Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

SONIC JKT M JAKA

Adrenalite Series
1643783-6263
Gizonentzako SONIC jaka teknikoa ezin hobea da ezerk ez zaitzan gelditu. Isolatzeko duen gaitasunari, pisu arinari eta beroa emateko Warmshell Breathe teknologiari esker, SONIC prest dago gogor entrenatzeko, gehiegi berotzeko edo erosotasuna galtzeko arriskurik gabe. Gainera, Pertex Quantum eta Warmshell Breathe ehunen uztartze perfektuari esker, asko babesten du jantziak haizetik eta uretik, oso transpiragarria eta konprimagarria izateaz gain. Aliaturik onena izango duzu edozein abenturatarako.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

SONIC JKT M JAKA

Entrenatu haizetik eta uretik ezin babestuago zaudela baina, aldi berean, arintasunari uko egin gabe.

Prestazio teknikoak

Berehala lehortzen da

Berehala lehortzen delako nabarmentzen den jantzia. Egun beroetarako oso egokia, izerdi egiten dugunerako.

Poltsa edo poltsikoan gorde daiteke

Jantzia gordetzeko poltsa edo patrika bat dauka.

Arina

Pisu txikiko jantzia, erosotasun-plus bat ematen duena eta erraz garraiatzeko modukoa dena.

Uraren kontrakoa

Uraren kontrako kanpo-tratamendu bat du, PFCrik gabea.

Haize-babesgarria

Haizerik ez sartzeko ehun bat duen jantzia, aire zabaleko jarduerak erosoago egitea ahalbidetzen duena.

Jasangarritasuna

Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

330 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 100%Poliamida
  • Forru Konposaketa: 100%Poliesterra
Patron
Regular

Ehun teknikoak

Pertex QuantumPertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.
warmshell_breatheEgitura isolatzaile oso barrubiguna, izerdiaren lurrunketa onaren bidez bero mantentzeko diseinatua, %  100 poliesterrez egindakoa. Teknologia berri honek gorputzaren tenperatura erregulatzen du jarduera oso bizietan. Oso transpiragarria. Beroa jardueran zehar eta pisu gutxikoa. Azkar lehortzen da. Arina eta trinkogarria. Erraz zaintzen da.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.