoren birziklatutako plastikozko botilekin edo nylonarekin egindako ehunak. |
#TERNUA
Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.
RAYLITE JKT M JAKA
Jarduerak
Erabilerak
Jasangarritasuna
Osaera eta zaintza
Pisua
Ehun teknikoak
Warmshell ehunak kalitatezko lehengaietatik abiatuz daude fabrikaturik eta teknologia aurreratua erabiliz sortuak, funtzionaltasun-maila handiena lortzeko xedez. Warmshell kategoriak beroa mantentzeko teknologia aldetiko aukera zabala eskaintzen du. Teknologietan izandako aurrerapenak zuntzetan eta akaberetan aplikatzen dira. Horrela, Warmshell kategorian aukera berriak daude etengabe erabilgarri.
- Beroari bikain eusten dio, pisurik gaineratu gabe.
- Berehala lehortzekoa
- Transpiragarritasun handikoa
- Iraunkortasun handikoa
- Erraz Zaintzekoa
Egitura isolatzaile oso barrubiguna, izerdiaren lurrunketa onaren bidez bero mantentzeko diseinatua, % 100 poliesterrez egindakoa. Teknologia berri honek gorputzaren tenperatura erregulatzen du jarduera oso bizietan. Oso transpiragarria. Beroa jardueran zehar eta pisu gutxikoa. Azkar lehortzen da. Arina eta trinkogarria. Erraz zaintzen da.
Teknologiaren ikuspuntutik, Microshell ehun teknikoa mikrozuntz sintetiko ultra finak erabiliz garatu da ehun ultra arina, oso transpiragarria eta haize-babesa eskaintzen duena lortzeko. PFC (fluorokarburoak) gabeko ura aldarazteko tratamendua darama. Gainera, lumaren aurka eta zuntzezko betekien aurka erresistentea da.