Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

SOUTH RIVER 3.0 JKT W JAKA

Whales Spirit
1643792-4694
Special Price 299,97 € Regular Price 499,95 €
-40%
Edozein klimatatik babestuta egongo zara material jasangarriz egindako emakumeentzako jaka honekin. Jantzi hau egiteko, aparteko material birziklatuak erabili dira, bai jatorri naturalekoak (antzara-lumatxa) bai sintetikoak (plastikozko botiletatik ateratako poliesterra edo erabili osteko nylona). Oso beroa da, erabat iragazgaitza eta haize-babesgarria, oso egokia eguraldi oso txarra egiten duenean erabiltzeko, bereziki, egunero hotz handia, euria eta elurra egiten duen tokietan. Material guztiak arinak eta lantzen errazak dira. Horri esker, jaka lehenbizikoz jartzen duzun unean bertan sentituko duzu oso atsegina eta erosoa dela. Kanpoko ehuna plastikozko 30 botila birziklaturekin egina da, eta Shelltec Active Flex teknologia dauka, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamenduarekin (fluorokarbonatorik gabe).

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    SOUTH RIVER 3.0 JKT W JAKA

    Jasangarria, arina eta beroa; konbinazio ezin hobea haizetik eta euritik babesteko zure egunero jardueretan.

    Jarduerak

    Urban

    5/5

    Aisialdia eta bidaiak

    5/5

    Erabilerak

    Haizearen kontrako babesa

    5/5

    Euri-jasaren kontrako babesa

    5/5

    Hotzaren kontrako babesa

    5/5

    Prestazio teknikoak

    Iragazgaitza

    Urik ez sartzeko mintz bat du, jantzia iragazgaitz egiten duena.

    Haize-babesgarria

    Haizerik ez sartzeko ehun bat duen jantzia, aire zabaleko jarduerak erosoago egitea ahalbidetzen duena.

    Jostura termozigilatuak

    Jostura zigilatuak dituen jantzia, iragazgaiztasun handiagoa izan dezan.

    Antzara-lumatxa

    Kalitate goreneko antzara-luma jasangarrizko betegarria duen jantzia.

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    900 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
    • Forru Konposaketa: 100%Poliesterra
    Patron
    Regular Fit:Patroi erregularreko jantzia. Ternua markako jantzien neurriak ezagutzeko neurrien gida kontsultatu

    Ehun teknikoak

    NeokdunBirziklaturiko lumatxa erabilitako izara eta janzkietatik lortzen da, hau da, beren balio-bizitza osatu duten ohe-jantzi eta janzkietatik. Lumatxaren eta lumaren betegarrien balio-bizitza amaitutako produktuena baino luzeagoa izan ohi da. Hori dela eta, produktu hoien luma eta lumatxaz eginiko betegarria ateratzen da. Lumatxa sailkatu eta prozesatu egiten da garbiketa eta errendimenduari loturiko beste estandarrak betetzeko. NEOKDUN lumatxa birziklatuei prozesu berritzaile bat aplikatu behar zaie, ahalik eta garbitasun-maila eta errendimendu handiena izateko, bukatutako produktuen betegarri berri modura. Prozesuak ingurumena errespetatzen du eta ez da produktu kimiko kaltegarririk erabiltzen.
    shelltec_active_flexMikro-filamentuzko (%65 poliamida, birziklatutako arrantza-sareetatik lortutakoa eta % 35 elastanoa) egitura multielastikoak (4 way stretch) isolamendu termiko ona, transpiragarritasuna eta izerdia kanporatzeko gaitasun ona eskaintzen ditu. Ehuna oso elastikoa da eta mugimenduaskatasuna hobetzen du, eta isolamendu eta tenperaturaren erregulazio egokia bermatzen ditu eguraldi hotzean.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.